2019/07/20

ALARDEKO BANDERA


Herri baten botere ikur garrantzitsuenetarikoa da bandearena. Bandera agintaritza zibilak herriaren aurrean erakusten duen botere eta garaipenaren ikurrenetako baldin bada ere, alarde baten arma, musika edota herritarrek osatutzen duten milizia barne, herri horren jatorriaren mezularia ere bada, izan ere banderek (eta nola ez, armarriek ere) dituzten irudietan laburbiltzen baita herri izaeraren jatorria.

Alardeak herriko banderapean egiten ziren. Beraz, garai batean, antzuolarrek Bergarako banderapean egiten zituzten alardeak. Baina, alde batetik, Antzuolak herrian bertan alardeak egitea lortu zuenean, eta bestetik, 1629ko abenduaren 12an independentzia lortu zuenean, herriko bandera bat izatearen premia ikusi zuen. 1644ko inbentario batean gerrarako bi banderen aipamena egiten da, baina ez dakigu euren trazadura

Alardeak orain bezala egiten ari zirenean, badirudi hasiera batean bandera ez zela alardean, desfilean zuzenago esanda, erabiltzen, baizik eta balkoian esegita jartzen zen ekitaldia irauntzen zuen bitartean. Dena dela, XX. mendearen hasierako argazki zaharrenetan desfilearen hasieran nola erabiltzen zen ikusten da.

Erlazionatutako irudia
"1863. Copia del original". Hori da udaletxean dugun bandera zaharrak jartzen duen testua. Beraz, horrela bada ez da zaharrena, aurretik beste bat zegoelako. Hala ere, badugu beste bandera berri bat 1980.hamarkadaren hasieran eginikoa, eta testu hau jartzen du:

Hau, 1863an, jatorrizko banderari egindako kopiaren kopia

Dena dela, ondoren Antzuolan egingo eta ezagutuko diren banderen trazadurari buruzko lehendabiziko aipamenak herriko arma agiriaren dokumentuak, 1745ean egindakoa, esandakoa da. Banderei buruz zera diosku:

"No les duro mucho la gloria de la victoria, pues viniendo de la M. N. y M. L. villa de Anzuola una compañia de sus gentes en socorro de el rey de Navarra con noticia que tubieron del sitio que ocupaban los moros, lo que el dia antes habia passado junto con el descuido con que estaban sin recelar enemigo alguno en toda la campaña, resolvieron a dar balerosamente en sus estancias las que acometieron por todas partes de ynprobiso con tal valor y corage que atonitos los moros sin poder resistir el baliente denuedo de los anzuolanos dejaron en las manos una completa victoria y en el campo muchos cadaveres testigos de esta gloriosa accion, y los despoxos que poco antes abian tomado de los chrisptianos los recuperaron, y juntamente las banderas, y dos de las suyas con las medias lunas africanas, y una que abian quitado a los chrisptianos con una orla y un caliz de oro y a cada lado un pino berde, y en el reberso de ella el nombre de Maria con otro arbolito de cada lado".

Beraz, dokumentu honek adierazten digun bezala, une hartako antzuolarrek testu honetan azaltzen diren banderen ikurrez baliatu ziren herriko eta alardeko banderen trazadurak egiteko.
1862an Gorosabelek idatzitako “Diccionario Geográfico Histórico de Guipúzcoa” izeneko liburuan, Antzuolari buruz hitz egiterakoan, adierazten digu nola oraindik ere gordetzen diren Antzuolako udaletxean mairuei Baldejunkeran hartutako jatorrizko bi bandera. Aldi berean Santxo Abarkaren eta udaletxean gordetzen den dokumentuaz ere hitz egiten digu. Beraz, mairuen tradizio hau garai hartatik ere ezaguna zen.

Egindako banderak sedazkoak izanik, hauskorrak izaten ziren eta denboraren poderioz apurtu eta berriak egin beharrean aurkitzen zen herria. 1882ko kronika batean, badakigu urte hartan alardean erabiltzen zen bandera egoera oso txarrean zegoela:

“Y los objetos que poco antes habían tomado a los cristianos los recuperaron y juntamente las banderas, dos de ellas procedentes del ejército moro con medias lunas africanas, y una que habían tomado a los cristianos que por tradición se sabe y en tal concepto se le tiene que es la misma si bien en estado muy deteriorado, se conserva en el archivo de esta villa, con una orla y un caliz de oro y a cada lado un pino verde, y en el reverso el nombre de María, y es esa que veís desplegada ene l balcón de la casa consistorial”.

Horrela, 1893an, bandera berria egin zen, baina argi eta garbi lagata: “Se ha empezado a trabajar la bandera nueva… igual a la vieja que se conserva en este archivo y que por tradición se sabe es bandera cristiana recuperada a los moros por una compañía de soldados de esta villa en la acción de Valdejunquera en Navarra en el siglo nueve (sic)”.

Datu gehiago jakiteko, azter dezagun zer esaten digun banderaren ordain agiriak (“Cuenta de la bandera nueva construida, o sea, copia del original, para el alarde que se celebra el día 28 de agosto”): 
  •  Por 6 dias ocupados en sacar modelos e ir trazando en el nuevo:18 Ptas.
  • Por vanquillos y vastidor hechos para estirar la tela: 9 Ptas 
  • Por el palo, lanza de bronce niquelada y dorar y sacar modelo: 13 Ptas.
  •  Por perchas y colocarlas: 4 Ptas. 
  • Por la ocupación de la costura de la bandera: 100 Ptas. 
  • Por varias cintas, lienzo, funda y la seda empleada: 30 Ptas. 
TOTAL: 174 Ptas.

Agiri honekin batera, Zaragozako Arandaren alargunak, Segurako benefizentzia-etxeko ama nagusiaren bitartez bidalitako sedazko (Damasco) telaren gastua dator: 190 pezeta eta 15 txakur-txiki. Materiala trenez ekarri zen, 1,60 pezetako kostuarekin.

Dokumentu honek adierazten ez diguna da bandera horren kuartelak nolakoak ziren. Hala ere, 1899an egindako alardearen dokumentuan badago datu bat despistagarria bezain harrigarria, izan ere ustez kuarteletan azaltzen ziren ikurrak ez daukate zer ikusirik orain herrian dugun bandearekin:

“Son las dos de la tarde. Ya han colocado en el balcón de la Casa Consistorial una flamante bandera, reproducción de otra que perteneció a los moros. A su lado colocan otra, la auténtica, de tejido finísimo, aunque bastante desgastada por el tiempo, representando en una de ellas a un rey asentado en una silla de oro, con cetro y corona, preso por el cuello con una cadena; en las restantes hay varias piezas de artillería, un cáliz de oro, encima una hostia de plata y a cada lado un árbol de pino perfilado de oro, y por último el nombre de María, coronado todo en oro, y un arbolito a cada lado en una jarrita de plata y además, en lo bajo, tres medias lunas de plata.

Bi bandera omen zeudela bada adierazten zaigu, eta bat, orain irakurri dugun testua lekuko, gaur egun udaletxearen fatxadan ikusten dugun armarriaren ikurrak zituena.

Kontuak kontu, 1936an estanda egin zuen Gerra Zibilean, egoera txarrean kontserbatzen zenez bandera, udaletxeko aretoan bitrina barruan zegoen alardea egiteko bandera bat ere desagertu zen. Berreskuratzeko ahaleginak ere egin ziren, orduko agiri batek baieztatzen digun bezala:

“Se paguen 140 Ptas. A Vicente Echeverria (une hartan herriko medikua) por gastos de búsqueda de bandera de moro que llevaron los rojos”.

Ez dakigu Etxeberriak egindako gestioak zertan bukatu ziren, baina 1968 datu batzuen arabera zera adierazten zaigu alardean erabiltzen zen bandderaren inguruan:

“Entre dichos objetos se encuentra una bandera de seda, que después de conservada tantos años, fue destruida durante nuestra guerra de liberación.

Beraz, bertsio dezente daude azaltzeko orduan zer gertatu zen Antzuolako Udal aretotik eraman zuten bandera hurakin.

Aipatu behar da ere, ugariak izan badira gure banderak izandako gorabeherak, batzuk merituzkoak izan direla. Adibidez, Donostian, 1906an ospatu zen erakusketa etnografikoan domina jaso zuen.

Sedazko banderak izanik, euren egoera denboraren poderioz kaskarra zen, eta kopiak atera behar izaten ziren. Bandera berriak egin behar izan dira, zaharrenak ordezkatuz. Gaur egun, udalbatzan dagoena, 1981ean Bergarako monjek egindakoa da, eta honen gastua 25000 pezetakoa izan zen.

 Hala ere, duela urte batzuk beste txiki bat egin zen, eta hau da gainera urteroko alardean egiten dena. Azpeitian? egin zen…

Alarde eta dagoeneko herriko bandera denak, bi alderdi desberdin ditu. Batean, kaliza, hostia eta bi pinu, eta alde batera zein bestera, berriz, bi ilargi erdi; beste alderdian, ostera, Mariaren izena koroatuta eta hiru ilargi erdiak.

Diputazioak oniritzia emateko banderaren deskripzio fisikoa eskatu zigun, eta hau izan zen une hartarako egin zen deskribapen zehatza:

1. Proportzioak:
Bandera karratua da.
2. Atzealdeko kolorea:
Okrea da.
3. Orla:
Kolore urdin argiko traingelu isoszele txiki eta oso zorrotzez osatutako orla darama, horien erpin zorrotza kanpoalderantz ezarririk. Alde bakoitzean hogei triangelu ditu. Orla horren erpinak, gezi forma duten kolore bereko irudi batzuez ebazten dira.
4. San Andresen gurutzea.
Banderaren motibo nagusia San Andresen gurutzea da. Alboetako laurdenak eta behekoa banderaren bi aldeetan berdin-berdinak dira. Goiko laurdenean, alde bata eta bestearen arteko ezberdintasun txiki batzuk daude.
5. Goiko laurdena.

5.1. Alde nagusia.
Goialdeko ezkerreko erpinean, ilbeheran azaltzen den ilargi zuria, bestearekiko simetrikoa eta aurrez aurre ezarria. Triangeluaren erdialdean Maria izenaren ikurra darama, gorriz (udal armarritik ateratakoa), ikur horren gainean, koroa bat, hau ere gorria. Ikurraren albo banatan bi zuhaitz daude, hostotza eta enbor berde dutenak, lorontzi gorritan sarturik. Ikurraren oinean, itxura bereko beste zuhaitz bat. Multzo hori guztia erdipuntuko arkua egiten duen kolore berdeko irudi batek inguratzen du eta arku-irudi hau kanpoalde guztian hortz moduko triangelu isoszele zorrotzez apainduta azaltzen da, hortz horien kolorea gorria eta berdea izanik, txandaka. Arku honek, etra berean, lehen deskribatutakoak bezelako bi zuhaitz ditu albo banatn, arkuaren eta aipatutako ilargien artean kokaturik.

5.2. Bizkarraldea.
Arestian deskribatu duguna bezalakoa izanik, ezberdintasun bakarra du: Maria izenaren ikurraren ordez, honetan kaliza gorri bat azaltzen da, gainean ostia zuria duela. Kaliza honek ere bi zuhaitz ditu alboetan, baina, kasu honetan handiagoak dira, ez daude lorontzitan sartuta eta oinean bi sustrai diztuzte soilki markaturik.

6. Beheko laurdena.
Goialdeko muturrean ilargi-erdi zirua darama, puntak gora begira dituela. Bigarren lerro batean, bi zuhaitz beren lorontzietan, lehen deskribatu bezalaxe. Beheko lerroan lau zuhaitz, lorontzidunak, eta hauen artean, kalizaren alboan deskribatutakoak bezalako hiru zuhaitz handiago tartekaturik.

7. Alboetako laurdenak. Guztiz simetrikoak dira. Xake-jikoaren itxurako motiboz beterik dute barrena, laukiak triangelu formako zatiez osaturik eta kolore zuria banderaren atzealdeko okreaz konbinaturik. Triangelu horietako batzuk beltzak dira. Alde bakoitzak hirurogeita hamabi triangelu dauzka guztira. Baina ez da gure azken bandera, izan ere, 1997ko abenduaren 12an herriko bandera ere izendatu zenean, urte hartan Zurrategin plazan kurtideroaren irudia egiten ari zen Luis Beitiari eskatu zitzaion ea posible ote zen txikian antzerako bandera bat egin. Hala, Azpeitin erositako sedazko telak hartu eta Azkoitiko Santa Kruz edo Basarteko Gurutze Donearen komentuan dauden Brigida lekaimeek egin zuten orain alardean, desfilean ikusten dugun bandera, Luisen hitzetan "asko kostatu zitzaiena egitea, eta berriz ez luketena egingo".

Azpetiko Ikasberri ikastolak ere Antzuolako bandera aterako du San Sebastian eguneko danborradan, azken urteetan egin ohi izan duen bezala. 1997an Azpeitiko Ikasberrik danborradan ateratzeko konpainia sortuta, bandera behar zuen. Hala, Ramon Labaienekin harremanetan jarri ziren, eta hark esan zien Antzuolakoa bezalakoa egiteko.

Antzuolako bandera euren banderatzat erabiltzeko Antzuolako udalak jarri zien baldintza bakarra izan zen Banderaren beheko aldean ipintzea, “Hau Antzuolako bandeararen kopia da”.

BAT EGINDA ALARDEKO BANDERA BIAK: 
EZKER ALDEKOA, 1980ko HASIERAN EGINDAKOA (Hau, 1863an, jatorrizko banderari egindako kopiaren kopia jartzen du). ESKUMAN, AZKOITIN, 1997an EGINDAKOA (Azken hau alkatearen bulegoan dago)

Iturriak:

  •  Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Luis Beitia (eskerrik asko).

2019/07/14

MAIRUA ETA KATEAK

antzuolako harmarria bilaketarekin bat datozen irudiak Dagoeneko badakigu udaletxe aurrean dagoen harmarrian lepoan katea duen errege bat agertzen dela.Urtero herrian ospatzen den alardean, baina, ez da mairua lepoan kateak dituela agertzen.
Antzuolako mairuaren ezaugarrietako bat -margotuta dagoelaz gain- kateak daramatzala da. Gaurko mairu dotoreak ia ezkutuan daramatza kateak, momentu batean erabiltzen ditu bakarrik, eta eskuturrean hain zuen. Baina beti hala izan da? 


Hemen dugun froga honetan, 1943an NO-DOrako egindako grabazioak adierazten duen bezala, ez dirudi. Egia esanda bi bitxitasun dauzkate irudi hauek: alde batetik, mairuak pipa erretzen agertzen dela eta, bestetik, kateak gerritik zeramatzala.


Baina ez gerrian bakarrik. Izan ere, badago  1968-9ko alardeko kronikaren arabera, beste nobedade bat: mairuak lepoan zeuzkan jarrita kateak. Irakur dezagun garai hartako kronika:

“El `Alarde del Moro´, que se celebra el día 26 de agosto, conmemora la participación de los habitantes de Anzuola en la famosa batalla de Val de Junquera, que tuvo lugar en el año 921. En un certificado expedido por el Rey de Armas Don Juan Alfonso Guerra y Sandoval, el 9 de junio de 1745, se dice como los naturales de la villa, fueron en socorro del rey de Navarra, García Íñiguez a Val de Junquera, donde pereció este monarca, y llegados los de Anzuola el lugar de la batalla, al día siguiente, consiguieron sorprender a los moros y recuperar gran parte de de los objetos que estos se habian apoderado de la victoria del día anterior; entre dichos objetos se encuentra una bandera de seda, que después de conservada tantos años, fue destruida durante nuestra guerra de liberación. Una copia de esta bandera  se coloca en el balcón de la  Casa  Consistorial. Una compañía de mozos, capitaneados por uno montado a caballo y vestido de levita y tricornio, se presentan en la plaza, precediendo al rey moro que viene encadenado, preso por el cuello en una cadena y montado sobre pollino cuyas riendas lleva otro mozo.
Detrás vienen dos piezas de artillería. El mozo que hace de capitán, relata en alta voz, el memorable hecho; terminado el cual, desciende del caballo y dirigiéndose al rey moro le hace bajar del pollino y pisar por tres veces el turbante en señal de sumisión a los cristianos, lo cual es coreado con grandes aplausos. Termina el acto con una salva de escopetas y cañones”.

Ez daukagu argazkirik mairuak kateak lepoan zeuzkala konfirmatzeko, baina dakiguna da oso puntuala izan zela, berehala hasi zelako alardeko  mairua kateak eskuturrean zituela agertzen herriko plazan. Beheko argazkia horren lekuko.

antzuolako mairua bilaketarekin bat datozen irudiak ALARDEA 1960. HAMARKADAREN BUKAERAN

Iturriak:  
-Antzuolako Artxibo Historikoa. Legajo 80, Festejos.
-NO-DO, 1943

2019/07/07

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: EUROPAKO PARLAMENTURAKO (2019/05/26)

Herriko hauteskundeak bukatu orduko, Europako Parlamenturakoak ere ospatu ziren 2019ko maiatzaren 26an

Europako Parlamenturako, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) nagusitasunez irabazi bazituen ere, Antzuolako jarrera beste bat izan zen, eta BILDU izan zen boto gehien bereganatu zituen partidu politikoa. Ondoren etorri zen EAJ.

Emaitzak hemen daude, GOIENAri esker eskainita:


Emaitzak



Botoak Ehun.
Alderdiaren logoa EH BILDU 609 %50,12
Alderdiaren logoa EAJ 356 %29,30
Alderdiaren logoa PSE-EE/PSOE 108 %8,89
Alderdiaren logoa ELK. PODEMOS 79 %6,50
Alderdiaren logoa PP 16 %1,32
Alderdiaren logoa JxCAT-JUNTS 13 %1,07
Alderdiaren logoa C's 10 %0,82
Alderdiaren logoa VOX 2 %0,16
Alderdiaren logoa PACMA 1 %0,08

Fitxa

Hauteskundea EUR2019
Eguna 2019/05/26
Errolda 1.631
Boto-emaileak 1.216
Abstentzioa %25,44
Baliogabeak 1
Zuriak 12
Hautagai-zerrenden botoak 1.203

Iturriak:
  • GOIENA

2019/07/06

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: BATZAR NAGUSIAK (2019/04/28)

2019ko apirilaren 28an, herriko hauteskundeaz gain, Batzar Nagusikoak ere ospatu ziren. 

Gipuzkoan Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) nagusitasunez irabazi bazituen ere Euskadiko Autonomia Erkidegoan, antzuolarren jarrera beste bat izan zen, eta BILDU izan zen boto gehien bereganatu zituen partidu politikoa herrian. Ondoren etorri zen EAJ-a.

Emaitzak hemen daude, GOIENAri esker eskainita:

Emaitzak



Botoak Ehun.
Alderdiaren logoa EH BILDU 620 %51,03
Alderdiaren logoa EAJ 398 %32,76
Alderdiaren logoa PSE-EE/PSOE 106 %8,72
Alderdiaren logoa ELK. PODEMOS 72 %5,93
Alderdiaren logoa PP 4 %0,33

Fitxa

Hauteskundea BN2019
Eguna 2019/05/26
Errolda 1.630
Boto-emaileak 1.218
Abstentzioa %25,28
Baliogabeak 3
Zuriak 15
Hautagai-zerrenden botoak 1.200





ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2019/04/28))

1979an hasi ziren ospatzen demokrazia garaiko lehendabiziko udal hauteskundeak. Beraz, aurtengoarekin, 40 urte bete dira udal batzarra berri demokratikoak osatzen. Oraingo honetan ere, BILDUk irabazi ditu hauteskundeak nagusitasunez, eta ez du inoren beharrik izango herria gobernatzeko.

Blog honetan jarraitu izan ditugu hauteskunde ezberdinak, eta oraingoak ere hemen adierazi nahi izan ditugu, horretarako partidu politiko bakoitzak aurkeztutako herri-programak ere txertatuz.

 ANTZUOLA

 Emaitzak



Botoak Ehun. Eser.
Alderdiaren logoa EH BILDU 685 %57,13 7
Alderdiaren logoa EAJ 367 %30,61 3
Alderdiaren logoa PSE-EE/PSOE 102 %8,51 1

Zinegotziak

EH BILDU
Zinegotziaren argazkia
Jon Aranguren
EH BILDU
Zinegotziaren argazkia
Beñardo Kortabarria
EH BILDU
Zinegotziaren argazkia
Purita Arregi
EH BILDU
Zinegotziaren argazkia
Garazi Larrea
EH BILDU
Zinegotziaren argazkia
Mikel Bargiela
EH BILDU
Zinegotziaren argazkia
Josune Martinez
EH BILDU
Zinegotziaren argazkia
Hodei Aranguren
EAJ
Zinegotziaren argazkia
Basilio Ormazabal
EAJ
Zinegotziaren argazkia
Aitor Urrutia
EAJ
Zinegotziaren argazkia
Miren Elgarresta
PSE-EE/...
Zinegotziaren argazkia
Miren Gallastegi

Fitxa





Errolda 1.631
Boto-emaileak 1.219
Abstentzioa %25,26
Baliogabeak 23
Zuriak 42
Hautagai-zerrenden botoak 1.154


HERRI PROGRAMAK












Dagoeneko udal batzarrak antolatuta, Beñardo Kortabarria Olabarriak jarraituko du herriko alkate izaten beste lau urteetarako.



UDAL BATZARRA BERRIA


ITURRIAK
  • Partiduen herri programak
  • Infografia eta udal korporazioaren argazkia: GOIENA