2017/05/27

AITZAGABASALDEZAHARRETIK BERRIRA





AITZAGABASALDE BASERRIA ETA
AZPIAN AZKEN AZTARNAK, ETA AZTARNEN GAINEAN, GOI ALDEAN,  AITZAGABASALDE BERRIA IKUS DAITEKE 

Basalde auzoko paisaia guztiz eraldatu da azken urteetan, batez ere bertan tren azkarrarentzat egiten ari diren obrak direla eta. Eskabadorak han eta hemen ari dira lanean, eta oztopoak gainetik kentzen. Duela gutxi Aitzagabasalde baserriari iritsi zitzaion eguna, eta gizaldietan zutik egotetik desagertzera pasatu zen ordu gutxira.

BASERRI ZAHARRAREN AURRE ALDEA. 
(Argazkia, Aranzadi)

XIV. gizalditik-edo zetozen bere lehen aipamen historikoak. Dagoeneko asko eraldatuta zegoen baserriaren egitura, eta bere azken aztarnak XVIII. mendekoak jo zitezkeen, nahiz eta aztarnen bat, haberen baten lotura, adibidez, XVI. mendekoa izan.

BASERRIAREN ZUREZKO EGITURA 
(Argazkia, Aranzadi)

 












Ezker aldean baserriaren zurezko egituraren egurrak ikus daitezkeen bezala su egurra egiteko, eskuma aldean, berriz, "golondrina" formako itxitura duen habea, eta XVI. mendekoa jo zitekeena.

 BASERRIRA JOATEKO ZUBIA ETA BIDEA MOZTUTA. ATZEAN SAN BLAS ERMITA

Aitzagabasalde baserria bota aurretik baina, berria eraikitzeari ekin zioten gainean dagoen hariztiaren erdian. Dagoeneko obrak bukatuta bertan bizi da, beraz, Mendizabal-Lete sendia.

AITZAGABASALDE BASERRI BERRIAREN BI IKUSPEGI



Eskerrik asko Aranzadi Zientzia Elkarteari lagatako argazkiengatik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario