2018/10/27

MARZALEGIN MUGARRIAK JARTZEN

Laskurainandia bilaketarekin bat datozen irudiak









LASKURAINANDI, LASKURAINTXIKI ETA ERDIAN MARZAL(D)EGI ZELAIA, LIZARRITURRI ETA ZUMAETARAINO ERE IRISTEN DENA 

Aldaketa desberdinak izan ditu toponimo honek historian zehar, baina gaur garai batean bezala idazten da: "MARZELEDI" (1705); MARZALEGUI (1785); MARCELEGUI (1826); MARZALDEGI (1994)".

Antzuolan gaude, 1785eko apirilaren 6an.
Juan Antonio de Agirrek eta Juan Antonio de Arrelusek Laskurainandiko, Zumaeta eta "Aquinobai" baserrietako jabeek lur batzuk mugatu nahi zituzten Marzalegin, Laskurain eta Zumaeta baserrien artean zegoena. Lehendabizi, baina, adierazten dute lurrak Laskuraintxiki eta Akinabei arteko mugituta zeudela; baita Lizarriturri aldekoak, Laskurainandi alderakoak. Horrela erabaki zen, mugarri bezala, zutiko egurrak jartzea bertan zuhaitz desberdinak landatzeko. Eta horren bitartez, aipatutako zuhaitz-mugarrien azpiko eremua Laskuraindaikoek erabil zezatela "... como la yerba y frutos o oja de arboles, sin que tengan licencia de rozar tierra..."; izan ere, hala eginez gero, lurra mugitzeko arriskua egon zitekeelako, beste hainbat urtetan gertatu zen bezalaxe.

Aipatutako Marzaleguin mugak markatzen ari zirela, Zumaeta baserriaren lur eremuen inguruan, eta lizar baten ondoren, beti ezagutu den mugarri bat agertu zen. Bertatik, lerro zuzen bat markatuz, "veinte y siete pies de tirada", beste mugarri bat jarri zen, bai lurrak banatzeko nahiz Laskuraingo errotara doan errekatxoa banatzeko. 

Laskurainetik Zumaetara doan bidean, berriz, ez zen mugarririk jarri, mugitzen ziren lurrak tarteko. Bakarrik adierazten da aipatutako bidetik "se halla en treinta estados y cinco pies de tirada desde la esquina del lienzo de la pared superior de de la casa de Lascurin a la entrada de Zumaeta...". Hala ere, behin eta berriro aipatzen da dokumentuan zatiketak egiteko egon zitezkeen arazoak, kontuan izanda lur hauek asko mugitzen zirela.


ZUMAETA BASERRIAK


Iturria
  • KRISTINA PAVO NUÑEZ (2005): Antzuolako Toponimia, Onomasticon Vasconiae, 25, Euskaltzaindia.
  • ARCHIVO FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO: Nombramiento para amojonar unas tierras. FSS_OZ_LASCURAIN,C.36,N.50 (1785-04-06).










No hay comentarios:

Publicar un comentario