2018/04/15

ETXEZ ETXEKO DEBOZIOZKO ZAINDARIEN KAPERAK

Oso zabalduta egon den ohitura da etxez etxe ibiltzen den debiziozko zaindarien kaperarena, bai hemen baita kanpoan ere. Hala ere, egia esan nahi bada, oraingo ohitura hau desagertzear dagoenetako bat da. Garai batean, erlijioak gaur duen baino ospe handiagoa zeukan garaikoa da ohitura bera, eta gaur, ostera, erdi fosilak dira etxez etxe, baserriz baserri ibiltzen diren deboziozko zaindarien irudiak, eta laster batean galduko direnak. Gure gurasoek maitasunez eta errespetuz zaintzen zituztenak baziren ere, gaur, herriko hainbat auzotako azken bezeroen etxeetan soilik mantentzen da bizirik usadio hau.

Hiru izan dira Antzuolan etxez etxe ibili diren irudiak: Arantzazuko Amabirjina, Berriotxoako Balentin eta Milagrosia amabirjina.

Hilabete gehienez edo hamabost bat egun gutxienez  egoten dira gutxi gora behera etxe bakoitzean gaur, bai etxeko sukaldean edo egon gelan. Bukaeran, otoitzaldi edo errezua eginez, limosnatxo bat sartzen da zaindariaren kutxatxoan. Ondoren, etxeko andreak normaelan irudia hartu eta zerrendan tokatzen zaionari eramaten dio irudia, eta horrela berriro bueltan etorri arte.

Batzuetan istriputxoak ere egoten dira, eta kristala apurtu edota barruko irudiak (igeltsezkoak dira) printzatu egiten dira; baita diru kutxaren zerraila ere hondatu!

Auzo bakoitzak dauka bere irudi propioa, eta txandaka auzotarren artean banatzen da. Ondoren, euretako batek, bueltan etortzen zaionean, eta giltza daukanez, batzen du  dirua ondoren parrokiara eramateko.

Basilik dioskunez 380 bat euro batzen dira urtero sistema honen bidez.Gaur herriko parrokiarendako bada ere, garai batean batzen zen dirua Arantzazura (Arantzazuko amabirjina) edo Bilbon zeuden dominikoetara (Valentin de Berriotxoa) bidaltzen zen.

Zenbat kandela piztuko, zenbat otoitzaldi egingo, zenbat eskakizun eskatuko ... ote ziren (diren) aipatutako zaindarien aurrean!

Gaur, baina, baja bat ere badago, Kalegoin zebilen Valentin Berriotxoak etxez etxekoari utzi egin diolako, erabilztaileok hala eskatuta. Beraz, gaur, parrokian dago norbait animatuko balitz zain!

Beraz, oraindik ikusten badugu emakumeren bat kutxatxo susmagarri batekin etxeren bateko atea joten, lasai, ziur Arantzazuko Ama, Berriotxoako Valentin (orain parrokian, baina) edo Milagrosia dela, etxez aldatzen!!!


BERRIOTXOAKO BALENTIN

 BERRIOTXOAKO BALENTIN ETA ALDE BATERA ETA BESTEA OTOITZALDIA EDO ERREZUA EGITEKO TESTUA EUSKARAZ ETA GAZTELERAZ.


 AZPIAN IKUS DAITEKE DIRUA SARTZEKO TOKIA


ARANTZAZUKO AMABIRJINA

 
ONDARRA, IBARRONDO ETA KALEGOI AUZOAN IBILTZEN ZIREN/DIREN ETXEAK.  AUZO BAKOITZAK BERE ZERRENDA DU.
GILTZAK DIRU KUTXATIK KENTZEKO
 
 LA MILAGROSA EDO MILAGROSIA


"La Milagrosa" edo "Milagrosia" Kalebarrengo hamazazpi etxeetan dabilen irudia da. Egia esateko, oso kutxa landua dauka Milagrosia irudiak, eta itxuraz ondo mantentzen da. Arantxa Artolazabalek dioskun bezala betidanik ezagutu du berak etxean irudia, bere gurasoek ere hartzen omen zutelako. Hala ere, ez da bere etorkizunaz oso baikorra, eta urte ez askoren barruan ohitura hau galtzeko arriskuan ikusten du.


LA MILAGROSA ETA NONDIK NORAKO ETXEETAN IBILTZEN DEN ADIERAZTEKO ZERRENDA
LIZARRAGA AZUOAN DABILEN ARANTZAZUKO AMAREN IRUDIA, UNE HARTAN LASKURAINTXIKI BASERRIAN
2018ko EKAINAREN 19AN LASKURAINTXIKIN GOITB-k EGINIKO ELKARRIZKETA

Eskerrik asko Karmentxu Agirrezabalari, Maria Dolores Arbuluri eta Arantxa Artolazabali argazkiak ateratzeko emandako erraztasunagatik, eta Xalbador Olabarria eta Basilio Ormazabali bere informazioarengatik ere.

GOITB-k egindako grabazioa, hemen:






No hay comentarios:

Publicar un comentario