2018/05/26

XVIII. MENDEKO ERMITEN DESKRIPZIOA

Errukizko Amaren parrokiak daukan artxiboan badago XVIII. mendearen bigarren zatian  idatzitako dokumentu bat adierazten (ez dauka datu zehatzik, baina dirudienez 1765ean idatzitakoa da), parrokiak zeuzkan ermitak non zeuden, nola deitzen ziren, nola mantentzen ziren eta zeintzuk ziren zaintzaileak, serorak edo maiordomoak. Iruditu zait interesgarria bere itzultzea, eta bide batez herritarrei eskaini jakin dezaten une hartan zeintzuk ziren ermiten ezaugarriak. Has gaitezen bada dokumentuaren izenburuarekin: 

"Antzuolak sei auzo dauzka, 
eta bakoitzak bere 
ermita dauka"

san bartolome ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakLehena, San Bartolome izena daraman (ermita), bere izena edo daraman auzoa edo kalean dago kokatuta, bere kanposantuarekin eta inguruan zelaitxo bat daukala. Ez dauka beste ondasunik. Maiordomoa herritarra den Esteban de Garitako da, eta Errukizko Amaren parrokian jai egunero, eta San Bartolome eta San Pedro egunean ere eskatzen ditu diru laguntzak, limosnak. Horrekin beilonezko 30 erreal batzen ditu, ermitaren konponketarako erabiltzen dituenak. Bide batez, argiteria nahiz garbiketaz herritarra den Domingo de Azkaratek arduratzen da, eta hori egiteko, gehi kandelak mezetarako, hamabostero eskatzen du ermita dagoen auzoan limosna, eta baita baserrietan gari anega bat urtero ere.

antiguako ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakBigarren ermita Irimoegui auzoan dago, eta Antiguako Amabirjinari eskainia da. Bere inguruan kanposantua eta zelaitxo bat dauka, baita bi intxaur eta etxetxo bat ere bere zaintzaileentzat (“santeras”), bere baratzearekin. Aldi berean, lursailtxo bat bost sagar zuhaitzekin, urtero anega erdi arto, bi urtetik behin bi sagar otar, eta anega eta erdi intxaur hartzen dituzte urtero. Gabriel de Iraeta da bertako maiordomoa, eta igandero eskatzen du parrokian ermitarentzat limosnatxo bat eta baita Jasokunde eta Pizkunde egunean ere, eta horrekin beilonezko 50 erreal batzen ditu, erabiltzen dituenak Jasokunde nahiz Pizkunde eguneko bi meza,  aldiko 6 errealen truke, ordaintzeko. Gainontzeko dirua ermita konpontzeko erabiltzen du. Aldi berean, bi zaindari edo “santera” daude, eta limosnatxoa eskatzen dute urtean zehar larunbatero eta San Antonio Abad eta Aingeru Guardako eguneko bezperan. Eskaera honen bitartez hamar kuartillo batzen dituzte, eta baserrietan, berriz, bi anega eta erdi gari, bost kuartillo arto eta urtero sei erreal balioa duen lihoa, baserritarrek ematen dizkietenak “para tocar la campana de nublado”. Esan, emandako guztia mezatarako kandelak, lanpararentzat olioa eta garbitasunerako erabiltzen dutela. 

(Campana de nublado. Egunean zehar kanpaiak jotzen zituzten ermitetako arduradunek: goizean goiz, angelus orduan, bezpera garaian... Baina bazegoen bat ekaitza etorri aurretik jotzen zena, dokumentuetan “campana de nublado” bezala agertzen dena. Berau, batez ere, uzta garaian jotzen zen, harria edo txingorraren beldurrez, izan ere, pentsatzen zen, kanpai hotzek txingorra saihesten zutela).
san blas  ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak

Hirugarren ermita Basalden (“Basa-alde”) dago. Santa Engraciari dagokio eta kanposantua eta zelaitxoa dauzka. Zelai horretan 37 oineko gaztainak, eta hiru haritz txiki daude. Antonio Mugica de bertako maiordomoa, eta San Blas, Santa Engracia eta San Antolin egunetan batzen du limosna, baita 8 erreal eta 10 batutako gaztainarengatik urtero ere, ermita konpontzeko erabiltzen dituenak.san martzial  ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak

Laugarrena, Lizarraga auzoan, Santa Katalinari eskainitako ermita dago. Zelaitxo bat eta bere inguruan iaz (1766) landatutako 16 intxaur, baita 20 sagar, bi urtetik behin gurdikada bat sagar ematen dutenak, bi gereziondo eta lau okan ere. Bide batez, Jandonemartiene deitzen den lursailean 1766an landatutako 24 gaztainondo.  Francisco Antonio de Irazabal da maiordomoa eta Santa Katalina, San Martzial eta Santiago egunean 18 erreal biltzen ditu, eta jasotako sagar kopuruaren diruarekin batera ermita konpontzeko erabiltzen ditu.santa ageda ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak 

Bosgarrena, Galarza auzoan, San Lorenzo ermita dago. Kanposantua eta aurten, 1767an, landatutako 20 haritzekin zelaia. Juan Bautista de Goitia da bere maiordomoa, eta San Lorenzo, Santa Ageda eta San Martin egunean eskatzen du limosna, guztira 6 erreal batuz eta ermita konpontzeko erabiltzen direnak.


santa cruz ermita, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakSeigarrena, Uzarraga auzoan, Santa Cruz ermita dago. Ez dauka ondasunik, ez bada 113 haritz herriko udalerrian. Maiordomoa Francisco Antonio de Laskurain da, eta bederatzi urtetik behin jasotzen ditu beilonezko 80 erreal  esandako haritzak moztutako egurrengatik. Baita beste bi erreal batzen dituena ere Santa Cruz, Santa Luzia eta Santa Polonia egunean, eta ermita konpontzeko erabiltzen dituenak.

Hauxe da deskripzio aberatsa bezain interesgarria. Bi orrialde eta erdi dauzkan dokumentutxo honetatik ondorio dezente atera daitezke. Hauek nagusienetakoak:

  • Lehena, ermiten espazio edo kokapena. Izan ere, denek zuten ermita inguruan zuhaitz mota desberdinez osaturiko zelaiak edo lursailak. Sagarrak, gaztainak, intxaurrak, gereziak, okaranak bezalako arbolez inguraturik zeudenak. 
  • Bigarrena, aipatutako zuhaitzen fruitu eta egurrarekin ermita mantentzeko dirua lortzen zen. 
  •  Hirugarren ezaugarria kanposantuena da. Santa Katalina (San Martzial) eta Santa Cruz ermitak salbu, gainontzeko ermitek zuten beren kanposantua auzotarrak lurperatzeko.
  • Laugarrena, maiordomoen zeregina (Antigua ermitan, baina, bi “santera”): ermitaren zainketa orokorrean, garbiketa, limosna batzea edota obra zaharberritzea zuten zeregineko.
  • Bosgarrena, ermitek zaindari eta data zehatzeko egunekin zuten lotura:
  1. San Bartolome ermitan bi: San Bartolome (abuztuak 24) eta San Pedro (ekainak 29).
  2. Antiguan, Jasokunde (abuztuak 15) eta Pizkunde Pazkoa (Aste santuaren bukaeran, jaia aldakorra da).
  3. Santa Engracia ermitan: Santa Engracia (apirilak 16), San Blas (otsailak 3) eta San Antolin (irailak 2).
  4. Santa Katalina ermitan: Santa Catalina (azaroak 25), San Martzial (ekainak 30) eta Santiago (uztailak 25).
  5. San Lorenzo ermitan: San Lorenzo (abuztuak 10), Santa Ageda (otsailak 5) eta San Martin (azaroak 11).
  6. Santa Cruz ermitan: Santa Cruz (maiatzak 3), Santa Luzia (abenduak 13) eta Santa Polonia (otsailak 9).
  • Seigarrena, aipatutako egunetan meza egiteko ohitura zegoen.
  • Zazpigarrena, ermita mantentzeko aipatutako meza egunetan diru bilketa egiten zen. 
  •  Zortzigarrena. Gaur aldatuta daude ermiten zaindari nagusienak. San Lorenzo/Santa Ageda; Santa Catalina/San Martzial; Santa Engracia/San Blas. XIX. mendean zehar aldatu zirenak. 
  • Bederatzigarrena. Santa Cruz eta San Bartolome ermitak desagertuta daude.
Informazio iturria

  • Antzuolako Errukizko Amaren artxibo historikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario