2018/10/08

BIZKALATZA ERROTEN ALOKATZE-HITZARMENA

XVI. mendean badira Antzuolan errota bat baino gehiago. Goitik behera hasita, Antigua, Altzarte, Lapatza, Ugarte eta Bidaurre. Hala ere, beste bat gehitu beharko genioke zerrenda honi: Bizkalatzakoa, gero Laskurain errota bezala ere ezagutua. Errota honek, baina, berezitasun bat dauka, “errotak” direla; hau da, errotape bat baino gehiago dauka. Gaur egun ere, bere aztarnak hor diraute zutik, baina, esan bezala, izena aldatuta, Laskurain errota bezala ezagutzen delako.Inguru ederra osatzen du errekak, errotak, inguruan dagoen iturriak. Pena bat izango litzateke dena galtzea.

Alokatze-hitzarmen hau 1592ko apirilaren lehen egunean egindakoa da, idazkaria edo notarioa Sebastian Lopez de Ozaeta eta Gallaistegi dela. Joan gaitezen dokumentura.


 LASKURAIN ERROTA bilaketarekin bat datozen irudiak
 BIZKALATZA ERROTATIK LASKURAIN ERROTARA
(Goian Laskurainandia baserria)

Alde batetik dugu Bizkalatza baserriko jaun eta jabea: Christobal Iñurrigarro Bizcalaça. Bestetik, bere emaztea: Maria Joanez de Bizcalaça.  Bata zein besteak erabakitzen dute Bizkalatza errota alokairuan ematea Joan Ladron de Zurbanori eta Maria Ruiz de Arroyabe, Bergaran bizi zirenak.

Dokumentuak argi lagatzen digu ze alokatzen zuten: “los dos molinos que yo y la dicha mujer tenemos junto a la dicha mi casa de Bizcalaça, que es en la dicha Universidad (de Ançuola)”.

Beraz, bi errota. Ez dakigu fisikoki ze eratakoak izango ziren, non kokatuko ziren, baina gaurko Laskuraingoak ikusita, ez ziren asko aldatuko, eta gaur bezala bi errotapeko eta bi errotagain izango zituen. Gero, dokumentuan irakurriko dugun bezala, bi etxe ere aipatzen dira.

Bi urterako izango da alokairua, berehala kontatzen hasiko dena: “que corren y se quentan desde el dia savado primero venidero deste presente mes que se quentan quatro días del dicho mes”. 

Baita alokairuagatik ordaindu beharrekoa ere: “quarenta libras de arina de trigo o quarenta fanegas y libras de trigo sin moler de rrenta en cada semana de los dichos dos años, pagados por los días savados de cada semana, con que sea el trigo o las arina bueno de dar y tomar”. Hori bai, “sin escusa y dilaçion alguna”. 

Badaude, hala ere, beste baldintza batzuk dokumentuak aipatzen direnak:

Alokairua hartzen dutenei jakinarazten zaie errotarriak (“de los dichos molinos”) ondo zaintzeko. Eta, “si por vuestra culpa se quebraron que a costa de vos otros seais obligados de los traer las piedras que fueren menester”. 

Erroten jabeek ere euren betebeharrak bazituzten, eta bat oso garrantzitsua, alokeran eman behar zuena baldintza egokiak ematea. Hala, “me obligo lo primero de hadreçarles y rrepararles la cassa del dicho molino de abaxo”. Beraz, bigarren errotan zegoen etxea txukundu behar zuten. Bide batez, mailegu gisa, hamar dukat eta asto bat: “diez ducados en dinero y un asno para acarrear çurrones pagados y entregados luego quando vinieren ha vivir a los dichos molinos”. Hori bai, ondoren itzultzeko: “de me los volver los dichos diez ducados en dinero de contado de buena moneda castellana y mas el dicho asno, sin escusa ni dilaçion alguna”. 

Bide batez, alokairuan errentan jaso dutenei jakinarazi zitzaien, behin adierazitako bi urteak bukatuta, errotan zeuden pisuak eta balantzak jaso bezala entregatu beharko dituztela: “de las pesas y balanças que tengo en los dichos molinos…”.

LASKURAIN ERROTA bilaketarekin bat datozen irudiak
Errotaren errotapeetako bat.

Guzti horrezaz gain, errotaren jabea zen Christobalek ur saltoak, kanalak garbitzeko, txukuntzeko eta  egiteaz gain, behar ziren erremintak jartzeko prest agertu zen. Hala ere, argi laga zuen errotan jarri beharko balira beste errotarri batzuk, Joan Ladron eta Maria Ruizek jarri beharko dituztela: “limpiar, y adreçar y hazer las acequias y presas y otros reparos y rremientas fueren neçesarios en los dichos molinos… y lo demás de poner las piedras de moler en los dichos molinos sea a cargo…”.

LASKURAIN ERROTA bilaketarekin bat datozen irudiak
Errotarriak Bizkalatza/Laskurain errotan.

Behin bata zein bestearen betebeharrak, zereginak adostu ondoren, alokatzen dutenek beren eskutan dagoena betaraziko dutela adierazten dute: “por la rrenta y tiempo de suso declaradas de los dichos molinos”. Beste hainbeste bertan bizitzera datozenak (Joan eta Maria): “guardaremos y cumpliremos y pagaremos … bibiremos y moraremos en las cassas de los dichos molinos durante los dichos dos años sin hazer ausencia ninguna”. 

Dokumentua sinatzerako orduan, garai hartan ohikoa zen gertatu zen, batzuk ez zekitela sinatzen, idazten ez zekitelako (“dixieron que no savian escribir”). Hori gertatu zitzaien errentan errota jaso zuten Joan Ladroni eta bere emaztea zen Maria Ruizi.

Informazio iturria: 

Oñatiko Protokolo Artxiboa. Sebastian Lopez de Ozaeta eta Gallaistegi notarioaren dokumentu sorta.

 
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario