2019/04/27

GERRAKO SAMINAK: HAINBAT EKINTZA ETA REMIGIO LARREA

Aipatu izan dugu Gerra Zibilean (1936-1939)alde bateko zein bestekoen arteko talka eta ondorengo samina handia izan zela Antzuolan ere. Gerra 1936ko uztailean aldarrikatu zenean, baina batez ere irailetik hasita, ugariak izan ziren mehatxuak, atxiloketak, heriotzak eta mendekuak antzuolarren artean. 

Hemen dakartzagu beste bi adibide, bi iturri erabiliz, garai hartakoa baieztatu nahian: 1) egunkari batean agertutakoa, eta bestea 2) Remigio Larrearen kasua.

Egunkariarekin hasteko. Eskuma aldeko egunkari honetan (Donostian publikatu eta ideologia falangista zen "Unidad" izan litekeena) ondo zehazten da une hartan herriak bizi izandakoak. Pasarte batzuk ateratzen ditugu ale hartatik:
  •  "Donde anteayer hubo un combate y mucho fuego de artillera. También hicieron lo suyo los aviones".
  • "La carretera se halla con averías. No podían faltar las voladuras de puentes para impedir ... el avance de nuestras tropas".
  • "La fábrica de curtidos de Agustín Tellería ha quedado destrozada. Han roto toda la maquinaria y se han llevado los géneros que había en la misma. Su dueño se encuentra encarcelado en Madrid".
  • "Se han llevado detenidas a su esposa y sus tres hijas".
  • "Otra factoría, `Manufacturas Olaran,´ no ha tenido desperfectos...".
Remigio Larrearen kasuak ere (argazkian gorriz azpimarratuta) adierazten du garai hartan karlisten aldetik ere jasan behar izan zituztenak. Beste 240 bat preso  karlista bezala Debagoienean, atxilotua izan zen Remigio. Atxilotu guzti hauek gaur Bergarako Errege Mintegia edo Seminarioa ezagutzen den bezala egon ziren giltzaperatuta, eta Bergara fazisten esku bi egun jausi aurretik atera eta, Bergaratik pasatzen zen Los Vascongados izeneko trenean sartu goiko geltokian eta Bilbon egokitutako espetxeetara bidali zituzten, tartean baita Remigio ere.

Remigiok Agustin Telleriak Antzuolako etxean zeukan baratzeko lanak egiten omen zituen. 

Bera, Bilbo fazisten esku izan aurretik, presoek ezker milizengatik jasandako jipoi, afusilamendu (200 bat hil omen zituzten) eta abarrekoen (tartean gaixotasunak: tuberkulosia, tifusa...) lekukoa izan zen, eta jasandako egoera horren ondorioa ere izan zen. Horregatik, oso gazte hil omen zen.

 Iturria:
  • Eskerrik asko Josuren MURGIZUri!!!

2019/04/22

AITZABASALDEKO HARIZTIA

Oso urriak dira dagoeneko Antzuolako udalerrian dauden hariztiak. Are gutxiago ganorazkoak, garai bateko hariztiak. Orain dakarguna agian herrian dagoen osasuntsuena, eta gazteena bezain ederrena da, eta Basalde auzoan egin dezakegu berarekin topo.

Olazabal baserrira doan bide bazterrean hasi eta ia trenbideraino luzatzen bada ere, egia esanda, eraldatuta dago, abiadura handiko obrak mesederik egin ez diolako, besteak beste harizta bitan banatuz.

Katastroak inguruko lur sailen erabilera adierazten du.

"Basalde" toponimoak ere argi adierazten diguna da garai batean inguru hau guztiz basoz betetako ingurua izango zela, nahiz eta gaur beste ikuspegi bat izan.

Olazabal baserria

Hala, Olazabalgo bidean dagoen lur saileko hariztia da osasuntsuena, eta 20.417 metro karratu ditu. Esan bezala, haritz gazteak ikus daitezke bertan, lerdenak, eta beste espezie batzuekin batera, gorostia batez ere, basoa partekatuz. 

Hariztia une honetan bitan banatuta dago, tartean trenaren tunelak-eta egiteko ateratako lur metaketa bat dago inguruan.

Hala, gorago dago beste harizti zatia: 7.119 metro karratuko hariztitxo bat.

Egunen batean bisitatzea nahi izanez gero, Olazabalgo bidetik duzu egokiena, eta bertatik, Antigua auzora begira ere ikuspegi polita dago. 





 AITZABASALDEKO HARIZTIAREN IKUSPEGIAK





2019/04/13

ARROLA ETA URBIAKO AKANPALDIA (1974). 45 URTE!


Arrola mendizale taldearen sorrera ofiziala 1972ko azaroan izan bazen ere, bere lenedabiziko urratsak aurretik eman zituen. Izan ere, jakin badakigu 1969ko ekainaren 15ean herrian lehendabiziko martxa antolatu zela ("Primera Marcha Regulada de Montaña Local"), eta bertara makina bat neska mutil joan zirela. Handik hilabetera, uztailaren 13an, ekainean egindako martxaren sari banaketa antolatu zen Koroson, aurretik bertan meza izan ondoren.

Bigarren martxa, berriz, 1970ko ekainaren 14ean izan zen, eta 75 bat mendizalek hartu zuten parte. Beraz, Arrola ofiziala izan aurretik, halako mendi elkarte bat osatzeko eta aldi berean ekintzak antolatzeko eskarmentu dezenteko herritar talde bat eratuta bazegoen.

LA VOZ DE ESPAÑA egunkariak une hartan Arrolako lehendakaria zen Tomas Larreari egindako elkarrizketa (1974/06/27)

Esan bezala, 1972an sortu zen ofizialki Arrola mendizale taldea. Handik gutxira, 1974ean,  Euskal Mendi Federazioko burua zen Francisco (Pako) Iriondok gonbidatu zuen Arrola, inoiz bere 50 urteko esistentzian sekula santan euskal mendi federazioak antolatu gabeko akanpada bat egitera; hau da, Urbian ospatuko zen  herrialdeen arteko gazte eta gaztetxoen arteko lehendabiziko mendi akanpada ARROLA mendizale taldeak antolatzera.

Ez zen makala izan bere antolaketa, Antzuola herria buru belarri sartu zena, kontuan izanda aurre-ikuspenak zirela 800 bat gaztetxo Urbian elkartzea. Hori egiteko 160 bat kanping-denda ere jarri behar izan zituzten.

Antolaketa horretan, mendi irteerak-eta tartean, bazegoen ekitadi bat benetan maitagarria. Izan ere, Aita Lasak Urbian dagoen ermitan 25 urte betetzen zituela kaperau lanetan-eta, omenaldi bat ere egitea iruditu zitzaien oñatiarrei edo Oñatiko Aloña mendi taldekoei.

Egiari zor, baina, Bergarako mendizaleekin batera egin zuen Arrolak lehendabiziko akanpada. 1972ko urtea zen.  Dozena bat neska-mutil joan ziren orduan Gorlara, Altsasuko zelaira, herriko bi monitore gazte tartean.

Urbian 1974ean egin zena, beraz, demasakoa izan zen: 

"Bezperan dendak igo eta Gorristegiko granjan utzi ... eta akanpada zapatuan eta domekan ... aurreko egunean (ekainaren 28) ez zen giro, eta sekulako zaparrada bota zeban, eta jendea ermitan lo egin behar izan zeban" kontatzen digute antolatzaieek. 

Baina hurrengo egunak oso onak egin zituen, eta "saldiak, astoak eta mandoak erabili ziren materiala igotzeko".




AITA LASARI EGINDAKO OMENALDIAREN KRONIKA (1974/06/30 eta 1974/07/02)
 
Antolaketa hartarako kartulina hauek atera zituen Arrolak, kanpai-denda bakoitzean zeudenen kontrola egiteko. Aldi berean, oinarrizko arautegi bat ere adierazi zen bertan. Kontuak kontu, La Voz de España egunkariak zioen azkenean 400 bat umerentzat 140 kanpai-denda jarri zirela Urbian.

Honatx garai hartako argazki batzuk:

EZKER ALDETIK HASITA: FRANCISCO IRIONDO (EUSKAL MENDI FEDERAZIOKO LEHENDAKARIA), GERBASIO LEGORBURU, JOSE INAZIO JAUREGI "BARBERITO" ETA SEBERIANO AGIRREURRETA (1974)
EZKER ALDETIK: TOMAS LARREA (ARROLAKO LEHENDAKARIA); FRANCISCO IRIONDO (EUSKAL MENDI FEDERAZIOKO LEHENDAKARIA); GERBASIO LEGORBURU, JOSE INAZIO JAUREGI "BARBERITO" ETA SEBERIANO  AGIRREURRETA , TXISTULARIAK


URBIAKO AKANPADAKO KANPAINA-DENDAK, ERMITA PAREAN JARRITA (1974)
OMENDUA: EZKER ALDEAN, AITA LASA. ERDIAN AITA VILLASANTE... FRANCISCO IRIONDO, MENDI FEDERAZIOKO LEHENDAKARIA, HIZKETAN (1974)

Egia esanda, antolaketa bikaina izan zen akanpadarena, "50 bat lagun ibili ziren berau antolatzen". Beraz, Arrolak hurrengo akanpadak antolatzeko entrenamendu ona izan zen: DEXAO (1975); OPAKUA (1976); BELABARZE (1978, 1979); ANBOTO (1980) ... izan ziren ondorengoak.

Esan dugun bezala, akanpada sonatuaren irudiak ere badauzkagu, une honetan Arrolak digitalizatu eta saretu dituenak.

Ikusi nahi baduzu 1974ko akanpada hura, azpian duzun bideoan "klik!" besterik ez duzu egin behar.

AKANPADA-OMENALDIA

Ea kronikatxo hau baliagarria egiten zaigun kili-kolo bizirik ari den elkartea bati, Arrolari, bizi irauteko arnasa emateko.


ITURRIAK:
  • LA VOZ DE ESPAÑA egunkaria. Hainbat ale.
  • ARROLA MENDIZALE ELKARTEA (HAINBAT ARGAZKI ETA DOKUMENTU). 
  • ARROLA 25 urte aldizkaria. 
  • Joxe Lizarralde "Zupide". Eskerrik asko.

 

ARROLA-TXARTELAK. 
Mendigainetako buzoetan lagatzen zirenak.





2019/04/07

LEHEN HERRI BARRUKO TXIRRINDULARI LASTERKETA (1968)

Ekarri ditugu blog honetara txirrindularitzarekin lotutako albisteak. Honetan, bitxikeri batekin gatoz, 1968ko abuztuaren 25ean, herriko jaietan ospatutako ohiko lasterketaz gain egin zelako ez ohiko herri barruko lasterketa bat. Lehena izan zen. Ez dakiguna da ondoren gehiago egin ote ziren.

Zirkuitua orain herriko saihesbidea edo bariantea izan zen (1967ko abenduaren 11n inauguratu zen saihesbidea).

Goizean egin zen Antzuolako XXIV. froga-lasterketan ez ziren txirrindulari asko izan XXIV; 19 txindularri besterik ez, gehienak une hartan hasi zen Palentziako birara joan zirelako. 120 kilometro egin zituzten. KAS taldeko Fernando Iragorrik irabazi zuen. Guztira hiru ordu eta zortzi bat minutu behar izan zituen; batanaz beste, 37,4 kilometro orduko.

Esan bezala, arratsaldean barruko zirkuituan, 23 buelta eman zituzten txirrindulariak. Irabazlea, berriz, KAS taldeko J.L. Errandonea izan zen.

Antokuntza, berriz, "Sociedad Ciclista Vergaresa"k egin zuen, Antzuolako udalak lagunduta.























UNIDAD EGUNKARITIK (26/08(1968)


DIARIO VASCO (27/08/1968)