2017/08/19

IGERIBAR-AIZPARRUNDI BASERRIA DESAGERTUTA

Autobiaren eraikuntza dela eta,  Antzuolatik Bergarara joateko bidean ez dago momentu honetan "giro" erosorik. Errepide honen obrak dagoeneko ingurua aldarazi digu, baita pare-parean zeuden hainbat guneren desagerpena ere ekarri digu, besteak beste baserri batenak: Igeribar-Aizparrundi izeneko baserriarena,hain zuzen ere.

Igeribar baserria bilaketarekin bat datozen irudiak
 IGERIBAR-AIZPARRUNDI BASERRIA

Ez da  oso baserri ezaguna izan gure belaunaldirako, gutxiago berriz ondorengoetarako, izan ere ia hutsik ezagutu dugun baserria izan da. Argazkian, berriz, 1950.hamarkadekoa, bizitza dario, eta baserri aurreko soroetan golda lanak egiten antzeman daitezke bertakoak.

Igeribar Azparrundi bilaketarekin bat datozen irudiak
  








 OBRAK HASI AURREKO ARGAZKIAK

BASERRI GABEKO GAURKO EGOERA `AIZPARRUNDIN´ 

Hala ere oinetxe honen jatorria antzinakoa da, XIV. mendean, Iohan Perez de YERIVARR baten berri dugulako. Ondoren, dokumentuetan hala azaltzen den bezala, Irimoegigoian eraikitako Iribar edo Igeribar baserriarekin ez nahasteko, "Igeribar de abajo llamada de Ayzparrundi" bezala azaltzen da:



"En la cassa solar de Laussagarreta, juridiçion de la villa de Ançuola en la muy noble y muy leal provincia de Guipuzcoa, dia domingo, sitete del mes de junio de 1654 años, ante mi Joan de Olariaga, escribano del Rey nuestro señor y del numero de las villas de Vergara, Elgueta y Plaçencia. Testigos: Pedro Martines de Laussagarreta y Maria Andres de Azcarate, su mujer, y Joan Marines de Laussagarreta y Maria Perez de Liçaryturri, y que a sido su mujer, dueños de la dicha casa solar de Laussagarreta, y Joan Bautista de Liçaryturri Ygueribar y Mariana Perez de Yturrioz, su mujer, dueños de la casa solar de Ygueribar de abajo que llaman de Ayzparrundi, todos vecinos de esta villa, y San Joan Martinez de Laussagarreta Garitano y Françisca Garçia de Garitano, su mujer, dueños de la casa solar de Garitano … dixeron que en 17 de henero de este presente año se otorgo escrptura de capitulaçion matrimonial para el casamiento … de los dichos Joan Martinez de Laussagarreta y Maria Perez de Ygueribar … y es del tenor siguiente...".

ESCRIPTURA DE CAPITULAÇION MATRIMONIAL ENTRE JOAN MARTINEZ DE LAUSSAGARRETA Y MARIA PEREZ DE YGUERIBAR (1654)


Esan, Aizparrundi esaten zaiola Bergarako mugetaraino iristen den mendi hegal guztiari.

Bertatik ere pasatzen zen XVIII. mendean eraikitako erregebidea, eta horrek arazo bat baino gehiago ekarri zion baserriari. Adibidez, 1689ko uztailaren 17an "se encontró una caja sospechosa al lado del caserío, y habriéndola se encontró el cadáver de Gabriel de Elcano y Ugarte, amortajad con algunas heridas".

Edo beste hau. Frantsesen aurka izandako borrokan ere "el día 30 de agosto de 1794 fueron muertos por la tropa francesa desde el alto de Igeribar Azparrundi hasta la hermita de la Antigua, Joseph Manuel de Irala, Joseph de Arralde, Gabriel de Arralde, Domingo de Irizar y Venancio de Pujana". Beraz, une latzak ikusteko ere bizi zen baserria.

Esan bezala, historia izatera pasatu da baserri hau.

Informazio iturriak:

  • Murugarren, Luis: Antzuola, Uzarraga eta Elosua 
  • Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo: Antzuolako baserriak eta errotak
  • Iraeta sendiaren artxiboa (paper soltea): ESCRIPTURA DE CAPITULAÇION MATRIMONIAL ENTRE JOAN MARTINEZ DE LAUSSAGARRETA Y MARIA PEREZ DE YGUERIBAR





No hay comentarios:

Publicar un comentario