2017/10/08

SAN BARTOLOME ERMITA NON BERRERAIKI (1669)

San Bartolome ermitaren lehendabiziko albiste historikoa 1499koa da, nahiz eta badugun parrokian XIV. mendekoa jotzen (eta izendatzen) den San Bartolomeko Andramaria.

Garai batean gaur kanposantua dagoen inguruan kokatuta baldin bazegoen ere (eta bere inguruan Eztala baserria), jaustear zegoela eta, beste tokiren baten bila hasi ziren. Horren kronika da datorrena.


ermita de san bartolome, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak

SAN BARTOLOME ERMITA (1915) 
ETA ERAIKITAKO BIDEBARRIETA LUR EREMUA

1669ko maiatzean gaude. "El dicho señor alcalde (Andres de Aranguren) propusso y dijo que en veinte y quatro del corriente, por testimonio de mi el escribano, don Gabriel de Iñurrigarro Iriarte, benefiçiado de las yglessias parrochiales della y maiordomo del cavildo della, requirio a su merçed deciendo que la ermita de San Bartolome desta dicha villa se estava ya a pique de dar al suelo, y que respeto dello era inposible asistan en dicha ermita asi con proçesiones como a decir missa sin riesgo de bida, asta que se quite dicho riesgo y peligro, y que con respeto y moderaçion devida le protestava todos los daños y menoscavos que le podian sobre benir sobre lo dicho al dicho cavildo. Y que dello dava y dio quenta a la dicha villa para que se confiere sobre ello. Y conferido por la dicha villa largo sobre ello se acordo que el dicho señor alcalde y Miguel Perez de Amilleta, sindico, y don Juan Beltran de Oçaeta y Gallayztegui, cavallero de la horden de Alcantara, y vezino desta dicha villa, por un pedazo de tierra y suelo para que de nuebo se fabrique dicha ermita en el puesto de Bidebarrieta, junto al molino de Alzarte de la misma villa, y para que agan ofreçimiento de qualquier pedaço de tierra en reconpensa de dicho suelo al dicho don Juan de Beltran, pues es muy a proposito para la dicha ermita el dicho puesto de Bidebarrieta”(1669/05/26, 131v-132r).

   "EN EL PUESTO DE BIDEBARRIETA" 
Beraz, ermitaren egoera oso larria zen. Dakigun bezala gaur ere, Eztala lur eremua ez da batere egonkorra, lurra asko mugitzen den ingurua. San Bartolome ermitari ere antzerako zerbait gertatu zitzaionez, toki aldaketa bat eskatu zen, eta horretarako gaur egun dagoen inguruan (Bidebarrieta) berreraikitzea erabaki zen, horretarako lur horren jabea zenarekin (Juan Beltran de Ozaeta) permuta edo aldaketa bat eginez.


<a href="/node/28062" class="page active">San Bartolome</a>: <em>San Bartolome</em>, GipuzkoaKultura(CC BY-SA)San Bartolome bota aurretik. 
Iturria: 
GipuzkoaKultura(CC BY-SA)


Hitzetik ekintzetara jotzeko garaia iritsi zen eta 1670ko abenduaren 27an, berriz, aipatutako San Bartolome ermita lurra jotzeko arriskuan zegoenez, Udalak bere gain hartu zuen bera berreraikitzearen lana, eta horretarako  Miguel Rodriguez de Arrelus, Andres de Aranguren eta Francisco de Madariaga ziren udal ordezkariei eman zitzaien agindua ermita "se ponga segura y deçente para poder ofreçer ofiçios divinos sin peligro ... o que obtengan otro puesto deçente para poder fabricar de nuebo..." (154v).

Aipatu dugun bezala, San Bartolome ermita Eztala inguruan zegoen, eta batzuetan ustegabekoak ere gertatzen ziren bere inguruan, adibidez, 1666ko maiatzean gertatu zena. Izan ere, alkatearen hitzak dira, "el domingo proximo passado, nuebe del corriente, en el çiminterio de la hermita de San Bartolome,  … se encontro una criatura muchacha esposita sin que tubiesse consigo de que fuese bautiçada, con lo qual lo primero ablo a dos mugeres de la cassa de Eztala que tienen anbas sus criaturas, para que por caridad yçiesen buena obra y tuibiesen dicha criatura por unos pocos dias, durante el tienpo que el dicho señor alcalde … buscara de una nodriça que la criasse, y ellas ofreçieron con gusto … y luego les entrego dicho criatura; y lo mismo le ablo al cura … para que se bautiçare … como en efecto se bautiço y se esta en dicha cassa Eztala" 1666/05/12 (85v-87r) 

Baina dirudienez uste baino motelago joan ziren negozioazioak, izan ere urte askotakoo eten bat dago albisteetan. Ez da 1719ko uztailaren 23ra arte hartuko gaia. Orduan, “se mando que el sitio donde estava la hermita de San Bartolome, que oy labra el de Eztala, se arriende, o que Joseph de Ozaeta de en su lugar junto al molino de Alzarte sitio para dicha hermita, y que se arriende para lo qual Francisco Gabriel de Venitua Iriarte de a entender al dicho Ozaeta". (Hirugarren liburua (1674-1736): 23/07/1719 (237r).  

Beraz, lehendabiziko datua erabiliz, badakigu urte honetan (1674) ermita zaharrik ez dagoela, eta bere lur sailean ari dela lanean Eztala baserriko maizterra. Udalak erabako bikoitza hartzen du orduan: ermita zegoen lur eremua errentan jarri, edo trekuan Ozaeta jaunari eskaintzea bere lur berriaren truke; alegia, Bidebarrietakoa, Altzarte errotaren parekoa.

Baina nola ordaindu ermita berriaren berreraiketa? Hasteko baimena eskatu zitzaion eliz agintariari Antiguako ermitan zegoen Errukizko kutxan zegoen garia erabiltzeko  

“Se pida al visitador general eclesiástico licencia judicial para que se apliquen las fanegas de trigo que sobran de las Arcas de Misericordia de la Antigua, de la primera fundación, para ayuda de la reedificazion de la hermita de San Bartolome, patrón desta villa, para lo qual se dio facultad al dicho alcalde … para la permuta que se ha de haçer con don Joseph de Ozaeta del sitio y tierra de la hermita vieja de San bartolome con tierra del dicho don Joseph junto al molino de Alzarte”. (Hirugarren liburua (1674-1736): 27/12/1719(242v) 

Hilabete batzuetara etorri zen erabakia, gero ikusiko dugun  bezala, ez zena denon gustukoa izan:

“El alcalde mostro las diligencias hechas ante el vicario general de este obispado sobre la reedificación de la hermita de San Bartolome … en la ciudad de Santo Domingo de la Calzada en seis de marzo, próximo pasado, … para que pudiesen fabricar dicha hermita a la salida de la población de ella en tierra del mayorazgo de Ozaeta, aciendo permuta con el sitio antiguo de dicha hermita, y asi mismo para que se saquen de las Arcas de Misericordia de la hermita de la Antigua … cien fanegas de trigo aplicándose su precio para ayuda de la referida obra, dando facultad para la execucion y ajuste de la dicha hermita nueva, venta de granos … y que el producto de dichos trigos se deposite en persona eclesiástica (al coadjutor Joseph de Aldaetta)… El alcalde pidió a los vecinos … se sirviesen de ayudar … para esta obra tan pia con el zelo que siempre acostunbran, a lo qual dijo Juan Bautista Lascurain Zumaetta que ofrecia de limosna cinco cabrios buenos; Juan Joseph de Amilleta ofrecio un roble bueno. Y todos los vecinos y moradores que se hallaron presentes el hazer a su costa igualmente todo el acarreto de materiales”.


