2018/05/06

GERRA OSTEKO ZIGORRAK (II): FELIPE ELORZA, JULIAN ZUBILLAGA, MIGEL ARRESE


Felipe Elorza  Ramon Maria Lili kalean (gaur Herriko Plaza) bizi zen 1935ean. Etxe azpian  ilea moztu eta bizarra kentzeko zerbitzua zeukan, eta bide batez Ondarra auzoan zegoen Olaran lantokian ere lana egin zuen.

Gerra ostean Beasainera joan omen zen bizitzera. Oso gizon argia eta artista izan zen, Antzuolako garai hartan osatutako Landatxo futbol taldeko partaide ere izan zena.

Artista, adibidez, bere kasa  astoen negarren kontzertua antolatu zuelako karnabaletan. Alegia, plazan jarri zituen astarrak,eta astemen txiza  bakoitzari muturrak igurtziz, jo eta ke jarri zituen arrantzan astoak.
fazistak antzuolan bilaketarekin bat datozen irudiak 

Fazistak Antzuolan sartzen (1936, iraila)


1935eko erroldaren arabera donostiarra zen  Frantziska Etxezarretarekin bizi omen zen.

Julian Zubillaga Leunda, berriz, herriko plazan bizi zen 1935en Ormaiztegin jaiotakoak ziren Francisco Zubillaga eta Ezkiogako Agustina Leunda gurasoekin. Julian bera ere Ormaiztegin jaio zen 1913ko abenduaren 27an. Guztira sei anai-arreba izan ziren, Julian zaharrena. Ondoren, Francisca, Asensio, Bernardina (oraindik bizi dena), Ignacio eta Jose Joakin.

Gerraren ondorioz Frantziara ihes egin beharra izan omen zuen, baina atxilotu ere egin zuten, bai bera eta baita antzuolarra ere zen Bizente Garitano.

Aita errementeria zen, hortik sortu zen Zubillaga abizena errementeri jardunarekin lotzea, gaur ere bere semea den Aitorrek zutik mantentzen duena, nahiz eta lehendabizi gaur Eperra dagoen tokian egon tailerra.

Image result for Txasio etxea, AntzuolaMigel Arrese, berriz, kurtidorea zen eta bere gurasoak Sebastian Arrese eta Salbadora Ruiz. Kalegoin, Arresenekoan edo Txasio etxean bizi ziren 1935ean. Migel, herriko alkate nazionalista izan zen Donato Lamarianoren alabarekin ezkondu zen, eta ondoren Lezora joan omen ziren bizitzera.

Bitxikeri bezala esan, abarkak-eta egiten zituela bere amak, gizonak egindako larruarekin. Izan ere, une hartan kurtideria txiki bat zeukaten Arresetarrak.

Esandakoak esanda, bere idei nazionalistak tartean, zigortutak izan ziren 1939ko abenduaren 30ean Iruñean emandako sententzia baten bitartez:


Informazio iturriak:
  • Maximo Arizti
  • Jesus "Etxetxo".
  • 1935eko udal errolda. Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Antzuola, 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma.
  • Nafarroako Artxibo Orokorra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario