2017/04/23

ONDAMENDIKO ARGINDARRETXEA


 Ondamendi baserria (garai batean Urola bezala izendatua)

Aizpurutxo aldera kokatuta dagoen Antzuolako udalerrian ugariak dira menditik behera datozen errekatxoak, eta hainbeste urtetan erabili izan direnak (eta gaur ere erabiltzen direnak) besteak beste etxeetarako ura edota argindarra sortzeko.

Ondamendi erreka

Oraingo honetan Ondamendi baserri azpian dagoenarekin bat egingo dugu: azpiegitura zaharra eta berriarekin. Bere berri jakiteko Ondamendiko Pruden eta Jose Agirrezabalarekin egon gara. Horren hariraz, Prudenen esanetan "badira hamabi bat ur toma Antzuolako alderdi honetan Zumarraga eta Urretxura ura eramateko". Eta egia da, eta ez oraingoak gainera, antzinakoak ere direnak. Guk URA ajentziak bere artxiboan zeuzkan bi esleipenekin ere bat egingo dugu, Ondamendi erreka protagonista delarik: 1902ko eta 1921eko ura erabiltzeko esleipenekin, hain zuzen ere.

Goian Ondamendi baserria eta behean antzinako ur tomarako kaxetatxoa.

  • 1902ko abuztuaren 23an, argindarra sortzeko eskaera egin zuen Domingo Epelderi BISALTO, ONDAMENDI eta BERGARA-ETXEBERRIKO urak erabiltzeko esleipena egin zitzaion. Ur emaria ez zen handia: 130 litro/segundo; baina bai ur jauzia: 282 metro.
  • 1921eko ekaiaren 11n, berriz, Lanera Hurtado de Mendoza, S.A.-ri beste esleipen bat egin zitzaion ONDAMENDI eta BERGARA-ETXEBERRIKO erreketako urak erabiltzeko. Ur emaria 130 litro/segundo; ur jauzia, berriz, 120 metrokoa.
Hauen aztarna bila ibili gara, eta Ondamendi baserriaren eta bere azpian doan Ondamendi errekaren barrenean, bi ur toma desberdinekin bat egiteko aukera izan dugu: bat, berria dena, errepidearen ertzean dagoena, eta inguruko errekatxoen urak erabiliz, gaur egun argindarra sortzeko erabiltzen da.




ONDAMENDI ERREKA BAZTERREAN DAGOEN ARGINDARRETXEA

Eta bigarrena, metro batzuk gorago, antzinako beste ur toma bat bere kaxetatxoarekin, eta bere erabilera argitu ez badugu arren, badirudi Urretxu-Zumarraga herriak erabiltzen zuela   gehiago etxeetarako-eta ura eramateko. Eta honek ere badu bere lojika, izan ere Antzuolako udalerritik, baina Trekutz aldean dagoen Kateaga  iturburutik Urretxu-Zumarragoek ere ura eraman izan dutelako.



ARGAZKIETAN AZPIEGITURA HONEN GAURKO EGOERA IKUS DAITEKE



ONDAMENDIKO ERREKAN DAGOEN UR TOMA

No hay comentarios:

Publicar un comentario