Ermita de San Bartolome, Antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak
 SAN BARTOLOME ETA BERRIOTXOA IKASTETXEA

Esan bezala, denek ez zeuden ados hartutako erabakiarekin, batez ere “Juan Bauptista de Aumategui Gorriz, Juan Bauptista de Venitua, Francisco Gabriel de Venitua Iriarte y otros vecinos … que la licencia … no esta dada conforme se a estilado y se debe dar, pues por ella se da comisión para todas las disposiciones al señor coadjutor, sin tomar en boca para nada de ello a los señores justicia y reximiento de esta villa, como patrono, ni mayordomo de la hermita … quando todos los vecinos de esta villa por la devoción grande que tienen quieren executar de limosna, de que resulta desprecio o desconfianza de esta villa o de sus capitulares. Lo qual se hebidencia mas en haverse mandado depositar el precio del trigo en poder de persona eclesiástica, lo que nunca se a usado ni estilado en esta villa en fabricas muy cuantiosas que se an ofrecido de tiempo inmemorial, antes bien depositando en poder del mayordomo o persona secular y la facultad de la exucucion de las obras a la justicia con asistencia y intervención del señor cura, por lo qual … no se execute la dicha hermita…”. 

Dirudienez ontzat hartu zuten euren iritzia, eta “… ser mucha la razón la que asisten a los dichos Gorriz y sus aderidos, y asta sacar nueva licencia en la forma que expresan no se huse de la que se a leydo, ni se execute la obra”.  Hirugarren liburua (1674-1736):02/04/1720 (243v).

Beraz, arestian irakurri duguna oso garrantzitsua da, eta adierazten duena garai hartan ere eremu zibila eta erlijiosoaren artean zegoen tentsioa, nolabait esanda, agerian geratu zela. Botere zibilak bere eskubide historikoak aldarrikatzen ditu, eta ermiten -kasu honetan San Bartolomen - jabetza herritarrena dela, eta ez elizarena. Beraz, badirudi zahar berri, gaur ere eztabaida hori gure artean badagoelako. Norenak dira ermitak? Norena parrokia? (...)




 SAN BARTOLOME ETA BERRIOTXOA IKASTETXEA 

Jarrai dezagun. Udalak obrarako materialak-eta dohaintzak eskuratzeko epea zabaldu zuen 1720ko maiatzean:
“Se dio licencia para poder cortar todo el maderamen necesario para las obras de la hermita de San Bartolome y hubiere en la jurisdicion propia de esta villa”. Hirugarren liburua 26/05/1720(246r). 


 EZTALA 
HEMEN KOKATU ZEN BASERRIA ETA ERMITA 

Herritarrek ere hasi ziren dohaintzak egiten obrak hasteko. Adibidez, alkatea zen Pedro Ignacio de Iraetak "una fanega de trigo; Joseph de Zavala y sindico (Miguel Garcia de Azcarate), a cien fanegas de cal; Juan Bautista de Erauza y los dos rexidores, a fanega de trigo; Juachin de Lausagarreta, un roble; Joseph de Zavala, dos; Juan Bauptista de Iñurrigarro, un roble para frontal y un cabrio … Juan de Lascano, un escudo … Ignazio de Berroeta doze carros de arena; Miguel de Igarttuburu, Manuel de Oxirondo y Simon de Ayzaga, carpinteros, un dia de trabajo cada uno …".  Hirugarren liburua (1674-1736): 02/06/1720 (247r)

Eskaerak ugaritzen ari zirenez, eta beste batzuk ere zerbait eskaintzea nahiko zuketenez, udalak erabaki zuen, zera: "se nombre en cada barriada y si ay alguno que ofrezca mas de nuevo. Y los del ayuntamiento ordenaron que el sindico (Miguel de Azcarate), como mayordomo que es de la misma hermita, baya recogiendo por las casas a cobrar lo ofrecido, y si algunas personas dieren mas de lo ofrecido firme memorial de las personas y cantidades que dieren” (Hirugarren liburua (1674-1736): 01/09/1720(248r).

