2018/09/29

ABADE ETXEA


Gasteizko Gotzaitegiaren Gotzainak bidalitako eskutitz batekin hasiko gara: “ … considerando muy beneficioso para la parroquia la construcción de la casa cural y que con ello no han de sufrir detrimento alguno las atenciones ordinarias del culto divino, concedemos muy gustoso al recurrente nuestra licencia para que con arreglo al plano y presupuesto… puede construirse la proyectada casa… Le facultamos para que destine a este fin las cantidaddes que posee la fabrica parroquial, a excepción de aquellas que fueren necesarias para las atenciones odinarias del culto de la casa de Dios, y si agotados todos estos recursos tuviere necesidad de nuevos fondos, le damos licencia para que pueda recaudarlos por medio de un empréstito…”[1].  

1920ko martxoaren 21ean idatzi zen eskutiz hau. Beraz, Gotzainaren “placet” edo oniritzia zen obrari hasiera emateko. Eta jo eta ke aritu ziren 1920ko urte osoan, izan ere egun handia izan zen 1921eko urtarrilaren 30a, eta ez bakarrik eskola inauguratzeko eguna ere izan zelako, baizik eta bide batez apaizentzat egindako etxe berria ere inauguratu zelako. Azken honetara Bergarako artzapeza zetorrela aprobetxatuz, eskola ere berak inauguratu zuen. Beraz, herriko eskola eta apaiz etxea egun berean inauguratu zituzten. 

Esan behar da, dena den, bazegoela abade etxe hau egin aurretik beste bat antzerako kokapenean, baina 1917an bota zen. Etxe horren irudia alarde eguneko argazki honetan ikus dezakegu:


Apaiz etxe berria hasi aurretik zegoena ikusten da Madrileko "Nuevo Mundo" egunkarian ,1911. urtean, azaldutako argakian.

Baina aldi berean baita etxea botatzeko 1917an egindako plano honetan ere.


Proyecto den ensanche de carretera en la Calle de Ramon Maria Lili de Anzuola

Abade-etxearekin jarriatuz, 1920ko otsailaren 23an, obraren diseinatzailea eta egilea zen Santiago de Madariagak etxea egiteko aurrekontua idatzi zuen. Atal nagusien aurreikuspenak hauek ziren:
  1. Hargintza: 2.862 pezeta
  2. Arotzeria: 8.667,70 pezeta 
  3. Igeltseritza: 3.380,40 pezeta
  4. Iturgintza eta burdingintza:1.196 pezeta 
  5. Pintaketa: 823 pezeta   
       Guztira: 16.929,10 pezeta 

Ez uste posibleak: 500 pezeta 

GUZTIRA: 17.429,10 pezeta.

Proposamen hau onartuta, obrak hasi ziren, eta 1921eko otsailaren 1ean, berriz, obrak dagoeneko bukatuta, likidazioa egin zen. Eta aurreikuspenak bete egin ziren, izan ere materiala eta gremioen esku lana barne 15.136,08 pezeta kostatu zelako obra osoa (esku lana aparte). Lanean ibili ziren gehienak herritarrak ziren: arotzeri lanak (baita kale aldera jotzen duen miradorea ere) Fernando Azkaraterekin batera, Lete eta Txintxurreta ibili ziren. Burdinak, Nazario Agirrek. Iturgintzan, Antonio de Madariaga.


 Erreketeak Antzuolan. Irudi honetan apaiz etxeak garai batean zeukan begiratokia ere (gaur desagertuta) ikus daiteke. 1936. urtea. Iturria: http://www.requetes.com/navarra/navarra5.jpg

Eta ohitura onak ez galtzearren, diru laguntza bat ere eskaini zuten herritarrek, guztira 10.620 pezeta bilduz. Are gehiago, auzolanean ere esku lana eskaini zuten (“Peones de Irimo Alta; Basalde; Irimo Baja; Lizarraga; Uzarraga”). Eta lan hori eskertze aldera, elizaren kontura izan zen aperitiboa (ardoa, ogia eta gazta). Hemen ere, aperitiboan kontsumitutako produktuak herriko denda eta tabernak emandakoak izan ziren: Juliana Zabalo, Isidora Arbe, Andres Agirrezabal, Santiago Arin eta Francisco Irizar izan ziren hornitzaileak eta emaleak.

Iturriak
  • Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa,  1278/008 signatura.


[1] 1278/008 signatura. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Donostia.

2018/09/21

INMAKULADA IRUDIA

FOTOS MARISTAS ANZUOLA bilaketarekin bat datozen irudiak
Maristen komentua, eliza eta goian San Jose. 1950. hamarkadako argazkia.

Gaur, herriko parrokian, edo zehatzago esanda, bere sakristian, Inmakulada izeneko amabirijina dago.

Norbaitek galde lezake nola bukatu duen bertan. Irudi honetaz hitz egiteko Maristek herrian izandako eliza aipatu behar dugu derrigorrez, izan ere, bere aldare nagusiaren erdian kokatu zen Inmakuladaren irudia. Herriko maristentzat, San Josekin batera, kaperako irudi maitagarriena zen.

Oso irudi berria da. 1936ko irailaren 21ean, nazionalak Antzuolan sartzear zeudela, eibartarrak omen ziren miliziako batzuk maristen komentuari su eman eta guztiz kiskaldu zela. 1942ko abenduaren 15an, berriz, Gasteizko Gotzaina zen Lauzurika jaunak, berreraikitako kapera bedeinkatu zuen. Beraz, pentsa genezake une horretan jarri zutela aldarean aipatzen ari garen amabirjina. Zera diosku garai hartako kronikak kapera, aldare eta bertan jarritako irudiei buruz: 

"La reconstrucción se hizo sobre la planta anterior, pero se introdujeron varias mejoras, como la techumbre en forma de quilla de barco invertida, forrados de recuadros con planchas de corcho. Los tres altares, con sus retablos afilinagrados y esbeltos, son de cemento armado, vaciado en molde de escayola ..."


 ALDAREAREN ERDIN IKUS DAITEKE IRUDIA

Hauxe da 1954ean Maristetako elizan zegoen aldare nagusiak zeukan egitura. Aldare nagusiaren erdian Inmakulada ikus daiteke, eta esan bezala gaur, herriko parrokian (sakristian) dagoena (beheko argazkiak).

























Iturria:

Santamaria, J.L. eta Ramirez de Okariz, I. (2006). Maristak Antzuolan. Antzuolako Udala.











2018/09/15

JOSE JOAKIN MADARIAGA LARRAÑAGA


Antzuolako Errukizko Amaren parrokian badauzkagu bi erretaula eder, aldare nagusiaren ezker eta eskuin aldera Jose Joaquin Madariaga Larrañaga izeneko antzuolar batek emandako diruari esker egindakoak. Egia esanda ez dugu bere eraikuntzaz datu handirik, une honetan daukagun dokumentazioa urria delako. Hala ere,  Gipuzkoako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan egindako bilaketa baten bitartez, bai aurkitu dugula “Obra Pia de José Joaquín de Madariaga. Liquidación, partición y adjudicación de los bienes de la testamentaría de José Joaquín Madariaga Larrañaga, 1889”izendatzen den dokumentua[1].

Artxibora joan eta, dokumentua kontsultatuz, aipatutako Jose Joakinek egindako testamentuaren zati batekin topo egin dugu. Interesgarria benetan bertan aurkitzen dena, izan ere, bertan, bere azken borondatea izan baitzen Antzuolari zerbait eskainitzea.

Honatx testamentu horren hainbat pasarte: 

1. Hasteko bere testamentuaren hirugarren atalean eskaintzen dio herriko parrokiaren parrokoa zenari ehun duro “de moneda española”; duro bakoitza 2,25 peso aldatuta, 225 peso jotzen direnak. 

2. Testamentuaren zazpigarrenen atalean, berriz, ematen dizkio Antzuolako parrokiari 25.000 pezeta, edo “cinco mil duros de moneta española”. Eta 2,25 pesotan aldatuz gero, 11.250 peso jotzen direnak.

Baina, legez, ondasun guzti (11.475 peso) horren %50a Argentinako Entre Rios-eko Hezkuntza Orokorreko Kontseiluari zegokion.

Eta halaxe egin zen banaketa, arestian aipatutakoa aintzat hartuta; alegia, Antzuolako parrokoari goian aipatutako ondasunetik 5737,50 peso eman zitzaion.

Garai hartarako dirutza ere zen kopuru hori, horrela tasatuta zegoen: 

1. 180 hektarea Argentinako NOGOYÁ herrian zegoen Algorrobito eremuan. Hektarea bakoitza 15 peso, guztira 2700 peso. 

2. Nogoyán zeuzkan 16 akzio, bakoitza 90 peso, guztira 1440 peso. 

3. Ricardo eta Salvador Vadillori emandako 6673,78 pesotako kreditu batengatik, 1597,50 peso.

Beraz, esandako 5737,50 peso, ordainduta geratu ziren.

Guzti honen berri une hartan Irunen Francisco de Ocaranzarekin ezkonduta zegoen Jose Joakinen arreba zen Modesta Madariagari eman zitzaion[2].

Esan beharra dago ordaindutako testamentu aktaren kopia bat zela. Kopia bakarra zen eta guztiz legala “por el Vice Consul Español de la Ciudad de Paraña, provincia de Entre Rios en la República Argentina”. Ez zen beste kopiarik egin, “a fin de evitarlas a la parroquia unos ciento y pico pesos que costaría copia y legalización”. 

Goian esandakoaren dokumentua, eta guk kontsultatu duguna artxiboan, berriz, Jose G. Azpiazuk  1899ko otsailaren 16an Zumarragan egindako dokumentu bat da.

Baina, nor zen Jose Joaquin Madariaga Larrañaga?

1833ko abenduaren 9an jaio zen Antzuolan, bere gurasoak Raimundo Madariaga Elorriaga eta Xaviera Larrañaga Larrañaga zirelarik[3]. Hil, berriz, Irunen hil zen, 1896ko uztailaren 19an[4].

Bi arreba izan zituen: Josefa Alexandra (1831/02/16)[5] eta Maria Modesta (1836/02/24)[6]. Maria Josefa dakigu 1836an hil zela.

Anaiak, berriz, hiru: Francisco Xavier (1825/09/01)[7], Jose Maria (1842/08/06)[8] eta Bonifacio Esteban (1828/06/05)[9]. Bonifacio 1835ean hil zen.

Ez dago Jose Joakinen ezkontza agiririk. Eta testamentuaren bitartekari bere arreba izanik, ez zen ezkonduko.

Ez dakigu nola aberastu zen ere, dakiguna da Argentinan bazituela ondasunak, beraz pentsa genezake Antzuolatik Argentinara joan izana lan eta fortuna bila eta, ondoren, Irunen hil. Izan ere dagoeneko existitzen ez den jauregi bat (Villa Madariaga) egon zen bertan, ziur eurena zena. 2011n bota zen etxea.

Ez dakigu ere herriko parrokiak nola kudeatu zuen Jose Joakinek emandako dirua. Dakiguna da gaur parrokiaren bi aldareak egiteko behintzat erabili zela dirutza hori, eta eliztarrek, bere dohaintza eskertuz-edo, aldarearen alde batean zein bestean marmoleko oroigarri bat eskaini zioten. 

errukizko amaren aldareak bilaketarekin bat datozen irudiak errukizko amaren aldareak bilaketarekin bat datozen irudiak

