2017/08/05

GARI BILKETA ANTZUOLAN (II)



 ANTZUOLAKO GARI SAILAK IRIMOEGIGOI AUZOAN. 1915eko ARGAZKIA

Gaur ez bezala, gari bilketa oso une garrantzitsua izaten zen herriko bizitzan garai batean. Hainbeste, 1905eko udal ordenantzek zera arautu behar izan zutela:

"Se prohibe a los vecinos la operación de la vielda o aventar las mieses con máquinas en la plaza y calles de esta villa, dado el estruendo inusitado o incómodo que producen y las nubes de polvo y paja que levatan, así que cada cual podrá hacerlo dentro de su casa, pero arriva de las diez de la noche tampoco se consentirá dentro de la población, sino que en todo caso deberá hacerse en las afueras de ella y donde no perturbe la tranquilidad y reposo del vecindario" (Capítulo III. Lugares públicos, calles, plazas, etc.).



AURTEGO UZTA (2016-2017)"IZARRE" LUR SAILEAN EREINDAKOA

Antzuolan gari sailak moztea ikusteko aukera izatea ez da erraza, beraz, izan ere gure herriko inguruetatik gari sailak desagertu direlako, ez bada kapritxoz-edo ereindakoak. Eta hala da. Aurten ere izan dugu garia mozteko ikusteko aukera herrian. Bat, dezenteko saila, bestea, berriz, askoz txikiagoa, tradizioarekin gehiago lotutakoa.

Lehendabizikoa, "Izarre" lursailean Iturbe-Iparragirrek eraindakoa da. Aurten ere, 2002-3an erain zen bezalaxe, bildu da garia bertan. Esan, orduan, 2003ko uztailaren 12an ebaki eta jaso zela, horrekin batera jai polita herrian antolatuz Anelkarren izenean. Aurtengoa, berriz, 2017ko uztailaren 22an izan da.


GARIA BILTZEN HASI AURREKO EGOERA

Bigarrena, berriz, Iriartegaineko baserri aurrean dagoen baratzean Julian Gezalagak eraindakoa da. Helburuetako bat, bitxia bada ere, San Isidro egunean parrokian dagoen San Isidro irudiari gari landare batzuk bertan jartzea izan da.


Iriartegainean landatzen du aspalditik Julian Gezalagak gari sailtxoa. Helburutako bat ondoren San Isidrori bere egunean eskaintzea da, azpiko argazkietan ikusten den bezala.


SAN ISIDRO IRUDIA HERRIKO PARROKIAN. AURREAN, BERRIZ, JULIAN GEZALAGAK EREINDAKO GARI LANDAREAK



2016-2017ko "IZARRE" SAILEAN EGINDAKO GARI - UZTAREN BILKETA


Informazio gehiago 

No hay comentarios:

Publicar un comentario