Hala ere, esandakoak ez zuen adierazten lurren trukaketa konponduta zegoenik. Nahiz eta ermita joango zenaren lurra emateko arazorik ez izan, arazoa izango da herriko ze lur eremurekin trukatu Ozaeta jaunak eskainitakoa.

“… apliquen en permuta a don Joseph Ignacio de Ozaeta lo equivalente en tierras conzejiles a las que a dado a esta villa para la fabrica nueba de la hermita de San Bartolome. Y asimismo para otra permuta con el susodicho reziviendo de el unas tierras en Arrolagain, y dándole otras de la villa equivalentes debajo de las heredades de Astoaga, sobre que otorguen escrituras…” (Hirugarren liburua (1674-1736): 03/08/1721(252v)

 1721eko azaroan ere konpontzeke zegoen lur trukaketarena: "No podían componerse sobre la permuta de tierras conzejiles a las que dio a esta villa el dicho Joseph de Ozaeta, vezino de la villa de Vergara… Y enterado … otorguen escrituras eb favor … en los parajes o paraje que mejor le sea a esta dicha villa y al dicho Joseph Ignacio de Ozaeta”.  (Hirugarren liburua (1674-1736): 16/11/1721(254r)

 Halako batean topo egingo dugun benetako arazoarekin, izan ere udalak Ozaeta jaunari eskaintzen zion lurrak bere gustukoak ez ziren, bai, ordea, Lapatza baserri ingurukoak. Dena dela, udal ordezkari bat eskaera honen aurka azaldu zen,  interes partikularrak tartean:

“ Una carta escrita al señor alcalde (Joseph de Zavala y Arrelus) … en que Joseph de Ozaeta … gustava dicho don Joseph de Ozaeta lo equivalente en la estrada como pasamos de San Bartolome el viejo azia sobre la caseria de Lapaza… a lo que dicho Juan Bauptista de Venitua Iturbe contradijo y protesto … no se le diese dicha estrada en permuta… por quanto la estrada es camino vecinal y no tiene facultad esta villa de vender o permutar, y por quanto también es en grave perjuicio suyo y de la cassa de Barrencale y de toda la barriada y del todo el ganado que debe pasar por la referida estrada a pastar al monte…” .

 (Hirugarren liburua (1674-1736): 02/09/1722 (256v).  

Erabakia bai ala bai hartu behar zenez, irailaren 9an egingo zen batzarrerako deia egin zuen alkateak, zirt edo zart erabaki bat hartzeko. Hala egin zen irailaren 8an bilera, eta erabaki hau hartu zen:

Ordenaron y mandaron que según en la forma que esta mandado y dado poder … ejecuten dicha permuta con el dicho Joseph Ignacio de Ozaeta…”.  Alegia, Ozaeta jaunak eskatzen zuena (Lapatza inguruko lurrak) trukean ematea.
(Hirugarren liburua (1674-1736): 08/09/1722(257r-v).

Hurrengo albisteak 1736ra garamatza. Orduan bukatzear daude ermita, kanpandorrea egiten ari dira, eta bertan jarri nahi zen kanpaiak ere buruhaustea ekarri zuen herritar batzuen artean: “Nicolas Antonio de Garitano, maiordomo de de la hermita de San Bartolome, … como estando haciéndose la espadiña o nicho de la campana de dicha ermita que se halla en la torre de la Parroquia … que deliberase y acordasse que si la campana propia de la dicha hermita que se halla en la torre de la parroquia, se avia de restituir a ella o si se havia de comprar otra o tomar algunas otras providencias… Acordo que mediante es propia de la dicha hermita de San Bartolome la campana que esta en la torre de la Piedad y sirve por campana de relox … quedando en ella, quisieren conducir otra a costa de la fabrica de  dicha iglesia para la enunciada hermita … y si no se les retituya a esta la dicha campana…” .