J.JOAKINEK EMANDAKO DIRUAREKIN EGINDAKO ERRETAULAK

 VILLA MADARIAGA, IRUN bilaketarekin bat datozen irudiak
VILLA MADARIAGA (IRUN)
http://bidasoatikbidasoan.blogspot.com/2011/10/villa-madariaga.html 
https://www.diariovasco.com/v/20111014/bidasoa/ayuntamiento-inicia-derribo-villa-20111014.html

[1] Iturria: Elizbarrutiko Histori Artxiboa. Donostia. Parrokiaren kodea: 06.024. Signatura: P019-15. 1287/017
[2]1857-09-28an ezkondu ziren Antzuolan.  Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. DEAH/F06.024//1255/003-01(f.44v,nº--/M,1857-09-28)
[3] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.024//1252/001-01(f.122v,nº--/B,1833-12-09)
[4] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.024//1257/002-01(f.213v,nº12/D,1896-07-21)
[5] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.024//1252/001-01(f.92v,nº--/B,1831-02-16)
[6] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.024//1252/001-01(f.145v,nº--/B,1836-02-24)
[7] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.024//1252/001-01(f.43r,nº--/B,1825-09-01)
[8] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.024//1252/001-01(f.195r,nº--/B,1842-08-06)
[9] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.024//1252/001-01(f.67r,nº--/B,1828-06-05)

2018/09/08

NEKAZARITZA ERREPUBLIKA GARAIAN (1935)



Herriko nekazal jarduera oso sinbolikoa da gaur egun, nahiz eta abere nahiz nekazaritza ekologikoarekin loturiko ekimenak (barazkiak eta ardi esnea) izan azken urteetan han eta hemen sortu direnak. 1960-1970. hamarkadetan izan zen nekazal gainbehera herrian, eta gaur baserrietako jarduera tradizionala, oro har, desagertuz doa, eta etxebizitza soilak bezala hartzen dira euretako batzuk, tartean, baina, behi, asto, zaldi, ardi taldeak uztartuz; alegia, soroak-eta garbi mantentzekoak, hain zuzen ere. 

Garai batean izandako jarduera oparoetara hurbildu nahi dugu honetan, eta Errepublika garaian herrian zegoen nekazaritzari hurbilketa bat egitea da helburua.

Baina herriko kontuekin hasi aurretik, Errepublika garaian gauzatu zen nekazal erreformaz hitz egin beharra dugu. 1932ko irailaren 9an aldarrikatu zen Espainian aipatu dugun Nekazaritza Erreformaren Legea. Espainian arazo larria zegoen, batez ere hegoaldean, latifundioaren ondorioz. Lege honek espropiatu egin zituen lur sail handi asko, eta nekazari txikiei eskaini zitzaien. Hala ere, honek ez zituen nekazarien eskaerei erantzun, eta porrot egin zuen. Hala ere, gobernu aldaketaren ondoren, beste lege proposamen bat aurkeztu zen, eta 1935eko abuztuaren 1ean onartu zen Nekazal Erreformarako Legea, aurrekoa, 1932koa,  deuseztatuz. Honexek iraun zuen Gerra Zibila etorri arte, eta frankistek berehala kendu zuten boterea eskuratu orduko.

Arestian aipatu dugun 1935eko Legea une hartan sortutako Nekazal Erreformarako Institutuak kudeatzen zuen, eta bere zereginetako bat baserritarren errolda bat egitea ere izan zen, besteak beste zeuzkaten jabetzen arabera ondoren zergak-eta ordaindu ahal izateko.
Antzuolari ere etorri zitzaion txanda, eta esku artean daukagu une hartan (1935/05/16) onartutako errolda, interesgarria dena nekazaritza egoerari erradiografia ateratzeko. Bertan, bi zerrenda azaltzen zaizkigu: 1) Landutakoagatik urtero 50 pezeta baino gutxiago ordaintzen zuten jabeena, edo 25 pezeta baino gutxiago errendamenduan ordaintzen zutenena, eta 2) hamar hektarea baino gutxiago lur ustiatzen zuten errentari edo maizterrena.

Pena bat da auzoz-auzo banatuta ez egotea errolda, besteak beste errazagoa egingo zitzaigulako auzo bakoitzaren nekazal egoera zein zen jakitea.


Landutakoagatik urtero 50 pezeta baino gutxiago ordaintzen zuten jabeek, edo 25 pezeta baino gutxiago errendamenduan ordaintzen zutenena
Z.
IZEN ABIZENAK
SEXU
ADINA
EGOERA
FAMILIA
guztira
ABERE
guztira
AZALERA
(ha)
1
Aguirrezabal Aranzadi, Claudio
G
43
Ezkondua
8
Lau behi
3
2
Aguirrezabal Lizarralde, Alejandro
G
69
Ezkondua
6
Lau behi
3
3
Alberdi, Pedro
G
32
Ezkondua
4
Bi behi
2
4
Aranes Agirre, Aniceto
G
52
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
3
5
Aranguren Unanue, Francisco
G
66
Ezkondua
9
Idiak eta bi behi
2,5
6
Artolazabal Telleria, Timoteo
G
61
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
2,5
7
Arrieta Cortabarria, Blas
G
51
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
4
8
Azcarate Aguirre, Manuel
G
28
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
3
9
Bertiz Olondo, Ignacio
G
26
Ezk.Gabe
3
Idiak eta bi behi
2,75
10
Biscalaza Urreategui, Barbara
E
47
Alargun
8
Bi behi
1,50
11
Cortabarria Iturbe, Jose Julian
G
70
Ezkondua
10
Idiak eta bi behi
3,50
12
Chinchurreta Araudo, Mariano
G
37
Ezkondua
5
Bi behi
1
13
Chinchurreta Aguirrezabal, Jose
G
54
Ezkondua
4
Idiak eta bi behi
3
14
Echaniz Mendía, Ignacio
G
44
Ezkondua
11
Bi behi
0,25
15
Gabilondo Astaburuaga, Miguel
G
67
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
3
16
Guridi Ayastuy, Francisco
G
73
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3,25
17
Igarza Aguirrezabal, Julian
G
55
Ezkondua
4
Idiak eta bi behi
2
18
Iparraguirre Zubiaurre, Juan
G
53
Ezkondua
14
Idiak eta bi behi
3
19
Iturbe Ezpeleta, Nicolas
G
32
Ezkondua
8
Behi bat
1,50
20
Jauregui Cortabarria, Jose Cruz
G
70
Ezkondua
5
Idi eta behi bat
3,25
21
Jauregui Garitano, Marta
E
59
Ezkondua
6
Idi eta behi bat
3,5
22
Lamariano Iturbe, Pedro
G
62
Ezkondua
9
Lau behi
2,5
23
Lamariano Leuria, Calixto
G
54
Ezkondua
6
Lau behi
2,5
24
Larrañaga Letamendi, José
G
60
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3
25
Larrañaga Garitano Francisca
E
64
Alarguna
9
Idiak eta bi behi
3,25
26
Larrañaga Mururuza, José
G
62
Ezkondua
4
Idiak eta bi behi
2,75
27
Leceta Alday, Casimiro
G
70
Alarguna
8
Idiak eta bi behi
2,50
28
Legorburu Elcoro, Eusebia
E
60
Alarguna
7
Idiak eta bi behi
3,50
29
Lizarralde Urreategui, Jose María
G
49
Ezkondua
6
Lau behi
2
30
Lizarralde Múgica, Juan Antonio
G
58
Ezkondua
6
Lau behi
3
31
Lizarralde Lete, Angel
G
47
Ezkondua
7
Idiak eta bi behi
3
32
Lizarralde Murguizu, Francisco
G
51
Ezkondua
5
Idiak
3
33
Loidi Jauregui, Florentina
E
56
Alarguna
5
Idiak eta bi behia
2,5
34
Macazago Lizarralde, Emeteria
E
42
Alarguna
10
Idiak eta bi behia
3
35
Madariaga Gabilondo, Miguel
G
64
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3,5
36
Ortueta Larrañaga, Marcelino
G
47
Alarguna
3
Idiak eta bi behia
2,5
37
Peña Aranzabal, Tomas
G
54
Ezkondua
7
Idiak eta bi behi
3
38
Telleria Gorosabel, Antonio
G
64
Ezkondua
4
Idiak eta bi behi
3
39
Zabaleta Zabaleta, Jose
G
48
Ezkondua
3
Bi behi
1
40
Zabaleta Beitia, Jose Ramón
G
40
Alarguna
2
Bi behi
0,5
41
Zabaleta Oñatiboa, Ramón
G
58
Ezkondua
5
Lau behi
3,5
42
Zabaleta Aguirre, Pedro Miguel
G
60
Ezkondua
6
Bi behi
1
43
Zabalo Legorburu, Manuel
G
55
Alarguna
5
Lau behi
2,5


(*) Hektarea batek 100 metro zabaleraz bider 100 metro luzeraz (10.000 metro koadro).
 
  •  ·        Beraz, 45 jabe (eta familia buru) azaltzen dira urte hartan landutakoagatik urtero 50 pezeta baino gutxiago ordaindu edo 25 pezeta baino gutxiago errendamenduan ordaintzen zutenenak.
  • Ezkonduak gehienak, familia kopuru handikoak osatzen zituztenak; euretako bat 14 senidetakoa. Batanaz beste, baina, 6 senidetakoa.
  • Emakume batzuk ere azaltzen zaizkigu (6), baina gehienak alargunak dira, bat izan ezik.
  • Jabeen batanaz besteko adina, berriz, 54 urtekoa.
  • Pare bat idi eta bi behiren jabetza aitortzen dute, batez ere, gehienek, nahiz eta lau behiren bat direnak egon. Gutxiago dauzkatenak ere bai, noski. 
  •  Azalerari buruz, ostera, 3,5 hektareatik beherako lur azalerak aitortzen dituzte. Batanaz beste, 2,6 hektarea. Beraz, gaizki bizi irauteko baldintzak ziren une hartan gure baserrietan bizi zirenak, nahiz eta, kasu honetan, lurrak norberarenak izan. 
Joan gaitezen bigarrenera, hots, 10 hektarea baino gutxiago lur ustiatzen zuten maizterrena.



Hamar hektarea baino gutxiago lur ustiatzen zuten errentari edo maizterrak
Z.
IZEN ABIZENAK
SEXU
ADINA
EGOERA
FAMILIA
guztira
ABERE
guztira
AZAL. (Ha)
LUR JABEAK
1
Aguirre Eguren, Domingo
G
55
Alarguna
5
Idiak eta bi behi
3
Herederos de Batz
2
Aldanondo Arriaran, Juana
E
38
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
2,75
Dolores Santa Cruz
3
Araiztegui Irizar, Bonifacio
G
65
Ezkondua
4
Lau behi
3,25
Jose Maria Otazua
4
Aranguren Mecolalde, Miguel
G
55
Ezkondua
8
Lau behi
4
Santiago Madariaga
5
Aranguren Múgica, Ascensio
G
38
Ezk. gabe
4
Lau behi
3
Carmen Miota
6
Aramburu Gurruchaga, Manuel
G
56
Ezkondua
8
Lau behi
2,5
Dolores Santa Cruz
7
Arregui Olalde, Pablo
G
50
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3
Concepción Orueta
8
Astaburuaga Elorriaga, Jose
G
60
Alarguna
3
Idiak eta bi behi
3
Ignacio Irizar
9
Azcarate Letona, Francisco
G
35
Ezk. gabe
4
Idiak eta bi behi
3,5
Santos Zabala
10
Badiola Murguizu, Sebastiana
E
60
Alarguna
7
Idiak eta bi behi
3
Ricardo Colmenares
11
Barrena Uriarte, Ascensio
G
48
Ezkondua
6
Bi behi
0,5
Santos Gallastegui
12
Bereciartua Irizar, Domingo
G
74
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
2,75
Dolores Santa Cruz
13
Cortabarria Larrea, Ignacio
G
64
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3
Jose Maria Otazua
14
Chinchurreta Arando, Félix
G
40
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
2,5
J. Evaristo Antia
15
Chinchurreta Argarate, Antonio
G
70
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
2,5
Visitacion Elorza
16
Eguren Aguirre, Pedro
G
48
Ezkondua
9
Idiak eta bi behi
5
Juan Iñarra
17
Errasti Olabarria, Juan
G
38
Ezkondua
7
Lau behi
3
Vicente Aristi
18
Gabilondo Lete, Francisco
G
42
Ezkondua
6
Bi behi
1,25
Santos Zabala
19
Garitano Telleria, Vicente
G
38
Ezk. gabe
3
Lau behi
3
Vicente Aristi
20
Igartua Lascurain, Francisco
G
52
Alarguna
4
Idiak eta bi behi
2,75
Felipe Azcona
21
Igarza Larrañaga, Marcos
G
65
Ezkondua
7
Bi behi
1,5
Jose Maria Otazua
22
Igarza Larrañaga, Ascensio
G
67
Alarguna
8
Idiak eta bi behi
2,5
Visitación Elorza
23
Iparraguirre Zufiaurre, Pablo
G
47
Ezkondua
6
Lau behi
2,75
José Larrañaga
24
Irazabalbeitia Loidi, Angel
G
51
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
3
Herederos de Batz
25
Irizar Murguizu, Francisco
G
67
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
5,5
José María Otazua
26
Iturbe Ezpeleta, Ignacio
G
45
Ezkondua
4
Idiak eta bi behi
2,75
Dolores Santa Cruz
27
Jauregui Cortabarria, Julián
G
62
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
3
Herederos de Batz
28
Jauregui Zufiria, José Ramón
G
44
Ezkondua
6
Idiak eta bi behi
5
Soledad Monzón
29
Jauregui Lizarralde, Tomás
G
66
Alarguna
4
Idiak eta bi behi
2,5
José María Otazua
30
Larrañaga Ayestarán, Julián
G
64
Ezkondua
4
Lau behi
2,5
Ignacio Goenaga
31
Larrañaga Toledo, Joaquin
G
57
Ezkondua
9
Idiak eta bi behi
2,50
Visitacion Elorza
32
Larrañaga Arbulu, Casiano
G
43
Ezkondua
6
Lau behi
3
Miguel Ugalde
33
Larrañaga Arbulu, Pedro
G
60
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3
Miguel Ugalde
34
Larrea Alberdi, Manuel
G
63
Ezkondua
7
Idiak eta bi behi
2,50
Ignacio Goenaga
35
Larrea Lacruz, Balbino
G
35
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
2,50
Vicente Aristi
36
Larrea Unamuno, Tiburcio
G
63
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3
Carmen Elortondo
37
Lascurain Aristi, Martin
G
41
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
3
Ignacio Irizar
38
Leceta Gallastegui, Jose Antonio
G
49
Ezkondua
7
Idiak eta bi behi
3
Jose Maria Otazua
39
Legorburu Gurruchaga, Jeronimo
G
40
Ezkondua
10
Lau behi
2,50
Jose Maria Otazua
40
Lete Aguirrezabal, Juan Jose
G
56
Ezkondua
10
Idiak eta bi behi
3,50
Jose Maria Otazua
41
Lete Azcarate, Felix
G
65
Ezkondua
8
Idiak eta bi behi
2,50
Jose Maria Otazua
42
Leturia Larrea, Angel
G
60
Ezkondua
4
Idiak eta bi behi
3
Ignacio Irizar
43
Lizarralde Mugica, Jose
G
49
Alarguna
8
Idiak eta bi behi
3,50
Jose Maria Otazua
44
Lizarralde Arrazola, Hilario
G
48
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
2,75
Dolores Santa Cruz
45
Mondragon Urcelay, Cipriano

46
Ezkondua
5
Lau behi
3
Herederos de Batz
46
Mugica Igarza, Librada
E
54
Alarguna
7
Bi behi
1
Viuda de  Zabaleta
47
Olabarria Irizar, Juan
G
39
Ezkondua
5
Bi behi
1
Juliana Zabaleta
48
Unamuno Ecenarro, Josefa Antonia
E
46
Alarguna
5
Idiak eta bi behi
2,50
Herederos de Batz
49
Iarza Azurmendi, Nicolas
G
56
Ezkondua
8
Lau behi
2,75
Conde de Villafranca
50
Zabaleta Bastarrica, Pablo
G
55
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
2,50
Jose Maria Otazua
51
Zabaleta Sasieta, Pascual
G
35
Ezkondua
5
Idiak eta bi behi
3
Herederos de Batz





  • Guztira, 51 baserritarrek (familiek) osatzen zuten hamar hektarea baino gutxiago lur ustiatzen zuten errentari edo maizterrak.
  • Hemen ere gizonezkoak eta ezkondutakoak dira nagusi. Emakumeak, bat izan ezik, alargunak dira. 
  • Batanaz besteko urtea, berriz, 51 urtekoa da, arestian aipatutakoekin alderatuta, gazteagoak.
  • Familia kopuruari buruz, esan, batanaz beste 6 senidetakoa dela, nahiz eta hamarreko familiak ere egon.
  • Pare bat idi eta bi behiren jabetza aitortzen dute, batez ere, gehienek, nahiz eta lau eta bi behirekin daudenak ugaritxoak ere izan.
  • Azalerak, 5,5 ha.tik hasita (bakarra) bat besterik ez dutenen tartekoak dira. Hala ere, batanaz bestekoa, 2,8 ha.
  • Badauka zerrenda honek beste datu gehigarria, eta hori baserri jabeen izenak dira. Bertan hauteman daiteke batzuk lur sail bat baino gehiagoren jabe zirela, benetako jauntxokeria adieraziz: Jose Maria Otazua (11 jabetza); Dolores SantaCruz (5); Heredros de Batz  (3) etab. 
  • Maizterrak izatea suposatzen zuen jabe baten menpe egotea, eta ondorioz errenta bat ere ordaindu ahal izan beharra. Beraz, herriko baserritarren erdia egoera honetan bizi zen 1935ean. Alegia, egoera oso-oso prekarioan, gaurko hitza erabiliz.
Beraz, ez zen une hartan baserritarrek oro har bizi zuten egoera txantxetakoa, penagarria ez esatearren, kontuan badugu udalerriko lur sailak txikiak zirela, ez oso emankorrak eta bertatik bizi nahi zuten familia kopurua, berriz, handia izan. Beraz, aukerak bilatu behar izaten ziren familietan egoera hartatik irteteko.
Arestian adierazi dugun errolda herrian osatuta zegoen tokiko Nekazarien Batzordean gauzatu zen, Gerra Zibila garaian ere bertan behean laga zena, eta irabazleen erregimenaren ordezkariekin ordezkatuko zena. Eta hala gertatu zen 1938an. Dagoeneko 1936ko irailetik Antzuola frankisten esku zegoela, osatu zen nekazarien batzorde berria 1938ko azaroaren15ean, herriko udalbatzar aretoan, funtzioetan alkate zen Fernando Azkarateren agindupean.  

Hemendik aurrera blog honen beste atal batean jarraituko dugu elkarte honen ibilera.


Informazio iturriak
  • Antzuolako Artxibo Historikoa. Nekazaritza atala.


[1] 1965-04-10, Libro de actas y acuerdos de 1965 a 1969,libro 21, folio 3.