2018/03/03

ANTZUOLAKO LANTOKIAK (V): TELLERIA HERMANOS LANTOKIA


Antigua auzoan, izen bereko ermita aurrez aurre duela dago industriara dedikatu den eta herritar igeltseroek adreilu gorriz eraikitako eraikuntza dotore bat. Gaur arte "Erreka" enpresak erabili badu ere, beste enpresa batzuk pasatu dira bertatik. 

Hala ere, bere jatorriari erreparatuz, ze helburutarako egin zen eraikuntza hau? 

Galdera horri erantzuteko 1957ko irailaren 30era jo beharra dugu. Urte hartan, herriko udalean:

Se dió lectura a la instancia presentada por los señores Tellería Hermanos... solicitando la autorización para construir un edificio industrial en el paraje denominado “Antigua” con destino a un horno eléctrico para la fundición de acero. El ayuntamiento estima que con dicha industria ha de resurgir notablemente el pueblo de Antzuola ya que durante los últimos 40 años da muestras de un estancamiento... Por aclamación la corporación concede... la autorización” (Nuevo horno para Telleria (1957-09-30)  (Actas y Acuerdos, 1948 a 1954, libro 19, folio 106).


 






1957ko irailekoak dira lantoki dotore honen planoak.



Hala ere, nahiz eta Udalak emandako babesa osoa izan, kontuan izanda herrian industria premia handia zegoela urte hartan, industria delegaritzaren ezezkoa jaso zuen. Ez dakizkigu arrazoiak.

"Txasionekua"
Txasio etxea Antzuolan bilaketarekin bat datozen irudiak

Kontua da ezezko honek ez zuela Telleria anaiek (Luis eta Agustin Telleria, batez ere) martxan jarri nahi zuten jarduera alde batera laga, eta dakigu aktibitatea Kalegoin, "Txasio" etxe azpian (gaur etxebizitzak) jarri zutela. Izan ere 1960ko estatistika batean azaltzen zaigu berri hau; alegia, "Única empresa de nueva creación de los últimos 3 años: Tellería Hnos., Mártires de España, 2. Calibrado de aceros. Total, 8 obreros" (Legajo 16, Correspondencia 1961). 

 PABELIOA GAUR
Honatx garai hartan herrian zeuden beste industria batzuk:


INDUSTRIAK eta LANGILE KOPURUA ANTZUOLAN                  1960. URTEAN
Hilaturas
122
Olaran 
34
Bareño  
11
Telleria   Hnos       
8
Galarza 
7
Industrias Tellería       
6
Avelino  
5
Santos 
5
Camacho 
6
J.Mª Lascurain      
5
Echaniz  
2
Emiliano
1
Mateo 
1
 Legajo 16, Correspondencia 1961
Badakigu 1959an jarduera hori "Txasio" etxe azpian martxan zegoela, 1959ko apirilaren 25ean eskaera berri bat egin ziotelako udalari:

“Quedó sobre la mesa una petición de don Luis María Tellería Legorburu en nombre y representación de “Tellería y Hermanos”, solicita le sea concedida en arriendo el antiguo lavadero de la calle de los Mártires de España para almacén de materiales de la industria de aceros calibrados” Actas y Acuerdos, 1948 a 1954, libro 19, folio 168).

Badakigu ere baiezkoa jaso zuela eskaera honek udaletik, "Se le concede dicha autorización... de quinientas pesetas mensuales de renta..”(1959-05-05) (Actas y Acuerdos, 1948 a 1954, libro 19, folio 168). 

Eraikuntza hau beraz, eginda bai baina utzik geratu zen, beste jarduera batzuen zain. Eta hala, 1965ean, herrian kokatu nahi zuen Matz Errekak bertan lan egiteko aukera eskatu zion herriko udalari:


“Que mediante convenio establecido con Tellería Hnos., esta empresa va a cometer un pabellón sito en el barrio de Antigua para la fabricación de máquinas y diversas piezas de plástico, troquelaje para estas máquinas y diversas piezas de plástico con destino a la explotación... Según nuestros cálculos nuestra empresa ocupará a 150-200 operarios-socios, con la correspondiente ventaja tanto social como mercantil e industrial para este pueblo... Queremos hacer constar que donde hay trabajo, hay progreso y biniestar y que siendo éste nuestro lema y patrimonio, queremos constituir, gracias al trabajo, al ahorro acumulado y a una muy cuidad y sana dministración la base de la tranquilidad individual y de la prosperidad pública en el sector que nos concierne. Nuestra Cooperativa no trata de hacer negocios, sino de ocupar un lugar en la Sociedad caracterizada por su verdadero y generoso espíritu de servicio. Por lo tanto suplicamos autorización para la obra así como subvenir en la mejor forma y en lo posible a los múltiples gastos que esta instalación fabril entraña. Con esta segunda petición, estimamos lógico el cierre total de los terrenos adyacentes al pabellón... mediante postes de hormigón, enlazados con tela metálica, y para lograr mayor ornamentación plantar junto al cierre boj, pino, o cualquier erbusto decorativo que diera presencia al paraje tan hermoso como es el de Antigua... logrando que la entrada y salida de la villa sea lograda, limpia y acogedora para los viajeros que suben y bajan de Descarga”. (Matz Erreca-Telleria Hnos. Legajo 20, Correspondencia de 1965). 

Badakigu Jose Luis Ena bertan lanean ibili zela; baita proiektuak ere ez zuela aurrera egin. Beraz, porrot egin zuela. 

Ondoren "OLJA" enpresa egon zen urte askotan, eta, nola diren paradoxak, Matz "Erreka" berriro bueltatu zenerarte.

Telleria anaiek 1965eko martxoaren 2an laga zuten "Txasioeneko" lantokia, eta beranduago "Talleres Anzuola" jarri zen (Legajo 25, Correspondencia del año 1968). 

Migel Jauregi izan zen "Telleria Hnos" lantokian lan egin zuenetako bat, baina Antiguako pabelioia egiteko igeltsero lanetan ere han ibili zen. Hainbat pasarte berari zor dizkiot. Beraz, eskerrik asko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario