2017/12/08

ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA eta FRANTZISKO ASIS-ko MARGOA


Asis-ko San Frantziskori eskainitako margoa. XVII. mendekoa omen da. 
Donostiako Elizbarrutiko museotik ekarrita, eta gaur Errukizko Amaren parrokiako aldare nagusian

Frantziskotarrak oso hedatutako anaidea izan da Euskal Herrian zehar, baita Gipuzkoan ere, eta ezaguna dugu Arantzazuko frantziskotarren basilika eta fraileak, urrutira joan gabe.

Antzuolan ez dugu gaur anaide edo komunitate honen erreferentzia handirik, ez bada herriko parrokian aurkitzen den Frantzisko Asiskoaren margoa. Esan,Frantzisko Asiskoa frantziskotar anaidearen sortzailea izan zela.

Parrokiaren liburu zaharrak kontsultatuta, baina, esaten dioskute XVII. mendean ba omen zegoela erretaularen bat berari eskainita, nahiz eta zehaztasun handirik ez izan horren bueltan.

Adibidez,  Juan Perez de Aranguren, parrokiako maiordomoa zela (1649-1650), parrokoaren aginduz, 33 erreal eman zitzaizkion maiordomoari, eta baita une hartan elizako beata zen Marina de Oxirondori ere, “para ayuda de hazer el retablo de San Francisco que esta en la iglesia”[1].

Beraz, agiri honek dioskunez da, alde batetik, bazegoela San Frantziskoari eskainitako eskultura edo margoren bat parrokian, eta bestetik, berari eskainita aldare bat egin nahi zitzaiola. Esandakoak adierazten du, beraz, bazegoela herrian San Fantziskori atxikimenduren bat adierazten sentimenduren bat.

Beranduago, 1696ko irailaren 19an egindako inbentarioan, zera esaten zaigu: 

“El retablo de la Piedad, con su custodia y quatro evangelistas, con las pinturas de Santa Casilda y Santa Barbara, en un lienzo; y pegante al dicho retablo una pintura de la Virgen de la Concecion (sic), y otra en su correspondencia el de... San Francisco; y otra pintura de San Ignacio de Loyola, sobre la Concesion; y otra del mismo tamaño, y en correspondencia, San Francisco Xavier; al lado de dichas pinturas…”[2]

Esan beharrik ez dago, urte hartako inbentarioan San Frantziskori eskainitako aldarerik ez dela aipatzen, bai, ordea, margoa, eta gaurdaino iritsi zaiguna. Dirudienez, erretaularik ez zitzaion egin.

Beraz, gaur aldarean ikusten dugun margoak balio historiko eta artistikoa duen XVII. mendean margotutako pintura ederra da, nahiz eta momentuz jakin ez nork egindakoa den.

Merezi du bisitatxo bat parrokiak, 350 bat urte dauzkan margo hau ikusteko aitzakiaz. Bide batez, posible da beste altxor batzuk ere disfrutatzea. 
 



[1] Cuentas de la mayordomía de Juan Perez de Aranguren (1649-1650): Primer  libro de fábrica de la Piedad (1608-1660). Eclesiásticos atala. Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala.
[2] “Ymbentario de los bienes, papeles y demas cosas que la Yglessia Parrochial de Nuestra Señora de la Piedad de esta villa de Anzuola tiene en ser al pressentte”: Tercer libro  (1680-1730) de la fábrica de la Piedad. Eclesiásticos atala:  CLXXXI liburu sorta  Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala

No hay comentarios:

Publicar un comentario