2019/05/25

EGURRIBAI BASERRI BERRIA HIPOTEKATUTA


Hementxe dakargu hipoteka baten dokumentua. Dokumentua ere interesgarria da Egurribai baserriaren lehendabiziko aipamen dokumentala delako. Orain arte genekien bakarra zen XVIII. mendearen erdi aldean-edo eraiki zela baserria. Hala ere, dokumentu honek beste data bat ematen digu, eta da bere ber-eraikuntzarena ("Que redifico en ... paraje llamado EGURRIBAY").

EGURRIBAI BASERRIA

Dokumentua  Tomas de Iñurrigarrok eginikoa da, 1764-5ean. Berak, Juan Antonio de Irazabalen alde, 950 dukat kopuruko mailegua bereganatzen du; interesa, berriz, %2.

Horri aurre egiteko hipotekatu zituen bere lur sailean berreraikitako baserria eta labea ("hipoteco la cassa nueba y horno que redifico en el Yravazi propio suio"), non eta EGURRIBAY izeneko eremuan. Hipotekatu zituen bere ondasun guztiak, lurrak "pertenecientes a dicha caseria de Egurribay"

Beraz, orduantxekoa da baserri honen lehendabiziko erreferentzia. Jakin badakigu ere, katastroaren arabera, Iñurrigarrotarren baserria ere izan zela 1862ra arte (1783an, Juan Anjel Iñurrigarrorena zen; 1844ean, Juana Bautista de Iñurrigarrorena), eta, ondoren, Juan Ignazio Ezpeletaren esku geratu zen.

ITURRIA:
  • Gipuzkoa Probintziako Artxibo Historikoa (gpah) 40245_A_000700R.JPG 
 


2019/05/19

ARTZAINAK ANTZUOLAN

Aurtengo San Isidro egunean, bailarako artzainen eguna ospatzen zela aitzakiarekin, Antzuolako artzain izandakoei ere (edo hobeto esanda, oraindik, bakoitzak bere neurrian, aritzen direnei ere) omenaldi txikia egin zaie. Egurribai baserriko Matilderi, Lamariano edo Lamañogaineko Joxeri eta Altzetako Patxiri. Emakume bat eta bi gizonezkoei, beraz.

PATXI-MATILDE-JOXE

Tradizioa izan du artzantzak herrian,  eta etorkizunera begira badirudi indarra hartu duela, Aranburu (Anbu) baserrian egiten den gaznaz gain, ustiapen berriak (Pikunietakoa eta Lamariano edo Lamañoazpikoak) gehitu behar direlako.
Arrolan dagoen tumuluak garai bateko artzain-bideak markatzen du.

Herritik pasatzen zaigu antzinako garaietara eramaten gaituen artzain bidea: Aizgorri-Udana-Arrola-Deskarga mendatea-Trekutz-Elosua-Karakate, hain zuen. Horren lekuko han eta hemen banatutako monumentu megalitikoak dira.

Hala ere, artzaintza mota bat da urtaroen arabera batetik bestera ibiltzen den artaldearena, eta beste bat baserri edota inguruko mendietan ibiltzen dena.  Eta, esan dezagun, inguruko artzaintza mota hau  berria dugula Antzuolan (eta inguruko herrietan). 

1802ko estatistiketara nahiz albisteetara joz, ez da aipatzen herrian ardiak zeudenik, bai, ostera, "cría de ganado vacuno"; beraz ez "ovino".  Bai, baina, 1845ean, non aipatzen den herrian egon bazegoela "ganado vacuno y lanar".

XX. mendean egoera aldatzen joan zen. Udalak dauzkan datu estatistikoei, aberen erroldei, erreparatuz gero, hauek ardien kopuruak:
  • 1942: 2026
  • 1952: 816
  • 1960: 140
Beraz, urte gutxian, ardi kopuruen beherakada nabarmena gertatu zen herrian. Egoera ere aldatzen ari zen baserrietan, herrian (eta inguruan) garatzen ari zen industriaren mesederako.

Kontuak kontu, Karmelo Etxegaraik (1865-1925) esaten digu ospetsua zela San Isidro ferixa Antzuolan.


SAN ISIDRO EGUNA (2019/05/19)


Iturriak


2019/05/18

INTSUSA

 INTSUSA EDERRA IRIMOEGI-GOI AUZOAN 

Maiatzean gaude, eta lore hila den garai honetan badaude zuhaixka batzuk benetan izugarri loretsen direnak. Euretako bat intsusa dugu. Ugari dago gure udalerrian, eta lora txuri polit ugaria ateratzen du urtero.

INTSUSA BIDAURRE-BENITUA INGURUAN

6 eta 8 metro arteko luzera har dezakeen arbustu edo zuhaixka dugu intsusa. Itxura aldetik berezia da, adar asko baititu. 


LORATZEKO BIDEAN 

Zuhaitz batena bezain zurtoin gogorra dauka. Zurtoin edo enbor horrek bi azal izaten ditu. Bata ikusi egiten da, eta kolore marroia du; bestea, berriz, azpialdean dago, eta berde kolorea du.

LORATUTA

Loreak zuriak dira, eta bost lore-hosto txiki dauzkate. Txikiak izateaz gain, bata bestearen ondoan jaiotzen dira. Beraz, lore sorta ederra osatzen dute. Oso usain berezia daukate. Urrutitik ere usaina dauka intsusak.

Adartxo bakoitzak 5-9 hosto izaten ditu. Hostoak bata bestearen parean jaiotzen dira. Adarraren puntan ere hosto bat dauka. Gainerakoen antzera, hostoak lantza itxura dauka. Bestalde, ertzak horzdunak dira.

Fruituak beltzak, mamitsuak eta txikiak dira. Ukituz gero, esku guztia purpura kolorez tindatzen da.

Euskal Herrian (eta Antzuolan) oso ezaguna eta erabilia da. Nonnahi topatuko dugu. Beste zenbait landarerekin batera, sendabelarrik herrikoienetakoa da. 

Uste dut, zuhaixka honen inguruan jakin behar denaz jabetzeko, hemen kontsultatu besterik ez dagoela:


2019/05/12

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: ESPAINIAKO KONGRESURAKO (2019/04/28)

EH Bildu izan da Espainiako Kongresuko hauteskundeetan Debagoienean boto gehien lortu dituen alderdia. 12.609 boto lortu ditu eta EAJk 12.055. Debagoieneko bederatzi herritatik seitan izan da nagusi EH Bildu eta Leintz bailarako hiruretan EAJ, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza. 

Antzuolan, beraz, EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak, bototan 565 hartu ondoren. Gero, EAJ, 398 botorekin. Esan, VOX eta Ciudadanosek ere botoak jaso zituztela, bederatzina. Podemos-ek ere indarra du herrian, 147 botorekin. PSE, berriz, zertxobait gutxiago jaso zituen: 131 boto.  

Emaitzak



Botoak Ehun.
Alderdiaren logoa EH BILDU 565 %43.97
Alderdiaren logoa EAJ 398 %30.97
Alderdiaren logoa ELKARREKIN PODEMOS 147 %11.44
Alderdiaren logoa PSE-EE/PSOE 131 %10.19
Alderdiaren logoa PP 21 %1.63
Alderdiaren logoa VOX 9 %0.7
Alderdiaren logoa C's 9 %0.7
Alderdiaren logoa PACMA 3 %0.23
Alderdiaren logoa AULKI ZURIAK 2 %0.16

 Iturria: GOIENA.

2019/05/11

BERETERIO-IRAETA EZKONTZA HITZARMENA (1832)



BERETERIO/BETEIXO BASERRIA

Gure atal honen protagonistak, Simon eta Maria Rosa,  Uzarragan ezkondu ziren 1832ko ekainaren 25ean. Ezkondu ondoren, bata zein besteak emango zuena adieraziz, dokumentu legal hau idatzi zuten Antzuolako notarioa zen Antonio de Maria de Lili eta lekukoen aurrean.

Alde batetik, Simon de Mujika, Bereterio baserriko jabea zen, eta bere gurasoak dagoeneko hilda zeuden. Bestetik, Maria Rosa, Iraeta baserrikoa zen. Eta hauxe diosku dokumentuak:

En la casería solar de Bereterio … a veinte y cinco de junio de 1832… De una parte Simón de Mújica, mayor de 25 años, hijo legítimo de Juan Antonio de Mújica y Josefa de Larrea, ya difuntos, y de la otra, Antonio Julián de Yraeta y Francisca Antonia de Alzola, marido y mujer legítimos, y María Rosa de Yraeta, su hija legítima, todos vecinos de esta villa (de Anzuola), y previas las venias y licencias en derecho necesarias de que doy fe, dijeron:  (…) acaban de contraer verdadero y legítimo matrimonio, según orden de la Santa Madre Iglesia Católica Apostólica y Romana, precedidas las tres moniciones dispuestas por el Santo Concilio de Trento, los citados Simón y María Rosa. Y a fin de que en todo tiempo conste lo que cada uno de ellos introduce al matrimonio  … capitulan lo siguiente:

·        El expresado Simón de Mújica declara que es inquilino de esta Casería de Bereterio, y tiene por sus bienes y efectos lo que siguen:

1.       Primeramente dos yuntas de bueyes, de valor de 2880 reales de vellón.
2.       Dos vacas con sus crías en 880.
3.       Otra vaca de 440
4.       Dos vigantonas 352
5.       Dos cerdos avaluados en 300
6.       Diez fanegas de trigo, a 54 reales fanega, 540
7.       40 fanegas de maíz, a 26 reales fanega, 1040
8.       6 fanegas de aba a 34 reales, 204
9.       19 ovejas a 30 reales cada uno, 570
10.   6 corderos a 14 reales cada una, 84
11.   4 arcas tasadas en 60 reales cada una, 240
12.   Otras 3 arcas, en 300
13.   Otras 3 en 120
14.   4 cofres en 64
15.   8 cuyas de camas, en 128
16.   Otra cuya, en 70
17.   Una artesa para amasar, en 44
18.   Otra artesa, en 10
19.   3 cedazos, en 15
20.   4 pares de ruedas de carro, en 400
21.   Otros 3 pares de ruedas grandes para camino real, 1200
22.   9 cuyas de carros, en 180
23.   3 yugos de bueyes con sus aparejos, en 360
24.   Otros dos yugos para vacas con sus aparejos, en 100
25.   Otras tres cuyas de carros grandes, dos de ellas con ligas, en 400
26.   Tres mantas para carros, en 180
27.   Las sogas de los tres carros, en 90
28.   36 costales usados, en 6 reales cada uno, en 216
29.   Otros 20 costales nuevos a 18 reales el par, en 180
30.   60 corambres para vino, a 32 reales, en 2240
31.   Dos arados de a 24 púas, en 120
32.   Otros 4 arados: dos de ellos de a 5 púas, otra de cuatro, y otra de tres, en 60
33.   Dos surcos, en 60
34.   7 pares de layas, en 105
35.   6 arados grandes, en 36
36.   Otras cinco menores, en 18
37.   6 azadillas, en 12
38.   Tres instrumentos llamados sasardas, en 18
39.   8 escuaras de fierro, en 12
40.   4 guadañas para yerba, en 40
41.   Una barra de fierro de peso 23 libras, en 30
42.   Un martillo grande, en 16
43.   5 hachas, en 20
44.   Otra menor en 3
45.   Una azuela, en 5
46.   Las herramientas completas para la cantera, en 40
47.   Una cadena larga rastrera, en 16
48.   Otras dos pequeñas, en 16
49.   9 cadenas de atar vacas, en 40
50.   Dos cadenas de carneros, en 16
51.   Dos pesas romanas, en 20
52.   Dos palas de hierro, en 5
53.   Una oz para limpiar matos, en 2
54.   6 ozes, en 6
55.   Dos azadones, en 16
56.   Un rastrero o lera de carrear piedra, en 26
57.   Dos palos del horno, en 12
58.   Un pesebre de piedra, en 10
59.   Un armario, en 320
60.   Otro armario, en 70
61.   24 sillas a cuatro y medio reales, 108
62.   Una mesa nueva, en 80
63.   Otra mesa menor, en 28
64.   Otra pequeña, en 6
65.   Un reloj de casa, con su caja, en 200
66.   Un asiento, en 16
67.   Troje de cabida de 32 fanegas, en 220
68.   Dos devanaderas, en 8
69.   Un cubo para colada, en 30
70.   La medida de media fanega, en 14
71.   De la cuarta, en 8
72.   De la cuartilla, en 5
73.   10 canastos grandes, en 12
74.   Otros 4 menores, en 4
75.   Un triguero grande, en 4
76.   Otros cuatro regulares, en 4
77.   Una escalera, en 8
78.   9 camas, con a cada tres colchones, tres almohadas y demás necesario según se acostumbra, a 80 reales cada uno, en 720
79.   20 sábanas en 30 reales cada una, en 600
80.   26 fundas de colchones a 4 reales, en 640
81.   16 fundas de cabezales, a 8 reales, en 120
82.   12 fundas de almohadas a 8 reales, en 96
83.   8 sobrecamas a 10 reales, en 80
84.   4 mantas de márraga a 11 reales, en 44
85.   Dos manteles de mesa, en 50
86.   Otros 12 pequeños o servilletas, en 72
87.   4 paños de manos, en 28
88.   Dos pares de cortinas, en 68
89.   Dos sacos blancos para harina, en 20
90.   20 camisas para su uso, en 600
91.   6 pares de medias blancas, en 48
92.   6 pares de medias azules, en 64
93.   3 vestidos de paño negro, en 540
94.   4 de paño de color, en 400
95.   Otra de pana, en 100
96.   Otros 4 de tela, en 280
97.   4 chalecos de terciopelo, en 128
98.   Otros 4 chalecos de pana, en 80
99.   Otros tres de color, en 36
100.           Dos capas: una nueva y otra usada, en 480
101.           4 pares de zapatos, en 80
102.           4 sombreros, en 36
103.           36 botones de plata, en 90
104.           4 ceñidores de lana, en 36
105.           Otro de seda y dos pañuelos, en 60
106.           4 calderas grandes, tasadas en 240
107.           Otras 2 calderas menores, en 12
108.           6 sartenes, en 30
109.           3 tarteras, en 24
110.           2 barriles, en 8
111.           Una chufeta, en 3
112.           4 candeleros, en 40
113.           Una olla de hierro colado, en 15
114.           4 cubiertas de ollas, en 20
115.           Dos cucares, en 6
116.           Dos hierros de fuego de la cocina, en 16
117.           Unas tenazas, en 3
118.           Un fuelle, en 2
119.           Un badil, en 2
120.           Una pala, en 4
121.           Dos chocolateras, en 18
122.           Dos cafeteras, en 8
123.           Dos candiles, en 4
124.           Dos cazos de cobre, en 20
125.           Dos faroles, en 10
126.           Dos aceiteras, en 10
127.           Los embudos y otras frioleras de cocina, en 16
128.           Tres rastrillos para   lino, en 60
129.           Cuatro fuentes de Talavera, en 20
130.           Tres docenas de platos, en 30
131.           Una palangana de Talavera, en 6
132.           Otra de estaño, en 20
133.           Una docena de cubiertos plateados, en 24
134.           8 cuchillos de mesa, en 20
135.           6 botellas de azumbre, en 18
136.           Otros 4 menores, en 8
137.           Dos docenas de vaso grandes, en 18
138.           Otra docena menores, en 8
139.           Un salero, en 3
140.           Un par de vinagreras, en 7
141.           12 picaras, en 6
142.           Una jarra de Talavera, en 6
143.           Toda la vasija ordinaria, en 100

TOTAL: 22.203 reales de vellón

Esandako guztia aitaren aldetik zegokiona zen; amarena, berriz, banaketa egin gabe zegoen garai hartan: "Declara así bien el mismo Simón de Mujica que además le corresponden los bienes de la herencia de su finada madre, Josefa de Larrea, que se hallan aún proindiviso entre los herederos (…). Y se dota con todos los expresados bienes y efectos para el matrimonio celebrado...".

Simonek, baina, ezkondu gabeko bi arreba zeuzkanez, behartuta zegoen ondasunen zati bat eurei ematera: "...  prometiendo ... a entregar a su hermana soltera Manuela Francisca y Josefa Antonia de Mújica al tiempo sus respectivos acomodos, a cada cama cumplida nueva y a cada cofre, por el afecto que las profesa".


 Bereterio, Urruti, Sarralde eta Besagasti baserriak Galartza (Txangala) auzoan.

Ondoren, bere emaztearen txanda etorri zen, edo hobeto esanda, emaztearen gurasoena. Hasteko:

"Los insinuados Antonio Julián de Yraeta y su consorte Francisca Antonia de Alzola prometen entregar en este acto a su hija María Rosa de Yraeta, dos camas nuevas cumplidas, con a 3 colchones, sobre camas y haces dobles, dos arcas también nuevas, y la herramienta acostumbrada de labranza (…)".


Baina ez zen horretan bukatu dena, izan ere, Maria Rosa bere alaba zaharrena izanik: 

"Y los mismos Antonio Julián de Yraeta y su mujer se obligan en forma legal a consignar a la referida María Rosa de Yraeta al tiempo del acomodo de su hijo primogénito, Pedro José de Yraeta … por vía de dote y en satisfacción de las legítimas paterna y materna, otra igual cantidad en metálico que a las demás sus hijas, sin que haya diferencia de unas a otras; bien entendido que la primera que ha de cobrar su asignación dotal en dinero deberá ser la propia María Rosa, como hija mayor, con antelación a sus hermanas menores (…)


Bereterio/Beteixo baserria.

Eta horrela, denok ados egon eta gero, sinatu zen dokumentua:


"Doy fe y conozco. Firmaron los que sabían y por las que aseguraron ignorar lo hicieron a su ruego cuatro de los testigos. Don Domingo José de Lesarri, diácono sacristán de la iglesia de San Juan Bautista de Uzarraga de esta villa, Don Manuel José de Zavala, Don Pedro Antonio de Garitano, Don José Ignacio (apurtuta), Don José Manuel de Aguirrezabal, Santiago de Cortavarria, José Antonio y Silverio de Mújica, Ascencio María de Echeverría y José Ignacio de Guridi…".

Iturriak:
  • Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. DEAH/F06.153//T349/003-01(f.14r,nº--/M,1832-06-25)