2018/05/26

XVIII. MENDEKO ERMITEN DESKRIPZIOA

Errukizko Amaren parrokiak daukan artxiboan badago XVIII. mendearen bigarren zatian  idatzitako dokumentu bat adierazten (ez dauka datu zehatzik, baina dirudienez 1765ean idatzitakoa da), parrokiak zeuzkan ermitak non zeuden, nola deitzen ziren, nola mantentzen ziren eta zeintzuk ziren zaintzaileak, serorak edo maiordomoak. Iruditu zait interesgarria bere itzultzea, eta bide batez herritarrei eskaini jakin dezaten une hartan zeintzuk ziren ermiten ezaugarriak. Has gaitezen bada dokumentuaren izenburuarekin: 

"Antzuolak sei auzo dauzka, 
eta bakoitzak bere 
ermita dauka"

san bartolome ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakLehena, San Bartolome izena daraman (ermita), bere izena edo daraman auzoa edo kalean dago kokatuta, bere kanposantuarekin eta inguruan zelaitxo bat daukala. Ez dauka beste ondasunik. Maiordomoa herritarra den Esteban de Garitako da, eta Errukizko Amaren parrokian jai egunero, eta San Bartolome eta San Pedro egunean ere eskatzen ditu diru laguntzak, limosnak. Horrekin beilonezko 30 erreal batzen ditu, ermitaren konponketarako erabiltzen dituenak. Bide batez, argiteria nahiz garbiketaz herritarra den Domingo de Azkaratek arduratzen da, eta hori egiteko, gehi kandelak mezetarako, hamabostero eskatzen du ermita dagoen auzoan limosna, eta baita baserrietan gari anega bat urtero ere.

antiguako ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakBigarren ermita Irimoegui auzoan dago, eta Antiguako Amabirjinari eskainia da. Bere inguruan kanposantua eta zelaitxo bat dauka, baita bi intxaur eta etxetxo bat ere bere zaintzaileentzat (“santeras”), bere baratzearekin. Aldi berean, lursailtxo bat bost sagar zuhaitzekin, urtero anega erdi arto, bi urtetik behin bi sagar otar, eta anega eta erdi intxaur hartzen dituzte urtero. Gabriel de Iraeta da bertako maiordomoa, eta igandero eskatzen du parrokian ermitarentzat limosnatxo bat eta baita Jasokunde eta Pizkunde egunean ere, eta horrekin beilonezko 50 erreal batzen ditu, erabiltzen dituenak Jasokunde nahiz Pizkunde eguneko bi meza,  aldiko 6 errealen truke, ordaintzeko. Gainontzeko dirua ermita konpontzeko erabiltzen du. Aldi berean, bi zaindari edo “santera” daude, eta limosnatxoa eskatzen dute urtean zehar larunbatero eta San Antonio Abad eta Aingeru Guardako eguneko bezperan. Eskaera honen bitartez hamar kuartillo batzen dituzte, eta baserrietan, berriz, bi anega eta erdi gari, bost kuartillo arto eta urtero sei erreal balioa duen lihoa, baserritarrek ematen dizkietenak “para tocar la campana de nublado”. Esan, emandako guztia mezatarako kandelak, lanpararentzat olioa eta garbitasunerako erabiltzen dutela. 

(Campana de nublado. Egunean zehar kanpaiak jotzen zituzten ermitetako arduradunek: goizean goiz, angelus orduan, bezpera garaian... Baina bazegoen bat ekaitza etorri aurretik jotzen zena, dokumentuetan “campana de nublado” bezala agertzen dena. Berau, batez ere, uzta garaian jotzen zen, harria edo txingorraren beldurrez, izan ere, pentsatzen zen, kanpai hotzek txingorra saihesten zutela).
san blas  ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak

Hirugarren ermita Basalden (“Basa-alde”) dago. Santa Engraciari dagokio eta kanposantua eta zelaitxoa dauzka. Zelai horretan 37 oineko gaztainak, eta hiru haritz txiki daude. Antonio Mugica de bertako maiordomoa, eta San Blas, Santa Engracia eta San Antolin egunetan batzen du limosna, baita 8 erreal eta 10 batutako gaztainarengatik urtero ere, ermita konpontzeko erabiltzen dituenak.san martzial  ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak

Laugarrena, Lizarraga auzoan, Santa Katalinari eskainitako ermita dago. Zelaitxo bat eta bere inguruan iaz (1766) landatutako 16 intxaur, baita 20 sagar, bi urtetik behin gurdikada bat sagar ematen dutenak, bi gereziondo eta lau okan ere. Bide batez, Jandonemartiene deitzen den lursailean 1766an landatutako 24 gaztainondo.  Francisco Antonio de Irazabal da maiordomoa eta Santa Katalina, San Martzial eta Santiago egunean 18 erreal biltzen ditu, eta jasotako sagar kopuruaren diruarekin batera ermita konpontzeko erabiltzen ditu.santa ageda ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak 

Bosgarrena, Galarza auzoan, San Lorenzo ermita dago. Kanposantua eta aurten, 1767an, landatutako 20 haritzekin zelaia. Juan Bautista de Goitia da bere maiordomoa, eta San Lorenzo, Santa Ageda eta San Martin egunean eskatzen du limosna, guztira 6 erreal batuz eta ermita konpontzeko erabiltzen direnak.


santa cruz ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakSeigarrena, Uzarraga auzoan, Santa Cruz ermita dago. Ez dauka ondasunik, ez bada 113 haritz herriko udalerrian. Maiordomoa Francisco Antonio de Laskurain da, eta bederatzi urtetik behin jasotzen ditu beilonezko 80 erreal  esandako haritzak moztutako egurrengatik. Baita beste bi erreal batzen dituena ere Santa Cruz, Santa Luzia eta Santa Polonia egunean, eta ermita konpontzeko erabiltzen dituenak.

Hauxe da deskripzio aberatsa bezain interesgarria. Bi orrialde eta erdi dauzkan dokumentutxo honetatik ondorio dezente atera daitezke. Hauek nagusienetakoak:

  • Lehena, ermiten espazio edo kokapena. Izan ere, denek zuten ermita inguruan zuhaitz mota desberdinez osaturiko zelaiak edo lursailak. Sagarrak, gaztainak, intxaurrak, gereziak, okaranak bezalako arbolez inguraturik zeudenak. 
  • Bigarrena, aipatutako zuhaitzen fruitu eta egurrarekin ermita mantentzeko dirua lortzen zen. 
  •  Hirugarren ezaugarria kanposantuena da. Santa Katalina (San Martzial) eta Santa Cruz ermitak salbu, gainontzeko ermitek zuten beren kanposantua auzotarrak lurperatzeko.
  • Laugarrena, maiordomoen zeregina (Antigua ermitan, baina, bi “santera”): ermitaren zainketa orokorrean, garbiketa, limosna batzea edota obra zaharberritzea zuten zeregineko.
  • Bosgarrena, ermitek zaindari eta data zehatzeko egunekin zuten lotura:
  1. San Bartolome ermitan bi: San Bartolome (abuztuak 24) eta San Pedro (ekainak 29).
  2. Antiguan, Jasokunde (abuztuak 15) eta Pizkunde Pazkoa (Aste santuaren bukaeran, jaia aldakorra da).
  3. Santa Engracia ermitan: Santa Engracia (apirilak 16), San Blas (otsailak 3) eta San Antolin (irailak 2).
  4. Santa Katalina ermitan: Santa Catalina (azaroak 25), San Martzial (ekainak 30) eta Santiago (uztailak 25).
  5. San Lorenzo ermitan: San Lorenzo (abuztuak 10), Santa Ageda (otsailak 5) eta San Martin (azaroak 11).
  6. Santa Cruz ermitan: Santa Cruz (maiatzak 3), Santa Luzia (abenduak 13) eta Santa Polonia (otsailak 9).
  • Seigarrena, aipatutako egunetan meza egiteko ohitura zegoen.
  • Zazpigarrena, ermita mantentzeko aipatutako meza egunetan diru bilketa egiten zen. 
  •  Zortzigarrena. Gaur aldatuta daude ermiten zaindari nagusienak. San Lorenzo/Santa Ageda; Santa Catalina/San Martzial; Santa Engracia/San Blas. XIX. mendean zehar aldatu zirenak. 
  • Bederatzigarrena. Santa Cruz eta San Bartolome ermitak desagertuta daude.
Informazio iturria

  • Antzuolako Errukizko Amaren artxibo historikoa.

2018/05/20

GERRA OSTEKO ZIGORRAK (V): SIMON ARANGUREN TXINTXURRETA

antzuolako batzokia bilaketarekin bat datozen irudiakRamon Maria Lili kalean, egun Bustinzuri dena, bizi zen Simon Aranguren, gaur Ongi Etorri taberna zegoen etxean. Garai hartan, 1935ean, Angelarena edo Antonio Amerikanua bezala ere ezagutzen zen taberna, eta goian EAJren batzokia zegoen. Simon, orduan alarguna zen Angela Txintxurreta amarekin bizi zen. 

Esan, herriko alkate nazionalista izan zen Donato Lamarianoren alabarekin, Fulgen Lamarianorekin, ezkondu zela. Bide batez badakigu herriko batzokian kontserje lanak ere egin zituela.


Informazio iturriak:
  • Maximo Arizti
  • Jesus "Etxetxo".
  • 1935eko udal errolda. Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Nafarroako Artxibo Orokorra.

2018/05/12

GERRA OSTEKO ZIGORRAK (III): FRANCISCO LEGORBURU LAZKANO

Francisco Legorburu Lazcano, egun desagertuta dagoen Etxenagusi baserrian, Galartza auzoan, bizi zen 1935ean. Ez zen antzuolarra, Eskoriatzan jaiotakoa baizik. 1924ko erroldan ere, aipatutako baserrian bizi zen eskoriatzarra ere zen Francisca Altube Arrieta emaztearekin, eta beren lau seme-alabekin: Valentin, Gregorio, Lucia eta Moises.







ETXENAGUSI BASERRIA (1950). GAUR DESAGERTUTA

Salaketa zinegotzi nazionalista izateagatik egotzi zitzaion. Nazionalak sartu zirenean ez zuen alde egin. Bere zigorra dirudienez ez zen handia izan, egindakoa arintzat hartu zuelako tribunalak.



Informazio iturriak:
  • Maximo Arizti
  • Jesus "Etxetxo".
  • 1935eko udal errolda. Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Nafarroako Artxibo Orokorra.




2018/05/06

GERRA OSTEKO ZIGORRAK (II): FELIPE ELORZA, JULIAN ZUBILLAGA, MIGEL ARRESE


Felipe Elorza  Ramon Maria Lili kalean (gaur Herriko Plaza) bizi zen 1935ean. Etxe azpian  ilea moztu eta bizarra kentzeko zerbitzua zeukan, eta bide batez Ondarra auzoan zegoen Olaran lantokian ere lana egin zuen.

Gerra ostean Beasainera joan omen zen bizitzera. Oso gizon argia eta artista izan zen, Antzuolako garai hartan osatutako Landatxo futbol taldeko partaide ere izan zena.

Artista, adibidez, bere kasa  astoen negarren kontzertua antolatu zuelako karnabaletan. Alegia, plazan jarri zituen astarrak,eta astemen txiza  bakoitzari muturrak igurtziz, jo eta ke jarri zituen arrantzan astoak.
fazistak antzuolan bilaketarekin bat datozen irudiak 

Fazistak Antzuolan sartzen (1936, iraila)


1935eko erroldaren arabera donostiarra zen  Frantziska Etxezarretarekin bizi omen zen.

Julian Zubillaga Leunda, berriz, herriko plazan bizi zen 1935en Ormaiztegin jaiotakoak ziren Francisco Zubillaga eta Ezkiogako Agustina Leunda gurasoekin. Julian bera ere Ormaiztegin jaio zen 1913ko abenduaren 27an. Guztira sei anai-arreba izan ziren, Julian zaharrena. Ondoren, Francisca, Asensio, Bernardina (oraindik bizi dena), Ignacio eta Jose Joakin.

Gerraren ondorioz Frantziara ihes egin beharra izan omen zuen, baina atxilotu ere egin zuten, bai bera eta baita antzuolarra ere zen Bizente Garitano.

Aita errementeria zen, hortik sortu zen Zubillaga abizena errementeri jardunarekin lotzea, gaur ere bere semea den Aitorrek zutik mantentzen duena, nahiz eta lehendabizi gaur Eperra dagoen tokian egon tailerra.

Image result for Txasio etxea, AntzuolaMigel Arrese, berriz, kurtidorea zen eta bere gurasoak Sebastian Arrese eta Salbadora Ruiz. Kalegoin, Arresenekoan edo Txasio etxean bizi ziren 1935ean. Migel, herriko alkate nazionalista izan zen Donato Lamarianoren alabarekin ezkondu zen, eta ondoren Lezora joan omen ziren bizitzera.

Bitxikeri bezala esan, abarkak-eta egiten zituela bere amak, gizonak egindako larruarekin. Izan ere, une hartan kurtideria txiki bat zeukaten Arresetarrak.

Esandakoak esanda, bere idei nazionalistak tartean, zigortutak izan ziren 1939ko abenduaren 30ean Iruñean emandako sententzia baten bitartez:


Informazio iturriak:
  • Maximo Arizti
  • Jesus "Etxetxo".
  • 1935eko udal errolda. Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Antzuola, 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma.
  • Nafarroako Artxibo Orokorra.

2018/05/01

IRAZABALGO edo IZAL ITURRIA (XXI)


Iturria kokatzeko mapa eta Ugartetorre baserria. Atzean, Aranburu (Anbu).
ugartetorre, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak


Lizarraga auzoan kokatzen da iturri hau, Ugartetorre baserritik Irazabal errekatxoa gora jarraituz, 100 bat metrotara. Nik neuk laguntzaile bat izan dut inguru hau ezagutzeko: Patxi "Udala". Berak ondo ezagutzen ditu bertako bazterrak, Udala baserrirako ur depositua ere bertan dagoelako. Hala ere, ezagutu "Izal" iturria bezala ezagutu du betidanik, eta ez Irazabalgo iturria.



  UGARTETORREKO UR BITEGIA ETA ITURRIA

Oso inguru urtsua da iturri hau, trenbidetik behera datorren erreka inguru guzti hau bezala. Bertako ur emanetatik, bada, Udala baserriko etxekoek edaten dute ura. Inguruan ere dago Ugartetorrera doan ur depositua; baita baserri aurrean dagoen aska eta iturrira doana ere.

   URA EDATEKO ANTOSIÑA ERE BADAGO BERTAN 

Kareharri asko ei dauka iturriak eta horregatik Urkuluko ura sartu behar izan zuten baserriak, kaineriak-eta karez beteta (`troska´) geratzen zirelako.

Patxik esaten dit Elay-ko langileak ere joaten zirela ura hartzera sarri, baita Bareñoko langileak ere.

Udala baserriko ur biltegia

Gaur egun ura dario etengabe iturriari, eta ez da agortzen. 

Euri asko egiten duenean, baina, lokatza asko egoten den tokia da, iturria bera zoko batean dagoelako.

  IRAZABALGO/IZAL ITURRIAN, URA ETENGABE

Aldi berean, Ugartetorreko baserri aurrean ikusten dugun iturrira datorren ura ere bertakoa ei da. 




Eskerrik asko Patxi "Udalari".