2018/08/30

MADALENA OÑAZ ETA LOIOLAREN UKOA



 "Renunçiacion de doña madalena de loiola"

Hamahiru anai-arreba legitimo omen ziren guztira. Hala ere, beste hiru ez legitimoak ere bazituen Madalenaren aita zen Loiolako Beltranek. Madalenaren anai ezagunena, berriz,  Loiolako Iñigo edo Ignacio izan zen, Jesusen Lagundiaren sortzailea.

galardi torre bilaketarekin bat datozen irudiak "Echeandia"

Madalena 1499an ezkondu zen Azpeitian, Juan Lopez de Gallaiztegi “señor de la casa de Echeandia” bergararrarekin. Ez zen edozein Juan, Bergarako Ozaeta leinutik zetorrelako. Garai hartako jauntxo bat, beraz. Juanek Antzuolan kokatuta zegoen Etxeandia jauregi ederra zeukan, gaur Olaran kokatu dagoen toki berean eraikita. Bertara etorri ziren bizi izatera. Dauzkagun datuen arabera, 15 seme-alaba izan zituzten (bost alaba eta 10 seme); batzuk jaio eta berehala hil zirenak. Honatx daukagun zerrenda:
  • Magdalena Echeandia 
  • Antonio de Gallaiztegui (1500) 
  • Juan Lopez de Gallaiztegui (1502an bataiatuta)
  • Maria Juanez de Gallaiztegui (1505ean bataiatuta)
  • Ana de Gallaiztegui (1506an bataiatuta)
  • Pedro Lopez de Gallaiztegui (1508an bataiatuta)
  • Jorge de Gallaiztegui (1509an bataiatuta)
  • Juan Beltran Lopez de Gallaiztegui
  • Pedro de Gallaiztegui (1514ean bataiatuta, ume hilda)
  • Bartolome de Gallaiztegui (1514ean bataiatuta, ume hilda) 
  • Francisca de Gallaiztegui (1516an bataiatuta, ume hilda)
  • Maria Magdalena de Gallaiztegui (1517an bataiatuta)
  • Martin de Gallaiztegui (1518an bataiatuta, ume hilda)
  • Sebastian de Gallaiztegui, apaiza. 
  • Pedro de Gallaiztegui (1524, ume hilda).

Guzti hau adierazi nahi izan dugu Antzuolan izandako beste gertaera bat kokatzeko. Madalena bizi zen Antzuolako Etxeandia izeneko jauregian idatzitako dokumentu  bati buruz ari gara. Izan ere, dokumentu honetan uko egin zion Madalenak bere aita zen Beltranek bere ezkontzagatik emandako oinordetzari.
 
 "DE VERGARA EN ANÇUOLA"

Dokumentua egin zen urtean, 1535ean, alargunduta zegoen Madalena, eta bizi, berriz: “vezina en la dicha de Vergara en Ançuola”. Beltran de Oynaz bere aita ere hilda zegoen, ez berriz bere ama: Marina Sayz de Licona.

Beraz,  esan bezala, Oinaz-Loiola leinuaren oinordetzari uko egitea zen helburu. Izan ere, “al tiempo de mi casamiento y desposorio fuy dottada y donada congruamente y como conbenia a hija legitima de mis padres y señores”. Berak, baina, uko egin zion berorri: “la legitima y açion y herencia”.

Eskutitza argia da nori eman zion berari zegokiona: “e traspaso a vos y en vos Martin Garçia de Oynaz, mi hermano, señor de la dicha casa y solar de Loyola, heredero hunibersal y sucesor de los dichos Beltran de Oynaz y de doña Marina Sayz de Liçona”.

Kontua da Madalena gustura zegoela urte hartan zeukanarekin, izan ere pozik zegoen gurasoek ezkontzeagatik emandakoarekin: “fuy dottada y donada para con el dicho mi marido de toda la dicha legitima herencia … y fue dado y entregado todo ello al dicho mi marido, y a sus bienes, sobre que estoy contenta y satisfecha y entregada …; y en la dicha razón renunçio …”.

Eskutitz hau ere, Azpeitiko eskribaua zen Pedro Garcia de Loiolari eman zitzaion. Esan gabe doa esku artean dugun dokumentua Antzuolan egin zela, “en las casas de mi la dicha dona Madalena que son en la dicha Ançuola a diez y nueve días del mes de julio de … mil e quinientos e treynta e cinco años”. Beraz, Etxeandia jauregian.

Dokumentuaren lekukoak, berriz, “Beltran Lopez de Gallayztegui, señor de la casa e solar de Oçaeta y Juanes de Liçarriturri e Juan Perez de Heguzquiça, vecinos de la ciha villa de Vergara en Ançuola” izan ziren. 

 
 "MADALENA DIXO QUE NON SABIA ESCRIBIR"

Bitxiena zera da, gure Madalenak ez zekiela idazten: “dixo que non sabia escribir”. Eta nor bere ordez sinatuko eta “a su ruego en esta carta firmo por testigo el dicho señor de Oçaeta, su hijo”.

Magdalena, 1545eko abuztuaren 7an hil zen Antzuolan, eta Errukizko Amaren parrokian hilobiratu zuten.

Iturria
·        AHPG-GPAH 2/0016,A:179r-180r. : Renuncia, cesión y traspaso por Magdalena de Loyola en favor de su hermano Martín García de Oñaz, de los derechos que tiene en la herencia de sus padres Beltrán de Oñaz y Marina Sayz de Licona.
·         Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. DEAH/F06.024//1247/002-05(f.104r,nº--/D,1545-08-07)