2017/07/30

KANPANDORREKO HONTZAK


Antzuolako jaixetako hontzak igoerako bidea baino errazago egiten du jatsierakoa. Izan ere, nahiz eta herriko jaiak bukatu, hor dago bere kabia den kanpandorrera sartu nahi ezinean hainbat egunetan

Eta zergatik kanpandorrea? Beti entzun izan dugu kanpandorreak direla batez ere hontzak egoteko tokia, euren bizilekua.

Eta hau egia dela konfirmatu besterik ez dugu, herriko parrokiaren kanpandorrean hontza kumeak jaio direlako!











 HERRIKO AGUAZILAK (DENISEK) LAGATAKO ARGAZKIA
 
Hontzek ez dute kabirik egiten, baizik eta enbor eta horma barruetan, lurreran edo beste hegaztien kabiak aprobetxatzen dituztelako euren txori kumeak hazteko.

  Zozoak egindako kabia.

Antzuolako kanpandorrean daudenak, adibidez, lurrean hazitakoak dira, eta hor ikus daitezke, kamara aurrean, erdi ezkutatuta, beldurturik, baina lurrean.


 Antzuolako hontza kumeak

Beste ezaugarri bat, hainbat hegaztiren bezalaxe, ez dutela liseriketa osoa egiten, eta hondarrak ahotik ere botatzen dituztela. Beraz, janari-hondarrak dira, nolabait esateko. Hegaztiek ez dute haginik, eta gehienetan harrapakinak oso-osorik irensten dituzte. Ahal dutena digeritu ondoren, janari hondakinekin pilota moduko zorrotxoa egin, eta ahotik behera kanporatzen dute berriro. Pilota hori da egagropila deritzona.



CC BY-SA 2.5, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=361808

Esan bezala, hegaztiak liseritu ezin izan dituen materia pusketak aurkituko ditugu egagropiletan, batez ere, ileak, hezurrak, oskol zatiak, eta intsektuen kanpo eskeletoak (kakalardoen elitroak, esate baterako). Horren ondorioz, egagropilak oso interesgarriak dira hegaztien elikadura aztertzeko. Bolatxo horien barruan aurkituko dugu hegazti horrek zer jan duen azken orduetan.

Norbaitek eman nahi balio ukitu pedagogikoa egagropilen erabilerari, hona hemen esteka interesgarri bat:  https://eibar.org/blogak/sarasua/egagropilak-hegaztiek-liseritzen-ez-dituzten-janari-pilotak 



No hay comentarios:

Publicar un comentario