2017/10/12

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XX): ARRANDARIKO ITURRI BERRIA

Zoritxarrez  ohituta gaude iturriak desagertzen ikusten, ez, ordea, iturri berriak sortzen edo eraikitzen. Honetan albiste pozgarri bat dakargu, Arrandaritorre izeneko baserriaren atze aldeko etxebizitzaren aurrean iturri berri bat ipini duelako baserri honen jabea den Jose Joakinek.

AZPIAN, EZKER ALDEAN, IKUS DAITEKE ITURRI BERRIAREN KOKAPENA


Baserri guztia zaharberritu ondoren, iturri hau eraikitzeari ekin zion Jose Joakinek. Berez iturburutik baserriari datorkion ura aprobetxatuz, gai izango gara hemendik aurrera ura bertatik edateko. Hala ere, Jose Joakinek diosku hobe dela edaten hasi aurretik une batean iturria zabalik lagatzea, izan ere ez da asko erabiltzen eta ura epela ateratzen da.

Kontua ere bada, iturriak iturri, garai batean Korosora doan bideak ez duela aspalditik bezainbeste mendizalerik hartzen. Eta pena bat da, izan ere, Arrandari baserrietatik Korosora joateko aukera dago, eta bide batez orain sortu den iturri berri honetatik ura ere edateko.


ITURRI POLITA BEZAIN BITXIA DA ARRANDARITORREN DAUKAGUNA

ITURRI BERRIARI URA DARIXOLA ARRANDARITORREN


No hay comentarios:

Publicar un comentario