2018/09/29

ABADE ETXEA


Gasteizko Gotzaitegiaren Gotzainak bidalitako eskutitz batekin hasiko gara: “ … considerando muy beneficioso para la parroquia la construcción de la casa cural y que con ello no han de sufrir detrimento alguno las atenciones ordinarias del culto divino, concedemos muy gustoso al recurrente nuestra licencia para que con arreglo al plano y presupuesto… puede construirse la proyectada casa… Le facultamos para que destine a este fin las cantidaddes que posee la fabrica parroquial, a excepción de aquellas que fueren necesarias para las atenciones odinarias del culto de la casa de Dios, y si agotados todos estos recursos tuviere necesidad de nuevos fondos, le damos licencia para que pueda recaudarlos por medio de un empréstito…”[1].  

1920ko martxoaren 21ean idatzi zen eskutiz hau. Beraz, Gotzainaren “placet” edo oniritzia zen obrari hasiera emateko. Eta jo eta ke aritu ziren 1920ko urte osoan, izan ere egun handia izan zen 1921eko urtarrilaren 30a, eta ez bakarrik eskola inauguratzeko eguna ere izan zelako, baizik eta bide batez apaizentzat egindako etxe berria ere inauguratu zelako. Azken honetara Bergarako artzapeza zetorrela aprobetxatuz, eskola ere berak inauguratu zuen. Beraz, herriko eskola eta apaiz etxea egun berean inauguratu zituzten. 

Esan behar da, dena den, bazegoela abade etxe hau egin aurretik beste bat antzerako kokapenean, baina 1917an bota zen. Etxe horren irudia alarde eguneko argazki honetan ikus dezakegu:


Apaiz etxe berria hasi aurretik zegoena ikusten da Madrileko "Nuevo Mundo" egunkarian ,1911. urtean, azaldutako argakian.

Baina aldi berean baita etxea botatzeko 1917an egindako plano honetan ere.


Proyecto den ensanche de carretera en la Calle de Ramon Maria Lili de Anzuola

Abade-etxearekin jarriatuz, 1920ko otsailaren 23an, obraren diseinatzailea eta egilea zen Santiago de Madariagak etxea egiteko aurrekontua idatzi zuen. Atal nagusien aurreikuspenak hauek ziren:
  1. Hargintza: 2.862 pezeta
  2. Arotzeria: 8.667,70 pezeta 
  3. Igeltseritza: 3.380,40 pezeta
  4. Iturgintza eta burdingintza:1.196 pezeta 
  5. Pintaketa: 823 pezeta   
       Guztira: 16.929,10 pezeta 

Ez uste posibleak: 500 pezeta 

GUZTIRA: 17.429,10 pezeta.

Proposamen hau onartuta, obrak hasi ziren, eta 1921eko otsailaren 1ean, berriz, obrak dagoeneko bukatuta, likidazioa egin zen. Eta aurreikuspenak bete egin ziren, izan ere materiala eta gremioen esku lana barne 15.136,08 pezeta kostatu zelako obra osoa (esku lana aparte). Lanean ibili ziren gehienak herritarrak ziren: arotzeri lanak (baita kale aldera jotzen duen miradorea ere) Fernando Azkaraterekin batera, Lete eta Txintxurreta ibili ziren. Burdinak, Nazario Agirrek. Iturgintzan, Antonio de Madariaga.


 Erreketeak Antzuolan. Irudi honetan apaiz etxeak garai batean zeukan begiratokia ere (gaur desagertuta) ikus daiteke. 1936. urtea. Iturria: http://www.requetes.com/navarra/navarra5.jpg

Eta ohitura onak ez galtzearren, diru laguntza bat ere eskaini zuten herritarrek, guztira 10.620 pezeta bilduz. Are gehiago, auzolanean ere esku lana eskaini zuten (“Peones de Irimo Alta; Basalde; Irimo Baja; Lizarraga; Uzarraga”). Eta lan hori eskertze aldera, elizaren kontura izan zen aperitiboa (ardoa, ogia eta gazta). Hemen ere, aperitiboan kontsumitutako produktuak herriko denda eta tabernak emandakoak izan ziren: Juliana Zabalo, Isidora Arbe, Andres Agirrezabal, Santiago Arin eta Francisco Irizar izan ziren hornitzaileak eta emaleak.

Iturriak
  • Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa,  1278/008 signatura.


[1] 1278/008 signatura. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Donostia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario