2017/07/08

1500. URTEKO LAPATZA BASERRIKO TESTAMENTUA

LAPATZA BASERRIA

"En la cassa de Lapaca a seis dias del mes de henero año del señor de mill y quinientos años". Hala hasten da Juan de Lapaca "el viejo" izenekoaren testamentua, Errege egunean idatzitakoa, une hartan herriko notarioa zen Joan Lopez de Gallastegiren aurrean.

Bera azken borondatea izanik ("estando doliente"), lehenik eta behin, ohikoa zen bezala, herriko parrokia, ermita eta erruzkizko lanetarako dirua eskaini zuen. Ondoren bere ondasunen artean hau adierazi zuen:
  • " Mando que la cama y su arca siempre este para los pobres que vienen a casa".
  • " ... un pacinete que trajo de Asteasu que se venda y se de a los pobres".
  • " Que el arca que hizo con sus manos se venda en lo que valiere y se de a los pobres".
  • "A Martin Sanchez de Lapaca, su hermano, su capa".
  • " Joan de Ugarte, su yerno, dio 2500 maravedis ... y que le debe Maria de Ugarte, su hija, 550 maravedis, de los quales les pago una fanega de trigo".
  • "Que le dio a Pedro de Ugarte, su nieto, 500 maravedis ... e bien la dicha Maria, su hija, e Pedro, su hijo, e San Juan de Cumeta, 525 maravedis; e Maria de Aristi 850 maravedis e un buey por 1300 maravedis; e bien asi dixo que les dio otros dos bueyes ... por estar en necesidad. Que de todo lo susodicho le haze gracia a la dicha Maria, su hija, y que les manda, pagando dellos a la Madalena de Anzuola 1000 maravedis que les debe".
  • "Yten, dixo que tiene en casa a medias con Joan de Lapaca, su hijo, 9 cabezas de ganado vacuno, que dellos le manda a Gracia de Lapaca Cumeta una vaca, e todo lo otros al dicho Joan, su hijo, y a Pedro de Lapaca, su nieto, para que los tengan a medias".
Antzematen den bezala,  etxe edo baserri oneko jauna zen Lapatzako Juan.

Testamentu hau inguruan zeuzkan lekukoek onartu zuten; hau da, Martin de Cumeta eta San Joan de Cumeta, bere anaia, Martin de Aristi eta Juan Lopez de Lapaca e Joan de Yrimo. Ikusten den bezala herriko baserri askoren bizi lagunak zirenak.


 Testamento de Juan de Lapaza. - FSS_OZ_M-UGARTE,C.52,N.28,D.11. ARCHIVOS DE LA FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO. Archivoo OTAZU.
Testamento de Juan de Lapaza. - FSS_OZ_M-UGARTE,C.52,N.28,D.11.ARCHIVOS DE LA FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO. Archivo OTAZU.

LAPATZA BASERRIA ETE BERE XVIII. MENDEKO ARKUPEA

Egia esanda, ez dakigu ze eratako egitura izango zuen garai hartan Juan (de) Lapatzaren baserriak, 500 urte baino gehiago pasatu direlako! 

Dakiguna da  Eusko Jaurlaritzak monumetu izendatu zuela 2008an , izan ere Lapatza XVI. mendeko eraikina da, eta baserriaren zurezko hainbat egitura, esaterako, garai hartakoak dira. 
ARGAZKI HONETAN GARAI BATEKO DOLAREAREN ZUTABEA. XVI. MENDEKO HARITZAK ZUTIK DAUDE LAPATZA BASERRIAN.  
XVIII. mendean baserria berritu egin zuten. Horretarako, hiru arkudun ataripea barne hartzen duen aurreko horma-artea gehitu zitzaion jatorrizko erdiko bolumenari. "Gorde eta transmititu beharreko balio morfologikoak, tipologikoak eta eraikitzaileak ditu eraikinak" diosku izendapen dokumentuak. 

Beraz, arestian aipatutako testamentu hau idatzi eta gero egindako baserria dugu orain ikusten duguna, eta oraingoaren aztarnik zaharrenak baserria eraikitzeko erabilitako zutabe eta gainontzekoetan dakusagu. Beraz, gure testamentuaren protagonista izen den Juan de Lapazak ezagutu ez zituenak, bera aurretik hil zelako.

Eskerrik asko Tomas Larrañagari emandako informaziogatik

Iturria
  • EBAZPENA, 2008ko uztailaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Antzuolako (Gipuzkoa) Lapatza baserria monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera eman.

No hay comentarios:

Publicar un comentario