2019/08/03

1940ko ABUZTUAREN 1eko UHOLDEA


1940. urteko abuztuaren 1ean izan zen uholde hau. Honen deskribapena, dokumentuetatik aparte, bere garaian Simon Artolazabal eta Purita Zabalo zirenak esandakoetan oinarrituta dago, nahiz eta Iruetxetako Mateok ere bere aletxoa jarri. 

Arrandai baserria bilaketarekin bat datozen irudiakArrandari, Koroso eta Arrola gaina, Antzuolako uholde askoren jatorria.

Hasteko Simonen testigantza:

Uda garaiko eguraldi sargorixa zan egun hartakoa. Ematen zeban eguraldixak ez zebala bukaera onik izango. Astiro-astiro hasi ziran laino tontorrak agertzen, eta poliki-poliki zerua tapatzen. Hodia, Arrola-Koroso inguruan osatzen hasi zan, eta ilun jartzen hasi zan. Herriko parrokixaren erlojuak bostak jo zittuenian, haize zakar, handi bat hasi zan. Horrekin batera, oinaztarri, trumoi,… eta sekulako eurixa botatzen hasi zan Arrandaittik hasitta. Bertako errekak, eta Irain erreka, ur gainezka etortzen hasi ziren, eta txarrena pentsatuz-edo Irimo baserriko Felix aintzintzika jaitsi zan herrira zer zetorren abisua pasatzera. Baina, berandu samar zen, ordurako errekako urak ikaragarriak ziren. Beti bezala, urak gainezka egin zeban plazan, eta bidea jarraituz Kalebarrenera joan zan. Elizpera ere sartu zan ura, eta Ostatuko lehendabiziko bentanak ere estali zittuan. Kalteak handixak izan ziran. Adibidez, Isidoranekoei jenero guztixa urak eraman edota hondatu zeban. Elizpean be bi txarri agertu ziran, urak eramanda, baina buztiko ziralakoan-edo eliz barruan sartu ziren. Kalebarrengo etxeak izan ziran kaltetuenak, beti gertatzen dan bezala, eta batez ere Miota etxia zana. Adibidez, etxe honek ateburuan, eta lurretik 1,80 metrotara nitxo bat zeukan, Karmengo Andre Mariari eskainita. Bada, irudi hura lurrean azaldu zan. Ostatu etxeak be kalte handxiak izan zittuen, eta pieza bakarrakin egindako egurrezko mostradore handi bat be urak eraman zeban. Eta hainbesteko balorea zaukan jabearentzat mostradorak, bila eta bila ibili ondoren, Osintxun aurkitu zebala…”.

Dokumentuetara joz, ez dugu aurkitu bertan Simonek emandako beste informazio zehatzagorik. Aipatzen diguten bakarra da berehela ekin zitzaiola garbiketari, eta horretarako langile batzuk hartu zirela; izan ere “a consecuencia del desbordamineto del río, que alcanzó unos dos metros de altura, arrastrando todo lo que había en los establecimientos comerciales y particulares, quedando por ello varios vecinos en situación precaria, por haber experimentado pérdidas de suma consideración”.

Izandako kalteak konpondu eta lagundu nahian, Gipuzkoako gobernadorea esku zabala agertzen zaigu, garai hartako 1000 pezeta eman zituelako uholdeak eragindakoak neurri batean konpontzeko. Eta, nola ez, Udalak eskertu zion ekintza solidario hori, eta gainera (Urteko akta eta akordioen liburutik aterata):
“Acordó constar en acta... También se acordó ingresar en caja dicha cantidad y destinarlos para los arreglos de las vías municipales y caminos vecinales”


Iruetxetako ugazaba den Mateo Arangurenek ere badauka oroitzapen bat garai hartako uholdearena, eta zer ikusirik dauka bere ustetan   herriko iturririk onena denarekin; Aldabe iturriarekin hain zuzen ere. 
 
Ura dario oraindik ere Aldabeko iturriari.

Uda eta neguan ura berdin dariona. Iturria errekaz beste aldean zegoen, baina, garai hartan, eta batetik bestera pasatzeko “puente colgante” bat. Guzti hori, dena den, 1940ean ur handiak eraman zuen arte. "Gero, Arizti inguruan, Ibarretan, Matz Errekako sarreran, zegoen Iberdueroko kaxetan lan egiten zuen Jorge Elizondori zor diogu gaur ezagutzen dugun tokira iturria ekartzea", diosku Mateok. 

Hala ere, Simonek emandako testigantzaren gain, Purita Zabalok ere badauzka garai hartako oroitzapenak, eta bideo honen bitartez ematen dizkigu.


 Purita Zabalo


ITURRIAk:


No hay comentarios:

Publicar un comentario