(Hirugarren liburua (1674-1736): 02/12/1736(2v).

      
“… haberse insinuado… de estar en venta una campana de peso de tres arrobas, poco mas o menos, al precio de quatro reales y medio la libre, y que comprando esta se podría poner en la torre o espadaña nueva que se a echo en la hermita del glorioso apóstol de San bartolome…. Han asegurado los oficiales que han trabaxado en a hermita que de poner en ella la campana propis desta que pesaria de diez a onze arrobas podía deribar y arruinar las paredes de la dicha hermita por estar mui endebles y dar toda la fabrica en el suelo… y que esta campana se podría poner en la torre de la iglesia de la Piedad a donde antes estaba, y ponerla al relox, y que con este medio quedaban bien la hermita, la fabrica y el relox. Juan Bautista de Benitua y Antonio de Garitano se opusieron diciendo que la sobredicha campana de tres arrobas hera demasiadamente pequeña para la torrde de la hermita … por estar la espadaña a la medida de la campana grande…; como por estr dicha hermita en el camino real publico parecería muy mal y disonaria mucho en ella…. El Ayuntamiento acordó el que se compre a costa de haver desta contra Nicolas de Altuna, vecino de Azpeitia, la dicha canpana de tres arrobas… a razón de quatro reales y medio de vellón la libra … hagan conducir de Bilbao u otra parte otras dos o tres arrobas de metal del dicho genero par quando los campaneros vengan a Vergara y hacerles fundir por su justo precio, para que añadida dicha campana pueda quedar decente para la dicha hermita de San Bartolome y poner en la torre nueva della; y la otra que suia propia hacer volver a subir a la dicha torre de la Piedad para que sirva por campana del sobre dicho relox que es propia desta dicha villa…”

 (Hirugarren liburua (1674-1736): 17/03/1737 (4v-5r).

“Francisco Gabriel de Venitua, represento al ayuntamiento, lo mucho que nos favorezia Santa Barbara gloriosa en las tempestades y para su agradecimeintp y honrra acordó la villa se onga una efigie de dicha santa… y en su dia se zelebre una misa en la forma y estilo que se dizen en dichas hermitas…” 

(Hirugarren liburua (1674-1736): 29/06/1739(19v)

“… la poca asistencia qua havia a las procesiones que se hazian el dia de San Martin dos de julio … acordó que en adelante se haga desde la Piedad a la hermita de San Bartolome el dicho dia dos de julio, y que se escuse el que se hazia de la parroquia de San Juan de Uzarraga a la hermita de San Lorenzo”. 

(Hirugarren liburua (1674-1736): 29/06/1739(19v.)
san bartolome ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak
HERRIKO KANPOSANTU BERRIA SAN BARTOLOMEN EGITEKO PROPOSAMENA (1870)

1787ko apirilaren 3an, une hartan Espainiako erregea zen Karlos III.ak kaleratutako agiri baten bitartez, eliza barruetan lurperatzeko debekua jarri zen, eta elizetatik kanpo kanposantuak eraikitzea behartu zuen jendea. 

Arrazoiak ugariak ziren: izurriteak, eliz barruko usai txarrak, usteldu gabeko gorputzak atera behar izatea ... saihestea. Hala, besteak beste, ermitetan eraikitzea kanposantuak ere aholkatzen zen. Egia esanda, ez zuen berehalako eragina izango agindu honek, eta ondorengo urteetan beste batzuk eman beharko ziren, baina Antzuolaren kasuan badakigu San Bartolome ermitan 1809an  eraiki eta (1809/07/06) egin zela lehendabiziko hilobiratzea kanposantu berrian: ezkondu gabeko eta 71 urterekin hil zen Manuel de Lardazabal bertan hilobiratu zuten.

