2018/06/03

AUZOLANA LIZARRAGA AUZOAN

Joango bazina euskal wikipediara eta "auzolana" zer den eskatu, hona hemen emango dizun erantzuna: "auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema da, Euskal Herriko landa lurretan oso sustraitua. Hasiera batean, auzokoen artean egindako lanak (batik bat herriko eta basoetako toki komunetan) adierazteko erabili ohi zen. Gaur egun lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da (...). Auzolanaren helburua auzotarren doaineko lanaren bidez denontzako onuragarria den zeozer burutzea edo gauzatzea da. Herriko udaletxean edota auzotarren biltzar baten bidez auzolana, non, nola eta zeintzuk gauzatuko duten erabaki ohi da. Auzolanaren bitartez nagusiki herri bideen irekiera edota mantenua burutzen da, baita eliza, baseliza edota eraikin publikoen eraikuntza, edo auzotar batek beharra duenean laguntza gisa ere egin ohi da".

Eta hala da, udaberri edota udazkena hasiera izaten ei da garairik aproposena auzoan lan egiteko. Eta Antzuolan ere gauzatu da ohitura hau Lizarraga auzoan, ekainaren 2an. Aitzakia, alde batetik San Martzialetik kalera doan bide zati bati bide ertzeko heziak jartzea, eta, bestetik, garai bateko Larrebarrengo iturriari bidexka berriro zabaltzea. Egiari zor, lehen zereginean auzotarrek ibili badira ere jo eta ke lanean, iturriaren zereginerako Arrola mendizale elkarteko kide batzuk ere izan dituzte bidelagun. Eta emaitza ezin ikusgarriagoa izan da.

 
 

 
 

 https://photos.google.com/u/1/album/AF1QipPdt5oWFWi5ZcJKvAUXI1A7-m86N9ghxPxcLUNJ

No hay comentarios:

Publicar un comentario