2018/07/29

GERRA OSTEKO ZIGORRAK (VI): FRANCISCO ARANGUREN UNANUE

Francisco Aranguren Unanue Altzeta baserrian bizi zen 1935ean, bere emaztea zen Maria Txintxurretarekin eta hiru alabekin, Juliana, Maria eta Antoniarekin.

Francisco, baina, azpeitiarra zen, 1867ko ekainaren 6an jaioa, baina 30 urte bazen Antzuolan bizi zela. Euskal Nekazarien Batzan parte hartu bazuen ere, inongo zigor gabe aske laga zuten. 1939an hil zen.

Honatx bere sententzia:


Informazio iturriak:
  • Maximo Arizti
  • Jesus "Etxetxo".
  • 1935eko udal errolda. Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Nafarroako Artxibo Orokorra.

2018/07/20

SERMOIAK EUSKARAZ ANTZUOLAN (1794)

Eliza kristauak bere praktikatzaileak hezteko bitartekari anitz erabili izan ditu, baina agian ezagunetakoa da predikatzearena edo sermoien bitartez eliza katolikoaren sinesmena transmititzea. Ezaguna da, XIV. mendetik aurrera, eliza katolikoak eliztarren hizkuntzan artatu behar zituela fededunak. Euskararen erabilerari dagokion beste jomuga esanguratsu bat 1545. urtetik 1563. urtera arte iraun zuen Trentoko Kontzilioa izan zen. Izan ere, erabaki estrategiko  asko  hartu  ziren kristautasunak  bizi  zituen  dogma arazoen  inguruan; helburu argi bat zeukaten: fede katolikoaren edukia finkatzea. Horrela, doktrinarekin lotutako hamalau dekretu aintzat hartzeaz gain, katekesi arreta eta elizaren diziplinaren inguruko beste hamahiru dekretu ere egikaritu ziren, besteak beste, elizan erabili behar zen hizkuntzaren ingurukoa. Hala, herri-hizkuntzan mezak ematea debekatu egin zen, nahiz eta gomendatu egiten zen, ostera, sermoirako erabiltzea posible zela. Horrek zera adierazi nahi zuen: elizkizunetan parte-hartzen zutenek, izan abadeak, onuradunek eta kapilauak gaztelera eta latinez gain euskaraz ere jakin behar zutela.


arantzazu santutegia bilaketarekin bat datozen irudiak
Arantzazu.

Horrela, herriko abadeak goiko mailako erakunde nahiz aginteek emandako aginduak (“publicata) ezagutarazteko bitartekari egokiak bihurtu ziren. Abadeak herriko hizkuntza erabiliz pulpitutik adierazten zuen agintari zibilek nahiz erlijiosoek hartutako erabakiak. Jakina, agindu horiek latinez (elizatik bazetorren) edo gaztelaniaz (zibila bazen) idatzita zetozen. Horrek esan nahi zuen abadeak hitzez hitz itzuli behar zuela dokumentua, nahiz eta agirietako askok, esan bezala, erlijio kontuekin zer ikusirik ez izan.

Pablo Gorosabelen (1803-1868) idatzietara jotzen badugu, Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa (1899) izenekora, hauteman genezake orduan ere eliztarren hizkuntza bakarra euskara zela; beraz, honek adierazi beharko luke Deban ezagutu eta erabiltzen zen herri hizkuntza euskara zela. Honela dio Gorosabel jaunak:

La costumbre de leerse por los parrocos en las iglesia las providencias de los Alcaldes y Ayuntamientos se hallo establecida desde muy antiguo en los pueblos de Guipuzcoa. Introdujola, sin duda, la necesidad de un país en donde la generalidad de sus moradores ignora la lengua castellana, por lo cual se hace preciso que alguno les explique en su propio idioma lo que mandan sus autoridades, si han de ejecutar sus disposiciones. Nadie seguramente más a proposito para este efecto que los curas parrocos, y ningun lugar mas conveniente para obtener publicidad que los templos, a donde asiste tanta gente a oir misa mayor en los dias festivos”. 

MISIÑUAK ANTZUOLAN. 1940. urtea

Hizkuntzaren erabilera ez zen soilik ahoz adierazten, poliki-poliki idatzizko lanak ere kaleratzen hasi ziren, besteak beste doktrinak, sermoiak eta bestelakoak.

Doktrinaren instrukzioari dagokionean, esan behar da, Trentoko Kontziliotik (1545-1563) elizak erabaki formala hartu zuela lekuan lekuko herri-hizkera erabiltzeko. Hala, euskaraz erakusten zen doktrina:

Para que los fieles se presenten a recibir los sacramentos con la mayor reverencia y devoción, manda el Santo Concilio a todos los obispos que expliquen, acomodándose a la capacidad de los que lo reciben haciendo dicha explicación aun en lengua vulgar; si fuera menester (…) cuidarán los obispos que el catecismo se traduzca fielmentea lengua vulgar; y que todos los rrocos lo expliquen al pueblo”.   

Esandakoak ulertuta, elizak bere bidetik jarraitu zuen, eta sermoiak euskaraz idazten ere. Horren lekuko bat badugu, ia altxorra dena, izan ere Arantzazuko artxibategi historikoan XVIII. mendean, 1794ean (Anima egunerako, azaroaren 2rako egina), nola egiten zen euskaraz ere jakin dezakegulako, ez dakigu berariaz-edo baina ziur Uzarragako edo/eta Errukizko Amaren parrokian entzun zela Arantzazuko fraileren bat orain irakurri ahal izango duzuen sermoia prdeikatzen.












Iturria:

  • Titular: Archivo Histórico del convento de los Franciscanos (Arantzazu).Fondo: Colección de sermones en euskera. Fecha: 1794. Descripción: Garbitokia Animas I ZZG021 Gipuzkera. Antzuola. Signatura: Arantzazu. 60/29. Volumen: 7 orri. Inventario Fuente: Catálogo editado por el Instituto Labayru.
  • Arantzazuko sermolariak herri-misoetan. In:  https://www.jakin.eus/show/bc296c0d34546cc4dc12a29a026ed98e2baf49c5.