 
 
SAN BARTOLOME ERMITA JAUSTEKO ARRISKUAN 
(1980. HAMARKADAREN HASIERAN)
ALDARE HONETAN KOKATUA ZEUDEN: ERDIAN, GURUTZEA, "INRI" INSKRIPZIOAREKIN. ESKUMAN, SAN BARTOLOME, ETA EZKER ALDEAN, ANDRAMARIA.

Urte dezente egon zen Antzuola San Bartolome ermita barik, baina 1720. urtean berreraikitzea erabaki zuten herritarrek gaur ezagutzen dugun tokian, Bidebarrieta izeneko lur eremuan. Badakigu bertan ibili zela ermitaren trazadura egiten elgoibartarra zen Antonio de Zendoia. Baita urretxuarra eta arotza zen Juan de Badiola ere, eta zumarragarra eta hargina zen Ignacio de Oraa. Eurei zor diegu eraikuntza. Egurra, ostera, herriak ipini zuen eta herritarrek batez ere gari anegak eskaini zituzten dohaintza bezala gastuak ordaintzeko.

XVIII. menderako, baina, egoera kaxkarrean aurkitzen da ermita, batez ere frantsesak herritik pasatu zirenean lapurtu zituztelako baliokoak ziren elizetako apaingarriak, diruak eta abarrekoak.

Ermita honetan herriko lehendabiziko kanposantua ere egon zen. XVIII. mendearen bukaeran debekatzen hasi ziren elizetan-eta lurperatzen, eta herritik kanpo kanposantuak egitera behartuak izan ziren herritarrak; non eta San Bartolome ermitan. Dakigu lehendabiziko lurperatzea 1809ko uztailaren 6an egin zela, bertan lurperatu zuten 71 urte eta ezkondu gabe zegoen Manuel de Larzabal.

XIX. mendearen hasieran (1819) ere, egoera kaxkarrean zegoen San Bartolome ermita.

XX. mendean, baina, saiatu ziren herritarrak, batez ere Kalabarren aldekoak ermita hau zaintzen, baina 1975ean, Maristak herritik joanda, eta auzo berri bat eraikitzeko garaian, ermita botatzea erabaki zen. Orduan entregatu zituen giltzak herriko parrokian, garai hartan ermitaren serora edo zaindaria zen Zerapia Artolazabalek. Egiari zor bere aurretik, eta hurrenez hurren, Gaspar Laskurain eta Anparo Artolazabal egon ziren.

 XIV. mendeko Andramari hau San Bartolome ermitan zegoen. Gaur, berriz, herriko parrokian ikus daiteke.

SAN BARTOLOME IRUDIA



Abuztuaren 24an ospatzen zen bertan meza nagusia, eta Iruetxeta baserritik hasi eta Kalebarreneraino batzen zen dirua egun horretan meza eta txorizua eta salda ordaintzeko izaten zen. Esan, ermita botata, herriko parrokoa zen Emeterio Sorazuk ere ospatzen zuela ermita zegoen lur eremuan meza, San Bartolome egunean.

Gaur, berriz, egun horretan goiz eta iluntze aldera jotzen da bertan dagoen kanpaia, garai bateko eguna eta istorioak gogoratzeko.

Ermitan zegoen San Bartolome irudia ere herriko parrokian dago. Ermitan egon zenean ohitura bitxi bat zegoen: hiru ostiral jarraian joaten omen ziren ermitara oinez ikasten asko kostatzen zitzaien amak, eta kandela bat piztuz, otoitz eginez, musu bat ematen zioten San Bartolomeren eskumako oinari.

Antiguako kalbarioko gurutze nagusian ere antzerako ohitura zegoen.


ITURRIA
  •  Antxon Agirre Sorondo eta Koldo Lizarralde (2000): Ermitas de Gipuzkoa. Eusko Ikaskuntza.
  • Antzuolako Artxibo Historikoa. Akta eta akordioen bigarren  (1661-1674): 1669/05/26 (131v-132r) eta hirugarren liburuaLIBRO 3 1674-1736
  • GipuzkoaKultura(CC BY-SA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario