2018/06/17

IRAETA GAINEAN ERAIKITAKO TXABOLAREN GASTUAK (1827)


Makina bat txabola dago gure udalerrian egoera kaxkarrean.

Antzuolako mendi bazter askotan ikusten dira txabolak. Gutxi batzuk erabiltzen dira, eta gehienak jausteko arriskuan daude. Batzuk egitura ederretakoak badira ere, gehienak nahiko zurrunak dira. Nahiz eta herriko txabolen inguruan gauzaren bat edo beste aipatu blog honetan, orain arte izan ez dugun dokumentu bat aprobetxatuko dugu jakin ahal izateko ze suposatzen zuen halako txabola bat eraikitzeak.

Horretarako eskuratu berri izan dugun Iraetako artxibotik dokumentu hau atera dugu. Bertan, argi adierazten zaigu nola eraiki eta ze ordaindu behar izan zuten Iraeta baserriko gaineko txabola egiteko. 

Egia esanda 1827n idatzitakodokumentu honen egoera ez da onena, eta zenbait lerrotan esaten dena jarraitzeko zailtasunak izan, orokorrean antzematen da ardiak gordetzeko herrian egiten ziren hainbat txabolen eraikuntzetan arotza ofizialak ibiltzen zirela jardunean.


Esan bezala, Iraeta baserriko jabea zen Jose Francisco de Iraetak, "Yretaburu"n eraikitako edo eginiko txabolaren gastu zerrenda baten tasazioa da 1827ko dokumentu honetan agertzen dena. Bertan, balioztatzailea edo tasatzailea den Esteban de Berraondok bere ustetan erabilitako materialak eta bakoitzaren kostua zehatz mehats adierazten dizkigu .  

Guztira, 943 erreal eta 8 marabedi. Hala banatuta:
  • Hormak ... 366
  • Teilak (3120 bat guztira) ...041
  • Egurrak zerratu edo ebaki ... 143
  • Zapatak eta gailurra ... 063
  • Gapirioak ... 132
  • Markoak ... 25
  • Ateetako euskarri edo armazoia ... 112
  • (...)
  Iturria: 

IRAETA baserriko artxiboa (karpeta soltea). Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala.




No hay comentarios:

Publicar un comentario