2018/12/29

DANTZAK ETA BESTE ARAU GOTZAITEGITIK (1623)


antzuolako parrokia bilaketarekin bat datozen irudiakBerri bitxia dakargu gaur, Bergarako artxibo historikoan gordeta dagoen dokumentu batean oinarrituta. Antzinakoa, 1619ko ekainekoa. Bergarako udal batzarrean egindako bilera bat, bergararrak eta inguruko herritarrak (Oxirondo eta Uzarragakoak ere) elkartu zirenekoa. Antzuolatik Joan de Madariaga Irala e Joan de Gavilondo joan ziren bilera hartara. Aintzat hartu behar da Antzuola ez zela orduan oraindik herri independentea, 1629an lortu zuelako. 

Bertan Calahorrako gotzaiak hartutako bi erabaki eztabaidatu ziren:

  • 1.    Elizak eta ermitak zeuden inguruan dantzarik ez egiterena (“çinquenta pasos al arredenda”) . Helburua ez zen horiek debekatzea, baizik eta dantzen ondoren sor zitezkeen ohiturak zuzentzea, batez ere eliza eta ermita inguruko ezkutalekuak-eta saihestea: “en que los dichos vayles y danças se den, y en lugar dellas la gente moça se de a juegos y a dichos biçios en partes secretas y ocultas  a que no se podria dar remedio”.
  • 2.    Bigarren erabakiari buruz, ez dago argi ze arautu nahi zen. Badirudi aurretik zetorren gai bat zela “atabaques” delakoarena. Dakiguna da euskaraz soilik dagoen hitza dela, gazteleraz ez baitago “atabaque” hitzik.  Atabaka eliztarrak dirua botatzeko erabiltzen zuten/duten kutxa da. Beraz, badirudi horren inguruan arautu nahi izan zuela Calahorrako gotzaiak, baina ez dakigu besterik.

Hauxe  aipatzen diosku dokumentuak:

“Ajuntamiento. En la sala de las casas del concexo de la villa de Vergara a veynte y tres dias del mes de junio de 1619 años, estando juntos e congregados los señores alcalde y regimiento de la dicha villa y su juridicion para tratar y conferir lo que mas conbenga a la rrepublica segun que lo an de uso y costunbre especial e nobradamente, el dicho Domingo de Gurpide, alcalde hordinario de la dicha villa y su jurisdicion … Thomas de Jauregui, procurador sindico del dicho concexo, Miguel de Çulicueta rregidor della, Sevastian Serrano, diputado de la villa, Juan Martinez de Cupide e Joan de Gallaiztegui, regidor de Oxirondo de aqui, e Pero de Insausti, diputados della, e Joan de Madariaga Irala e Joan de Gavilondo, diptados de la universidad de Ancuola, que son la mayor e mas sana e de os oficiales del dicho concejo.

Y asi estando juntos por presencia de mi Joan Perez de Vereceibar, secretario … de la dicha villa y del dicho concexo, hordenaron y mandaron los sigueinte:

antzuolako ermitak bilaketarekin bat datozen irudiak
Este dia propuso e dixo el dicho señor alcalde de como … obispo deste obispado de Calaorra y la Calcada a mandado ultimamente no se vaylle ni se dançe çinquenta pasos al arredenda de la yglesia y hermitas desta dicha villa y su jurisdicion, de que por parte della estrapelado dando razones; por ende es mayor de servicio de nuestro señor en que los dichos vayles y danças se den, y en lugar dellas la gente moça se de a juegos y a dichos biçios en partes secretas y ocultas  a que no se podria dar remedio;  
y asi bien estaba apelado de parte desta dicha villa de otros mandamientos de su señoria al dicho publican en razon de los atabaques en cuia razon esta pendiente el pleyto, y pedio al dicho ayuntamiento den horden lo que mas conbenga a la republica de esta dicha villa y su jurisdicion;

y no dar lugar a tener  juridicion en parte que no lo de ni para lo qual aviendo e tratado y conferido largamente, se hordeno e mando y perjurando de una confirmado que todos los dichos pleitos se rigen en la persona .. segun los dichos pleytos, otorgan poder para que le agan las diligencias para ello … en el dicho alcalde obligando los bienes del dicho concexo para la paga de las dichas costas qeu ze hizieren con poder sustituir a los procuradores, alcalde, asi en los procuradores de la Real Chancilleria de Valladolid y en  … de Burgos … y deste obispado, y para ello otorgamiento poder de … como parezera ante … fe escrivano. 

Y con esta se acavo el dicho ayuntamiento e los firmaron de sus nonbre e los que ssavian. (…)

Don Diego de Gurpide; Thomas de Jauregui ; Joan Martines de Cupide; Martin Perez de Aguirre; Joan de Madariaga; Ante mi Joan Perez de Vereceibar".

Iturriak:
  • Bergarako Artxibo Historikoa. Título: Ayuntamiento de 23 de junio de 1619: Sobre la apelación al mandamiento del Obispo de la Calzada prohibiendo los bailes y danzas a cierta distancia de las Iglesias y ermitas y a otros mandamentos en razón de los atabaques. Alcaldía: Gurpide, Diego de . Nivel: Unidad documental. Fondo: Fondo municipal »  Subfondo: Subfondo histórico (hasta 1924) »  Sección: Administración municipal »  Subsección: Libros de Actas del Ayuntamiento » . Signatura: 01-L/201.Página:Página nº 261. Clasificación: 01.01 - A-01.
  • http://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/5/Kobie_3_Antropologia_cultural_LA%20_ATABAKA_%20por%20Antxon%20Aguirre%20Sorondo.pdf?hash=4d97b77c5a94508792b4f61ec3b5f368








2018/12/22

UR-ZOZOA ETA MARTIN "ARRANTZALEA"

Ur-zozoa errekan

Astindu onak izan ditu, edo hobeto esanda, ari da izaten herriko erreka nagusiak autobia eta AHT obrak direla medio. Hala ere,   Antzuolako errekak egoera ekologiko "onean" daudenaren seinaleak edo indikadoreak egon badaude. Gaur, adibidez, txori biri erreparatuko diegu; agian sarri ikusi dituzunak: ur zozoa eta martin "arrantzalea".

Lehena, oso azkar, urduri ez esatearren, ibiltzen da erreka ertz batetik bestera, eta Antzuolan sarri ikusteko aukera dugu. Urteren batean herriko plazan txori kumaldiren bat izan  duelakoan ere jakin izan dugu. 

Kutsatu gabeko urak nahiago izaten  dituenez, erreka baten uren garbiaren bioadierazle bihurtu da. Bere lumadia nabar iluna da eta papar zuriarekin. Tamaina txikikoa da, 18 zentimetroko altuera eta 30eko zabalera hego baten muturretik beste hegoaren muturreraino.


Ustekabean urperatzen den horietakoa da, bataz beste, 3 segundotan urperatzen da, baina ahlbideratuta dago urpean 30 segundoz egoteko. Intsektuak, ibai ohantzeko harri koskorrak irauliz aurkitzen ditu (begiratu Antzuolako errekan ateratako argazkiak).


Archivo:Kingfisher eating a tadpole.jpg
Ez da erraza, berriz, Martin "arrantzalea" ikustea. Aspaldi honetan desagertuta dago gure erreketatik, ez bada behin edo behin, beste nonbaitetik, egiten dituen sartu irtenak direla eta. Duela hilaabete-edo ikusi genuen herriko errean, ziztu bizian pasatzen.

Kontuak kontu, beraz, gure erreken osasunaren gorabeherak adierazteko bi hegazti paregabe dira biak. Zain ditzagun!!!



2018/12/15

BIDAURRE ERROTAREN ALOKATZE-HITZARMENA


Bergarako Santa Marinako parrokian dago 1834ko uholdea noraino iritsi zen adierazten oroigarria

Ez dugu Bidaurre errotaren aztarnarik, 1834ko ekainaren 30ean izandako ikaragarrizko uholdeak suntsitu zuelako. Garai batean, hala ere, errekaren zokoan ikus zitezkeen bere ur saltoaren harriak. 
Referencia 54355Gaur, berriz, errota hura egondako inguruan sortu zen Burubiko, baina beste erabilerako, ez zen errota izateko, baizik eta argindar-etxe bezala erabiltzeko. 1901ean eraiki omen zuen Rocaverdeko Markesak, garai hartan Bidaurre baserriko jabea ere bazenak.

Rocaverde etxea (Bergara). Felipe Iñiguizen argazkia (Bergarako Udala)


bIDAURRE BASERRIA bilaketarekin bat datozen irudiak
  Bidaurre baserria eta "Juan Saez de `Vidaurreren´ sinadura, 1590ean Bidaurre errotaren jabea.

Une honetan Bidaurre errotaren alokatze-hitzarmena dakargu.

Dokumentua 1590eko urtarrilaren 15ekoa da. Alde batetik, errotaren jabea, Joan Saez de Bidaurre. Bestetik, errota bere gain hartuko zuten maizterrek, bi emakume, ama eta alaba, hurrenez hurren: Domenja de Arteaga eta Maria Saez de Abendaño.

molino de Vidaurre
 
Alokatzearen epea: 6 urte, 1590eko urtarrilaren 16tik hasita. Alokairuaren ordaina, berriz, astero eta ostiralero egindako 62 libra irin edo gari ordainduz. Baina ez zen egin beharreko ordainketa bakarra izango, izan ere Domenja eta bere alabak:

  •  “Yten, … me haveis de moler en el dicho molino todos los trigos y çeberas que en mi casa hibiere … sin quitarles la motura que se quita por la molienda”. Beraz, behartuta zeuden Bidaurreko gari guztiak errotan igotzeko eta horregatik ez kobratzeko (`motura´ errotariak zerga bezala kobratzen zuena zen; euskaraz `laka´ dena).
  • Baina ez zen horretan geratu ordaindu beharrekoa: “Yten, … me haveis de dar en cada un año por los días de Navidad durante el dicho arrendamiento un capon bueno de maner que sea de dar y tomar”. Ikusten den bezala, aspalditik dator Gabonetan baserri eta errota jabeei kapoi baten bidez arrendamendua ere ordaintzeko.

Burubiko
1901ean Rokaberdeko Markesak eraikita

Hiru ordainketa mota hauek egin behar izan zituzten beraz, aipatutako maizterrek.
Hitzarmen hauek bazuten, baina, bigarren zati bat; hau da, alokatzen zuenaren betebeharrekin zer ikusia zuena. Hala, errotaren jabea zen Joan Saez de Bidaurrek zeregin hauek hartu zituen bere gain:

  • Urtero sagar-zaku bat (“costal de manzana”) abuztuan, eta bere jabetzan zeuden gaztainondoetatik ere gaztainak, nongoak eta “junto a la puente del dicho molino a la dicha mi cascade Bidaurre”. Are gehiago, intxaurrak ere bai: “el fruto del nogal que esta en las puertas deñ dicho molino”.
  • Baina ze zen horretan bukatu, izan ere eskaini zien “un asno, el mayor de los que tengo en mi cassa … y os sirbais en acarrear trigos y çeberas al dicho molino durante el dicho arrendamiento, y después como dicho hes se quede para las dichas mesmas; y si muriere dichos mesmas seays obligados de traer otro asno sin mi parte”. Beraz, astoa ere bai gariak-eta garraiatzeko. Behin alokairua bukatuta, maizterrentzat izango zen astoa.
  • Aldi berean, jabearen gain geratzen zen errotarrien nahiz gainontzekoen mantentze lanek sortzen zituzten urteroko gastuak (errotarriak, burdinak, ur kanalak, urtegia). Hauexek, zehatz-mehatz: “Adreçar en cada un año una vez durante el dicho arrendamiento los fierros de las ruedas y piedras del dicho molino y mas de hazer y edificar todas las nuevas obras que fueren menester hazer en el dicho molino y en sus ruedas y acequias, y presas sin parte de las dichas Domenja y Maria Saez”. 
Halaxe gauzatu zen hitzarmena, eta jabeak aitortza egiten zuen: “Y me obligo de no hos quitar durante el dicho tiempo para ninguna persona aunque me lo den mas renta que vos … so pena de hos lo dar en renta otro tal molino en tan buen sitio e lugar por la dicha renta”. 

Lekukotza adierazten, herriko abadeek sinatu zuten dokumentua: Joan abbad de Oruesagasti eta Joan abbad de Oxirondo; tartean zegoen Francisco Perez de Herzilla.

Esan, dokumentuak sinatzera zihoazenean, aipatutako maizterrek ezin izan zutela sinatu, izan ere “dixieron que no savian scrivir”.

Iturriak

Oñatiko Protokolo Artxiboa, Sebastian Lopez de Ozaeta eta Gallaizteguiren dokumentu sortatik.
 








2018/12/08

UZARRAGARA LEHENDABIZKO TXIRRINDULARI IGOERA

Gaur arte, 2018ra arte, XLIV aldiz   egin da "Uzarraga igoera", nahiz eta lehendabizikoa 1961ekoa izan. Beraz, ez da urtero ospatu igoera hau. Hala ere, badakigu lehendabizikoa nola egin zen, zenbat denboran, zenbat kilometro, zenbat txirrindulari, zein izan zen irabazlea ere ...

Antzuolako Udalak (edo hobeto esanda, une hartan txirrindulari afizio handikoa eta aldi berean herriko alkatea zen Jose Iñurrigarroren ekimenez) eta Bergarako Kirol Taldeak antolatuta ospatu zen 1961eko urriaren 8an (domekan) lasterketa hau. Dena esatearren, froga honen bultzatzailea, baina, bergararra zen Honorio Agirregabiria izan omen zen, dirudienez Uzarraga asko maite zuena, batez ere bere eliza eta ingurua garai bateko tenplarioekin lotzen zuelako. Beraz, inguru oso esanguratsu horretan erabaki zuen txirrindulari froga hau antolatzea.

Jubenilen froga izan zen lehen hura. Motza: 42,5 kilometro (gaur 67 kilometro). Beraz, ez zuen luze iraun karrerak, 20 minutu pasatxo eskax (21:19). Denbora horretan ailegatu zen Juan Elorza, Touring taldekoa, batanaz beste 39,5 kilometro orduko eginez. Errenteri, Eibar, Arrasate, Hernaniko ... txirrindulariek hartu zuten parte. Ez asko: 22k. Tartean gerora txapeldun handia izango zen Txomin Perurenak, igoeran zorte handirik izan ez bazuen ere.

Arratsaldean, baina, 12 onenek beste froga bat egin zuten. Beraz, egun borobila izan zen ordukoa. Izan ere, 1962an berriro antolatu zen froga. 

Honatx garai hartako prentsan agertutako kronikak:


 DIARIO VASCO (10/10/1961)
 HOJA DEL LUNES (1961/10/09)
 
LA VOZ DE ESPAÑA (1961/10/10)
UDAL GASTU AGIRIAN AGERTZEN DA OROIGARRI BATEN GASTUA: "PARA LA PRIMERA SUBIDA A UZARRAGA". Akta eta akordioen liburua (1960-1965), 20. liburu sorta.

Iturriak:
 - Antzuolako Artxibo Historikoa
- HEMEROTEKA DIGITALA:
  • LA VOZ DE ESPAÑA
  • DIARIO VASCO
  • HOJA DEL LUNES

2018/12/01

ARIMEN ALDAREA (VII)

 Arimen (Animas del Purgatorio) aldarea egiteko hitzarmenean parte hartu zutenen sinadurak


arrosario ama, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakArima aldarea gaur Arrosario Ama dagoen aldarean zegoen garai batean, izan ere, Arrosario Amarena gaur egun San Bartolomeko amabirjina dagoen tokian zegoen. Arima aldarearen erretaulan, bere gain aldean, Santa Teresaren irudia ere ikus daiteke.

Ez da aldare hau 1696ko parrokiaren inbentarioan azaltzen,bai, ordea, 1734an. Izan ere, aipatutako urtearen urriaren 10ean, herriko parrokoa zen Francisco Antonio de Larraldek, Juan Bautista de Benitua alkateak eta Andres Gonzalez de Galardi zen Sakramentu Santuaren maiordomoak, eta Bergaran bizi zen Miguel de Yeregui maisu eskultoreak hitzartu zuten azken honek egingo zuela Arimen aldeko aldarea, horrerako baina, bai San Estebanen eta "con modelo del Rosario" aldareak eredutzat harturik:

 OÑATIKO GPHA,

"Haia de azer y ejecutar el retablo colateral de las Animas Benditas del Purgatorio ... con marco labrado de nogal para frontales".

Baina ze baldintzarekin? Denbora eta formari dagokienez halaxe:

"un año poco mas o menos ..." baina "con la misma conformidad que antes de aora a echo y trabaxado el de Ntra. Sra. del Rosario en dicha parroquia".  

Beraz, badakigu Miguel de Yeregui maisu bergararra zenak ere egin zuela Arrosario Amaren erretaula.

OÑATIKO GPHA,

Aldi berean, baldintza hau ere bete behar izan zuen:

"se obliga a hacer en marco labrado de nogal para el altar de las Animas, de la misma echura y talla que el que tiene en el altar de Ntra. Sra. del Rosario".

Dokumentua ere argia da adierazten zenbat ordaindu zitzaion:  

"por precio y quantia de mil y quinietos reales de vellon ... entres pagas por tercias: 40 pesos de a 15 reales aora pronto y de contado ... Otros 40 pesos de la misma especie de vellon para Todos Los Santos del año proximo venidero de 1735, parte en especie de trigo al precio que concurriere en maio del citado año y lo demas asta los dichos 40 pesos en dinero, y los restantes 20 escudos que faltan por Todos los Santos de 1736".

Esan beharra dago maisuaren esku geratu zela aldarea kolokatzea eta baita berarekin batera:

"la pintura de Santa Teresa".
 
Artxiboa:
  •  Oñatiko Gipuzkoako Artxibo Historikoa GPHA